You are on page 1of 24

BILBOKO ESKLEROSI ANIZKOITZERAKO PROTOKOLOA

Neurologia - Lehen mailako atentzioa

EA

neurologia EA lehen mailako atentzioa

BILBOKO
ESKLEROSI ANIZKOITZERAKO
PROTOKOLOA

BILBOKO ESKLEROSI ANIZKOITZERAKO PROTOKOLOA


Neurologia - Lehen mailako atentzioa

EA

AURKIBIDEA
LEHEN FASEA

JUSTIFIKAZIOA

1: FAMILIA MEDIKUENTZAKO AURKEZPENA

2: LEHEN PUJAREN SINTOMA GIDAK ETA JARDUNBIDEA

3: PUJA BAT IZAN DELAKO SUSMOAREN AURREAN EGIN BEHARREKOA

4: INFORMAZIO AURRERATUA ETA OHIKO GALDERAK

5: NEUROLOGOEN AURKEZPEN ESKUTITZA


BIGARREN FASEA

6: OHIKO SINTOMAK TRATATZEA

7: ESKLEROSI ANIZKOITZAK JOTAKO GAIXOEN EUSKADIKO ELKARTEAK

8: LORTU NAHI DENAREN KASU KLINIKO PARADIGMATIKOAK

9: MEDIKAMENDUEN ARTEKO ELKARRERAGINA ESKLEROSI ANIZKOITZEAN (EA)


HIRUGARREN FASEA

ERIZAINTZA, EA DUTEN GAIXOEN ARRETAN

EA DUTEN GAIXOAK ARTATZEAN IZAN OHI DIREN HUTSEGITEAK

EAren ANTZEKO PATOLOGIEI EKITEKO MODUA

OSPITALETAKO LARRIALDIETAKO MEDIKUEI ZUZENDUTAKO INFORMAZIOA

BILBOKO ESKLEROSI ANIZKOITZERAKO PROTOKOLOA


Neurologia - Lehen mailako atentzioa

EA

JUSTIFIKAZIOA
ESKLEROSI ANIZKOITZA DUTEN GAIXOEI ARRETA INTEGRATUA
ESKAINTZEKO PROTOKOLOA
Esklerosi Anizkoitzaren (EA) alorrean azken garaian izandako aurrerakuntzek geroz eta
garrantzi handiagoa aitortzen diote diagnostiko goiztiarrari eta medikamenduak erabiltzeari.
Izan ere, horien bidez, gaixotasunaren bilakaera aldatzea lor daiteke. Horregatik, Lehen mailako
atentzioko eta Neurologiako profesionalen arteko lan-koordinazioa funtsezkoa da, gaixoak era
eraginkorrenean artatu nahi baditugu.
Gaixotasuna goiz diagnostikatuz gero, haren bilakaera aldatuko duen tratamendu goiztiarra
ezar daiteke.
Gaixotasuna aldatuko duten tratamenduak erabiliz gero, urritasuna atzeratu eta pronostiko
hobea lortu ahal izango dugu.
EA gaixotasunarekin batera etortzen den erikortasunak ez dauka ezaugarri berezirik eta,
ondorioz, arazorik gabe arta daiteke Lehen mailako atentzioan, askoz ere erosoago
gaixoentzat.

Helburuak:

Lehen Mailako eta Ospitaleko atentzioa koordinatzea, mezu bateratuak

emateko:
1. Familia-medikuen jarrerak eta gaitasunak hobetzea, gaixotasuna eta haren pujak goiz
antzemateko.
2. Pujarik badago, edo tratamenduan arazorik badago, gaixoa bideratzeko ildoak eskaintzea.
3. Gaixoari gaixotasunaren jarraipena eskaintzea.
Zer egin puja bat gertatzen denean?
Albo-ondorioak eta bilakaera aldatzeko tratamenduaren kontrolak.
4. EArekin batera izaten diren gaixotasunak eta horrekin batera datorren erikortasuna lehen
mailan konpontzea.

BILBOKO ESKLEROSI ANIZKOITZERAKO PROTOKOLOA


Neurologia - Lehen mailako atentzioa

EA

1: FAMILIA MEDIKUENTZAKO AURKEZPENA


Lankide agurgarria:
Esklerosi Anizkoitzaren alorrean azken garaian izandako aurrerakuntzen ondorioz, funtsezkoa
da lehen sintomak goiz antzematea, bai hasierako diagnosian, bai ondorengo pujetan. Lehen
mailako atentzioaren eta Neurologiaren arteko koordinazioa ezinbestekoa da kalitatezko
osasun-arreta eskaintzeko, alde batetik arazoak saihestu eta bestetik gaixotasun horrek
eragiten duen urritasuna atzeratzeko asmoz
Ziurrenik badakizu EA nerbio-sistema zentraleko gaixotasun kronikoa dela, eta batez ere heldu
gazteei eragiten diela. Patologia autoimmunea, desmielizatzailea eta neuroendekatzailea dela
esaten da. Ikuspuntu klinikoaren eta bilakaeraren aldetik, berriz, oso heterogeneoa da.
Bilakaera kronikoa da, urritasuna eragin dezake eta, kasu bakoitza banaka hartuta, pronostiko
zalantzagarria izaten du.
EAren diagnostikoa klinikoa da, batez ere, eta hainbat elementu integratzea eskatzen du:
historia klinikoa, azterketa neurologikoa eta proba osagarriak: EMN (RMN), proba
neurofisiologikoak eta LZR azterketa (LCR).
EAren tratamenduak pertsonalizatua izan behar du, eta 4 funtsezko alderdiri heltzen dio:

Puja edo gaixoberritze akutuak tratatzea.


Gaixotasunaren bilakaera aldarazteko tratamendua.
Sintomen tratamendu errehabilitatzailea.
EArekin batera etortzen diren gaixotasunak eta ohiko erikortasuna tratatzea.

OSATZEN Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Elkarteak, Bizkaiko erreferentziako


neurologoekin
eta
ADEMBI
Esklerosi
Anizkoitzaren
Elkartearekin
lankidetzan,
OSAKIDETZArekin jardunbide bateratua prestatzen ari gara gaixo horien arreta hobetzeko. Hori
lortzeko, baina, hainbat neurri hartu behar dira: EA erabiltzeko azken aurrerakuntzak hedatzea,
Neurologiaren eta Familia Medikuntzaren artean komunikazio-bideak hobetzea, eta gaixoen
arazoak eurei komeni zaien mailan konponduko direla erraztea.
Horregatik, Esklerosi Anizkoitzari lotutako informazioa jasoko duzu aldian-aldian. Espero dugu
interesgarria izango zaizula. Edozein iruzkin, informazio edo ekarpen egin nahi baduzu, honako
pertsona hauekin jar zaitezke harremanean:
- Alfredo Antigedad, neurologoa, Basurtuko Ospitalea. Tel: 94 400 60 94
- Mar Mendibe, neurologoa, Gurutzetako Ospitalea. Tel: 94 600 60 00 (6363 / 6568 luzapena)
- Rafael Gracia Ballarin, familia-medikua, Amurrioko Osasun Zentroa. Tel: 94 502 59 01
(Intranet 865956)
- ADEMBI, Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea. Tel: 94 476 51 38

BILBOKO ESKLEROSI ANIZKOITZERAKO PROTOKOLOA


Neurologia - Lehen mailako atentzioa

EA

2: LEHEN PUJAREN SINTOMA-GIDAK ETA JARDUNBIDEA


Pertsona gazte batek 24 ordu baino gehiago irauten duen nerbio-sistema zentralaren
funtzionamendu-arazoren bat edukitzeak gaixotasun hori izateko aukera adierazten du: indarra
galtzea, sentikortasuneko arazoak, gorputz-atalen batean edo gehiagotan koordinaziorik eza,
ibiltzeko arazoa, esfinterrak kontrolatzeko zailtasuna, ikusmen bikoitza, ikusmena galtzea...
EAren sintomak bizkor finkatzen dira (orduak-egunak), baina ez iktus batean bezain bizkor.
Kontuan izan behar dugu gaixo gazte eta osasuntsuak izaten direla eta, ondorioz, askotan,
arrazoi organiko batean pentsatu beharrean, zerbait psikologiko edo garrantzi gabea dela
bururatzen zaigula. Motrizitateko arazoren bat edo agerikoa den beste arazoren bat antzematen
badugu, gaixotasuna argi eta garbi finka dezakegu. Alabaina, sarritan zaila da sintomak
identifikatzea, bai eta ohiko azterketa neurologikoa eginda ere. Antzemateko zailak diren
sintoma horien artean daude, besteak beste:
Begi batean ikusmena galtzea (lanbro artean bezala ikusten dut) eta, batzuetan, mina
begia mugitzean.
Ikusmen bikoitza edo begirada mugitzean, plano horizontalean gauzak aldatu egiten
diren sentsazioa.
Sentikortasun-arazoak: nerbio-sistema zentralaren lesioa adieraz dezakeen gune batean
(gorputz-atala, sentikortasuna...), inurridura, erremina, azkura, sentikortasuna galtzea, etab.
izatea.
Gauzak erabiltzeko gaitasuna galtzea (ezin dut apunterik hartu ezin dudalako bizkor
idatzi).
Azterketa kliniko neurologikoan antzemateko zailak edo ezinezkoak izanik, gaixoak berak
koherentziaz eta zentzuz adierazten baditu sintomak, argudio nahikoa da gaixo hori
neurologoarengan bideratzeko.
Sintoma neurologikoa ote den zalantzarik izanez gero, ez da bilakaeraren zain gelditu behar
(hobera egitea baita puja baten sintomen bilakaera naturala); erreferentziako Ospitaleko
Larrialdietako neurologoarengana bideratu behar da, sintomak baieztatzeko.
Garrantzitsuagoa da pujen maiztasuna, pujen larritasuna baino. Horregatik, oso garrantzitsua
da ziur jakitea gaixoak pujarik izan ote duen, arin-arina izanda ere.

BILBOKO ESKLEROSI ANIZKOITZERAKO PROTOKOLOA

EA

Neurologia - Lehen mailako atentzioa

3: ZER EGIN
DUGUNEAN

PUJA

BAT

EGON

DELA

SUSMATZEN

Hala definitzen da puja bat: sintoma berri bat agertzea, edo dagoeneko badiren sintomek
txarrera egitea, gutxi gorabehera 24 ordu baino gehiagoko iraupenaz. Gaixoen muinean edo
burmuinean hantura-plaka berri bat agertu delako adierazpen klinikoa da hori.
Esklerosi Anizkoitzaren bilakaera geldiarazten duten medikamenduen inguruko erabaki
terapeutikoak jarduera klinikoaren araberakoak izango dira: oso garrantzitsua da jakitea
gaixoak puja bat izan duen ala ez, puja hori arin-arina izanda ere, pujen maiztasunaren
arabera tratamendu-mota bat edo beste erabiliko delako. Hau da, garrantzitsuagoa da pujen
maiztasuna, pujen larritasuna baino.
Normalean, sintoma neurologikoak agerikoak izaten dira gaixoarentzat: zerbait pasatzen zaiela
igartzen dute. EA duten gaixoek argi eta garbi jakiten dute puja bat izan dutela eta
neurologoarekin bizkor komunikatzeko bide bat izaten dute (normalean, telefono-zenbaki bat).
Alabaina, batzuetan, sintomak arinak badira, gaixo batzuek ez dute egoki ikusten neurologoari
deitzea. Edo -baina hori arraroagoa da- ez dute arazo neurologikotzat hartzen. Familiamedikua ziur badago edo zalantzarik badu (azterketa neurologikoan objektibatzeko zailak
diren sintomak aurkituz gero) gaixoak puja bat duela, berehala bideratu behar du
neurologoarengana.
Gaixo batzuek, normalean urritasun-maila bat dutenek, egoera neurologikoaren "txartze orokor"
bati egotz diezaiokete puja (sintoma berririk gabe, alegia). Inoiz baino gehiagotan, txartze
orokorra infekzio baten ondorioa izaten da, eta ez puja baten ondorioa. Kasu horietan,
ahalik eta lasterren baztertu behar da infekzioaren aukera eta, bereziki, gernu-hodiaren
infekzioa izatearen aukera, Esklerosi Anizkoitzetan askotan gertatzen direlako eta gerta
daitekeelako ez egotea minik, hematuriarik edo bestelako ohiko sintomarik. Kausa ez bada
identifikatzen, gaixoa neurologoarengana bideratu behar da, puja ote den ikus dezan.

BILBOKO ESKLEROSI ANIZKOITZERAKO PROTOKOLOA


Neurologia - Lehen mailako atentzioa

EA

4: INFORMAZIO AURRERATUA ETA OHIKO GALDERAK


Hainbat bilakaera kliniko izan ditzake EAk:
EA anizkoitz aringarri-errepikatua: puja edo gaixoberritze akutuak izaten ditu. Horixe da
ohikoena (%80). Puja edo gaixoberritze akutua zera da: 24 ordu baino luzaroago dirauten
sintoma berriak agertzea, hantura-jarduera berri bat agertu dela edo aurretik zegoen lesioa
suspertu egin dela adierazten dutenak.
EA hasieran progresiboa: sintomak hasi diren unetik, pixkanaka txartze neurologikoa
gertatzen da.
EA, bigarren mailan progresiboa: Gaixoek, hasieran, bilakaera aringarri-errepikatua izaten
dute, eta denbora joan ahala pixkanaka txarrera joaten dira, pujekin zerikusirik izan gabe.
EAren diagnostikoa klinikoa da, batez ere, eta hainbat elementu integratzea eskatzen du:
historia klinikoa, azterketa neurologikoa eta proba osagarriak (EMN, proba neurofisiologikoak
eta LZR azterketa).
Egoera bereziak eta ohiko galderak:
Infekzioak: ohikoenak gernu-sisteman izaten dira, eta batzuetan ez da ageri-ageriko
sintomarik gertatzen; ondorioz, gernu egiteko arazoak dituzten gaixoen artean aktiboki bilatu
behar da (adibidez, gernu egiteko premia larria), eta gainerako biztanleekin bezala tratatu
behar dira. Inoiz, sintoma neurologikoek txarrera egitea edo sasi-puja bat eragin dezake
kalenturak. Ondorioz, sukarraren kontrako tratamendu goiztiarra gomendatzen da.
Txertatzea: txertoei dagokionez, biztanle guztientzako gomendio berberak dira.
Kirurgia eta anestesia: ez da agertu inolako loturarik interbentzio kirurgikoen eta pujen
ugalketaren artean. Ez dago inolako froga zientifikorik anestesia lokala, orokorra edo
epidurala baztertzea eskatzen duenik.
Haurdunaldia: hainbat ikerlanek frogatu dute haurdunaldiak eta erditzeak puja-tasa aldatzea
eragiten duten arren (gaixoberritzeek behera egiten dute haurdunaldian, baina erditze-osteko
lehen hiru hileetan, aldiz, gora egiten dute), epe luzerako pronostikoa ez da aldatzen.
Medikamendu immunomodulatzaileen bidez tratatu diren gaixoei haurdunaldia egoki
planifikatzea aholkatzen zaie. EA ez da gaixotasun hereditarioa eta, ondorioz, ez du behar
inolako aholku genetikorik.
Dieta: ez dago ebidentzia zientifikorik inolako dieta berezirik gomendatzen duenik.
Gainerako biztanleen kasuan bezala, dieta mediterraneo, osasungarri eta orekatua, eta
mugikortasuna kaltetuko duen gehiegizko pisua saihestea gomendatzen da.
Berotasuna: Kanpoan bero handia badago, edo kalentura badute, gaixo gehienen sintomek
txarrera egiten dute aldi batez. Neurri fisikoak gomendatzen dira (likidoak edatea, aire
girotua...).

PROTOCOLO BILBAO DE ESCLEROSIS MLTIPLE


Neurologa - Atencin Primaria

EM

Bilbao, a

de

de 2011

Estimado/a compaero/a
Don/Doa

est siendo atendida

en esta consulta con el diagnstico de Esclerosis Mltiple (EM) de


la actualidad, presenta una evolucin

aos de evolucin clnica. En

(RR, PP, SP) y su puntuacin en la escala de

discapacidad EDSS es de +++/10.


Actualmente, se encuentra en tratamiento con

(interfern, copaxone, natalizumab, azatioprina) para intentar frenar la evolucin de su EM y con


.

como tratamiento sintomtico de

Salvo

no precisa ningn otro cuidado por su Esclerosis Mltiple. El (la) paciente debe recibir los mismos cuidados
sanitarios que cualquier otra persona de su edad, es decir, puede tomar cualquier tipo de medicamento
que precise, independientemente de que padezca una EM y de los frmacos que toma para la misma (se
pondra slo lo que fuera procedente para cada paciente).
Si necesitas ponerte en contacto conmigo puedes hacerlo a travs de:
E
 l telfono de mi consulta del Hospital de Basurto (Dr. Alfredo Antigedad): 94 400 60 94 para que
te pasen con mi mvil o en el telfono: 610 49 48 87 (busca el neurlogo de guardia) y l har lo posible
por localizarme.
El telfono de mi consulta del Hospital de Cruces (Dra. Mar Mendibe): 94 600 60 00 extensiones 6363 / 6568
En la pgina web

dispones de ms informacin sobre la Esclerosis

Mltiple con el fin de resolver las dudas que se te puedan plantear.


Un cordial saludo,

Fdo. Dr / Dra

ASOCIACIN DE ESCLEROSIS MLTIPLE DE BIZKAIA

Bigarren fasea

PROTOCOLO BILBAO DE ESCLEROSIS MLTIPLE


Neurologa - Atencin Primaria

Bigarren fasea

EM

6: EA GAIXOTASUNAREN TRATAMENDU SINTOMATIKOA


EA gaixotasunaren sintomei eragiten dieten terapia-multzoa da. Sintoma eta gorabeheren aldakortasunaren ondorioz zailtasunak egoten dira jarduketa-protokoloa diseinatzerako orduan.
Gomendatutako tratamenduen oinarrizko jarraibideak deskribatu nahi ditugu:
Espastikotasuna: Aho bidezko Baclofenoa: gutxika eman behar da (5 mg/8 orduro 75-125 mg-ra arte/
8 orduro). Diacepam (5-10 mg/eguneko).
nekea: Fluoxetina (20 mg/ eguneko). Amantadina (100-200 mg/ eguneko).
Sexu disfuntzioa: EA duten gizonen %75 sexu-disfuntzioa pairatu dezakete. Sildenafilo (50-100 mg).
Tadalafilo (10-20 mg).
Min neuropatikoa: Amitriptilina (75-150 mg/eguneko). Pregabalina (150-600 mg/eguneko).
Gertakari paroxistikoak: Lhermitte zeinua eta trigeminoaren neuralgia bezala. Carbamacepina (200400 mg/12 orduro).
Ataxia eta dardara: Efikazia gutxi. Clonacepan (0,5-2 mg/eguneko). Primidona (25-500 mg/eguneko).
Propanolol (160-240 mg/eguneko).
3 Urologia arazoak:
1. S
 indrome narritakorra (larrialdia eta inkontinentzia): Oxibutinina bezalako antikolinergikoak (2,5 mg/12
orduro 20 mg arte/ eguneko), Tolterodina (2 mg/ 12 orduro).
2. H
 ondakin bolumen handia duen gernu-erretentzio sindromea: Tamusolina bezalako alfablokeatzaileak (0,4 mg/eguneko). Kasu larriagoetan aldizkako kateterismoa gomendatzen da.
3. Sindrome mistoa.

10

PROTOCOLO BILBAO DE ESCLEROSIS MLTIPLE


Neurologa - Atencin Primaria

Bigarren fasea

EM

7: ESKLEROSI ANITZEKO EUSKAL ELKARTEAK


Bizkaiko Esklerosi Anitzeko
Elkartea (ADEMBI)

Logopedia
Terapia Okupazionala
Hidroterapia

ADEMBI) Bizkaiko Esklerosi Anitzeko Elkartea EAren

Yoga

erakunde erreferentea eta Euskadi eta Estatuan jarraitu

Tai Chi

beharreko eredua da, bai eskaintzen dituen zerbitzuen

Gizarte Lana

kalitateagatik baita lan berritzaileagatik ere. Onura pu-

Lanbide-orientazioa

bliko legez aitortutako elkarte hau 1984. urtean sortu

Aisialdia eta Ekintza kulturalak

zen eta gaixotasun neurologiko eta sendaezina pairat-

Laguntza Zerbitzua Zentroan bertan

zen dutenen bizitza-kalitatea hobetzeko lan egiten du.

Etxez etxeko Laguntza-zerbitzua

2001. urtean ADEMBIk Esklerosi Anitzaren Eugenia

Komunikazio eta Argitalpenak

Epalza Euskal Fundazioa sortu zuen. Honen helburua

Etxez etxeko beste zerbitzu batzuk: fisioterapia,

EA pairatzeak ekartzen dituen arazoak jakitera ema-

logopedia, irisgarritasun-aholkuak eta laguntza

tea eta antolatzen dituen topaketa zientifikoen zein

teknikoak.

gizarte-sentsibilizazio ekintzen bitartez errehabilitazio


zerbitzuetarako fondoak biltzea da.

EMLABS Virtual Games

Bizkaiko EA Elkarteak ikerketa sustatzen du eta EAren

ADEMBI erakunde aitzindaria da berrikuntzan.

barne dauden agenteen, sanitarioen, ikertzaileen eta

2012ko martxoan Esklerosi errehabilitazio birtualeko

pazienteen arteko lotura da. Batera egindako lan ho-

Europako lehenengo gunea inauguratu zuen,

nen ondorioz, Bilboko EA Protokoloa jarri zen martxan

EMLABS VIRTUAL GAMES, eta bertan bideo-jokoen

eta 2012ko maiatzean Alfredo Antigedad eta Mar

bidezko errehabilitazio-sistema birtuala eskaintzen da.

Mendibile neurologoekin batera, EMsarea Esklerosi


Anitzeko Berrikuntza eta Ikerketa Euskal Sarea.

Urizartorre Egoitza
ADEMBIk 2011ko martxoaren 28an Zentro berria

ADEMBI ZENTROAK

inauguratu zuen, Bilboko Irala auzoan kokatzen den


Urizatorre titulartasun foraleko egoitzan. Euskadin

Eugenia Epalza Errehabilitazio Zentro Integrala

EA duten pertsonentzat dagoen lehen egoitza da eta

2000. urtean Elkarteak Bilbon inauguratu zuen

Bizkaiko Esklerosi Anizkoitza Elkarteak kudeatzen du.

Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Errehabilitazio


Zentro Integrala. 600 metro koadro dituen zentroak

Argibide gehiagorako:

errehabilitazio- eta gizarte-zerbitzuak eskaintzen dizkie

ADEMBI- Bizkaiko Esklerosi Anizkoitza Elkartea

paziente eta familiei.

Harremanetarako pertsona: Marta Fernndez

Eugenia Epalza Zentroak eskaintzen dituen

Rivera, Komunikazio Zuzendaria

zerbitzuak:

Tel: 94 476 51 38

Informazioa

info@emfundazioa.org

EA pairatzen dutenentzako eta haien

www.emfundazioa.org

familientzako laguntza psikologikoa


Neuropsikologia
Sexologia Kontsulta
Fisioterapia
Hidroterapia
11

PROTOCOLO BILBAO DE ESCLEROSIS MLTIPLE


Neurologa - Atencin Primaria

Bigarren fasea

EM

8: KASU KLINIKOAK
EAren OHIKO KASU KLINIKOA

na pazientea neurologoarengana bidali zuen. Pazientea ez

29 urteko gizonezko pazientea. Unibertsitate-ikasketekin. Ez

zuen programatutako hitzorduaren zain egon eta ospitaleko

du aurrekari mediko ez kirurgiko aipagarririk. Alergiarik ez.

larrialdietara joan zen. Bertan, larrialdiko medikuak eta on-

Historia Neurologikoa:

dorengo neurologoak egindako miaketa neurologikoaren

22 urterekin, azterketa-garaian, parestesia-gertakaria izan

emaitzak normalak izan ziren.

zuen esku bietan, bi aste iraun zuena eta espontaneoki hobetu

Neurologoak, pazienteak benetakoa eta koherentea zen

zena. Momentu horretan estresari lotu ziren sintoma hauek.

sintoma zuela ikusita (asaldura sentikorraren banaketa hau

Ondoren, 27 urte izan arte egonkor iraun zuen baina orduan

asmatzea zaila izaten delako eta gainera, laguntza eskat-

parestesia-gertakaria jasan zuen eskuineko gorputz-adarretan

zeko hain tematia izan zelako) IRM bat egin zuen eta ho-

baina indarra galdu gabe. Aste gutxiren buruan berehala hobe-

rrek bizkarraren goialdean lesio medularra zuela antzeman

tu zen. Ez zen filiatu.

zuen. Halaber, ordu batzuk lehenago egindako garezurreko

29 urterekin lehen seme-alaba izan zuen. Erditu eta bi hilabe-

IRMn, desmielinizazio plakak ziruditen hainbat lesio zeuzkan

tera, erditu berriaren fasean, ezkerreko begiko ikusmen zorroz-

garezurreko hainbat eremutan eta entzefalo-enborrean; ho-

tasuna apur bat galdu zuen, koloreak ikusteko zailtasunarekin.

rietakoren bat, gainera, kontrastea jaso ostean nabarment-

Gabezia hau estokoma zentrozekalarekin bateragarria da.

zen zen. Odol-analisi guztiak normalak izan ziren; ikusmen-

Larrialdietara joan zen eta Neuritis optiko retrobulbarra diag-

eta entzumen-potentzial ebokatuak eta potentzial ebokatu

nostikatu zitzaion. Garuneko EMN (RMN), LZRaren ikerketa,

somestesikoak normalak izan ziren. Likido zefalorrakideoan

potentzial ebokatu multimodalak (PEV, PEAT, PES) eta analitika

(LCR) banda oligoklonal izaerako IgG jariakin intratekal bat

osoaren bidez ikerketa neurologikoa osatu zen. Metilpredni-

zegoela ikusi zen.

solona iv-ren gramo 1ekin tratatu zen 4 egun jarraian. Astiro-

Pazienteak brote bakarra izanik, eta esklerosi anitzeko iri-

astiro hobera egin zuen.

zpide diagnostikoak (McDonald 2010) betetzen zituen,

Esklerosi anizkoitz beherakorra-gorakorra diagnostikatu

hurrengo hauek frogatu daitezkeelako: lesioen espazio-

zitzaion. Diagnostikoa jakinarazi zitzaion eta gaixotasunari

barreiadura (Lesio anitzak SNCen hainbat topografietan),

buruzko informazioa eman, baita broteen eta lotutako sintomei

lesioen denbora-barreiadura (azken lesioek hilabete bateko

buruzko informazioa eta bestelako terapia aukerak ere. Kont-

kontrastea agertzen dute gutxi gora behera, gero agertzeari

sulta neurologikoan jarraipena egingo zaio.

uzten diote) eta honi lotutako beste gaixotasunik ez egotea


(EA normal baten diagnostiko diferentzialaren araberako

Kasua

odol analisiak); horrez gain, LZRko IgGen banda oligoklona-

27 urteko emakumea; ez du aurrekari mediko pertsonalik

lak zeuzkan. Horregatik tratamendu immunomodulatzailea

ez familiarrik.

hasi zen, birgaixotzea saihesteko.

Bere familia-medikura joan baino astebete lehenago es-

Gutxi gorabehera 10 plaketatik batek baino ez du sintoma-

kuinaldeko hemitronkoan eta beheko gorputz-adarrean

rik, horregatik garezurreko IRM lesioek ez zuten izan azal-

lokartze batez esnatu zen, zehatz-mehatz honela definitu

pen klinikorik. Medulako lesioari zegozkion sintoma argiek

zuena: lotan egongo balitz moduan sentitzen dut inidu-

eta pazienteak esandakoa sinesteak (nahiz eta azterketa

rrak sentitzen ditut. Sintoma hau etengabea zen, ez zen

klinikoan aztarnarik ez topatu) paziente honen diagnostiko

aldatzen eta lehenengo egunetik egonkor irauten zuen. Ho-

eta tratamendu goiztiarra ahalbidetu dute.

rrekin lotuta ez zuen bestelako sintoma neurologikorik edo


sistemikorik erakusten, ezta disfuntzio neurologikoa adieraz
lezakeen antzeko aurretiko episodiorik.
Familia medikuak egindako miaketa neurologikoak ez zuen
asaldura sentikorrik edo bestelako motakorik aurkitu, bai12

PROTOCOLO BILBAO DE ESCLEROSIS MLTIPLE


Neurologa - Atencin Primaria

Bigarren fasea

EM

9: MEDIKAMENTUEN ELKARRERAGINA

FARMAKO INMUNOMODULATZAILEAK

antikolinesterasikoak, ...) arretaz eta pazienteen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak ezarriz
eman behar dira.
Kontuz ibili behar da CYP3A4-a inhibitu dezaketen sustantziekin (proteasaren inhibitzaileak, antifungiko azoleak, klaritromizina edo telitromizina bezalako makrolido
batzuk)

Orokorrean esanda, inmunomodulatzaileek (interferon


beta eta glatiramero azetatoa) ez daukate medikamentu arruntekin elkarreragin aipagarririk (antibiotikoak, antisorgailuak, hipotensoreak, hipolipemianteak,).

Natalizumab
Ez du beste interakzio ezagunik, atal honen hasieran aipatutakoak ez ezik (immunitate eta txertoengan eragina
duten farmakoak)

Interferon beta (Avonex / Betaferon /


Extavia / Rebif)
Kontuz ibili behar da indize terapeutiko estua duten beste medikamentu batzuekin konbinatuz ematen direnean
eta, nagusiki, berau argitzea zitokromo P450 sistema
hepatikoaren esku dagoenean (adibidez, antiepileptikoak eta hainbat antidepresibo).
Leukopenia eragin dezakeela kontuan izanik, arreta berezia izan beharko da sistema hematopoietikoari eragin
diezaiokeen edozein medikamentu konkomitanterekin.
Glatiramero Azetatoa (Copaxone)
Capaxone proteina plasmatikoei hertsiki lotzen zaie,
baina in vivo, fenitoina edo carbamazepinak ez bezala,
ez ditu farmakoak desplazatzen eta ezta alderantziz ere.
Edozein kasutan, proteina plasmatikoekin lotura handia
daukan medikamentu konkomitanteen erabilera kontu
handiz monitorizatu behar da.

Zehaztugabeko farmako
immunosupresoreak

FARMAKO INMUNOSUPRESORE
SELEKTIBOAK

Azatioprina
Alopurinola, oxipurinola edota tiopurinola aldi berean
ematen direnean, jatorrizko azatioprina dosia laurden
batera murriztu behar da. TMPT entzima inhibitzen duten medikamentuak aldi berean ematen badira, orduan
ere dosia doitu beharra dago.
Azatioprina eman zenean warfinaren ondorio antikoagulantearekiko inhibizioa deskribatu da.
Posible den bitartean, farmako zitostratikoak edo eragin mielosupresorea duten farmakoak ematea saihestu
behar da.
Arriskutsu legez deskribatuak izan diren kasuak egon
dira kotrimoxazo, kaptropil, zimetidina edo indometazinarekin lotu izan direnean.

Jarraian aipatzen diren EArekin erlazionatutako medikamentuen elkarreraginak, guztietatik arruntenak dira.
Medikamentuen arteko elkarreraginak beti egiaztatuta
egon behar dira; zorionez, kontrol hau automatizatua
dago aplikazio informatiko askotan.

Ez dira erlazionatu behar beste farmako antineoplatiko,


inmunosupresore edo inmunomodulatzaileekin.
Inmunosupresoreek antigorputzen ekoizpena murrizten
dute txertoa eman ostean eta, beraz, baita txertoen eraginkortasuna ere. Txerto bizien erabilera oso murritza da
oraindik.
Fingolimod
Bradikardiaren eragileak diren edozein sustantzia edo
medikamentuak (lehenengo eta hirugarren motako
antiarritmikoak, kaltzio kanalen blokeatzaileak, eragile

Gaur egun esklerosi anizkoitzaren (EA) tratamendurako


erabilera murriztu egin da seguruagoak eta eraginkorragoak diren medikamentuak ditugulako.
Immunosupresoreak antigorputzen produkzioa murrizten dute txertaketa ondoren, baita eraginkortasuna ere.
Mitoxantrona
Beste agente antiplastiko batzuekin batera ematen denean leuzemia garatzeko arrisku gehiago dago.
Beste agente zitostatikoek mitoxantronaren eraginak indartu ahal dituzte toxikotasun akutu mailara arte.
Bereziki kardiotoxikoak diren farmakoek mitoxantronaren bidezko bihotz-toxikotasuna agertzeko arriskua
areagotzen dute.

13

Hirugarren fasea

14

PROTOCOLO BILBAO DE ESCLEROSIS MLTIPLE


Neurologa - Atencin Primaria

Hirugarren fasea

EM

10: ERIZAINTZA ETA ESKLEROSI ANIZKOITZA DUTEN PAZIENTEEN


ARRETA
Esklerosi anizkoitza duten pazienteen arretan, erizaintzaren funtsezko zereginak hauek dira: neurologoari
laguntzea asistentzia-lanean (kontsultan laguntzea, gerri-ziztadak, analitikak...) eta esku-hartze zuzena izatea paziente edota senideekin.
Funtzio espezifikoak:
Diagnostikoaren ostean eta jarraipena egin bitartean laguntzea:
Informatu, inplikatu eta hezi esklerosi anizkoitza duen pazientearen arretari eta zainketei dagokienez, bai
gaixotasunari berari buruz (sintomak, tratamendua) bai autozainketen gainean (agerraldiaz ohartzea,
neurri higieniko dietetikoak, elkarteak).
Tratamenduaren betetze-maila ebaluatu eta tratamenduarekiko atxikimendua sustatu.
Gaixotasunaren ondoriozko konplikazioak prebenitu eta arindu.
Lotura-lan azkar eta zuzena egin paziente eta neurologoaren artean.
Proba osagarriak kudeatzea:
Proba osagarriak berrikusi, eta, neurologoak baloratu ostean, horien berri eman telefonoz paziente
edota senideei.
Telefono bidezko aholkularitza:
Paziente, senide eta bestelakoek eskatuta (LMko medikuak, gizarte-langileak, elkarteak).
Berehala emango zaie arreta auto-injekzioaren teknikari buruz eta immunomodulatzaileen kontrako
ondorioez egiten diren deiei, telefonoz edo erizaintzako kontsultarako hitzordua emanez.
Agerraldia susmarazten duten beste sintoma batzuen gaineko deiak, neurologoaren ardurapean jarriko
dira.

15

PROTOCOLO BILBAO DE ESCLEROSIS MLTIPLE


Neurologa - Atencin Primaria

Hirugarren fasea

EM

11: OHIKO OKERRAK ESKLEROSI ANIZKOITZA DUTEN PAZIENTEEI ARRETA


EMATEAN
Esklerosi anizkoitza (EA) duten pazienteek bestelako gaixotasunak ere izan ditzakete, eta horiek GAINERAKO BIZTANLEEN KASUAN BEZALA tratatu behar dira. Lehen mailako arretako medikuei dagokie ohiko
osasun-arazoez eta medikuntza prebentiboaz arduratzea.
Eboluzioan zehar, bestelako gaixotasunak agertu daitezke: arrisku baskularraren faktoreen gehikuntzari
lotutakoak (HTA, DM, Dislipemia), neoplasiak, gaixotasun kronikoak, etab., eta horiek GAINERAKO BIZTANLEEN KASUAN BEZALA tratatzen dira
Okerrik handienetakoa izaten da EA gaixotasunari leporatzea horrelako pazienteei gertatzen zaien guztia;
horren ondorioz, diagnostikorik ez da egiten edo atzeratu egiten da, eta horrek eragina du eman beharreko
tratamenduan.
Hainbat egoera arruntek zalantza eragiten diete EA gaixotasunera ohituta ez dauden profesionalei:
Infekzioak: GAINERAKO BIZTANLEEN KASUAN BEZALA tratatu behar dira. Infekzioa izanez gero,
paziente horiek pseudo-agerraldiak izan ditzakete, edo sukarrak edo infekzioek (ohikoenak, gernuinfekzioak eta goiko arnasbideetakoak) aurretik eragindako sintoma neurologikoak okertu ahal zaizkie.
Antipiretiko eta ohiko neurrien bidez tratatzen dira, eta ez da Neurologiara deribatu behar.
Txertoak (gripea, tetanosa, hepatitisa): GAINERAKO BIZTANLEEKIN BEZALA jokatu behar da.
2011ko metanalisi batean ondorioztatu zen ez dagoela loturarik txertatzearen eta agerraldi-arriskuaren
edo EA garatzeko arriskuaren artean. Immunosupresorez tratatutako pazienteen kasuan, txertatze-pauta
egokiak emango dira, protokoloaren arabera.

16

PROTOCOLO BILBAO DE ESCLEROSIS MLTIPLE


Neurologa - Atencin Primaria

Hirugarren fasea

EM

12: NOLA JOKATU EArekin BATERA IZAN DAITEZKEEN PATOLOGIEKIN


EA gaixotasun kronikoa da, eboluzio progresiboa du, baina aurretik ezin da jakin nolakoa izango den eboluzio hori. Oraindik ez dago tratamendu sendagarririk. Gaztaroan hasi eta, maila handiagoan edo txikiagoan, pazienteen bizitza osoan islatzen da.
Gaur egun, gaixotasun autoimmunetzat jotzen da, eta manifestazio klinikoak eta paraklinikoak nerbiosistema zentralean baino ez dira agertzen; hau da, EAk zuzenean ez du alteraziorik eragiten gainerako
organoetan. EA izateak ez du areagotzen ez murrizten beste gaixotasun batzuk izateko arriskua. Horregatik, koerikortasunari, edo koerikortasun-susmoari, EArik gabeko beste edozein pertsonaren kasuan bezala
heldu behar zaio. Horri lotuta, funtsezkoa da EA duten pazienteei beste gaixotasun batzuetan erabiltzen
diren despistaje-protokolo berberak aplikatzea, EArik ez dutenei bezala (adibidez, hauek atzemateko: HTA,
dislipemiak, diabetesa edo kardiopatiak); eta, edozein gaixotasun-susmorik izanez gero (adibidez, sindrome orokorra) EA-diagnostikotik aparte maneiatu behar da.
EA duten pazienteen bizi-itxaropena, batez beste, erreferentziako biztanleriarena baino 6-8 urte eskasagoa
da (hilkortasun-tasa estandarizatua 2,7 da, gutxi gorabehera). Heriotzen % 60tik gora EAren zeharkako
ondorioengatik izaten dira: mugikortasuna galtzea (etzanerako ultzerak), irensketa-trastornoa (aspiraziopneumonia), txiza egitearen trastornoa (sepsi urologikoa), etab. Ezgaitasunaren zeharkako ondorio horiei
jarraipen pertsonalizatua egin behar zaie.
Oro har, EA izan eta gaixotasun horren eboluzioa aldatzeko medikamenturik hartzen ez duten pazienteek ez
dute ez murrizketarik ez kontraindikaziorik edozein medikamentu edo txerto hartzeko, edo edozein prozedura diagnostiko edo terapeutiko egin diezaioten. Arau horrek baditu zenbait salbuespen; adibidez, sukar
horia edo laguntza bidezko ugalketan indikatutako hormona bidezko tratamendua. Oso eboluzionatutako
pazienteen kasuan, aintzat hartu behar dira egoera orokorra eta koerikortasuna.

17

PROTOCOLO BILBAO DE ESCLEROSIS MLTIPLE


Neurologa - Atencin Primaria

Hirugarren fasea

EM

13: Larrialdiko Medikuei zuzendutako informazioa


Esklerosi anizkoitza (EA) duen paziente bat arrazoi

Natalizumaba antigorputz monoklonal immunogutxi

ez-neurologikoengatik larrialdietako zerbitzura doa-

tzaile selektiboa da, linfozitoak nerbio-sistema zentra-

nean, gainerakoei ematen zaien arreta mediko ber-

lera igarotzea galarazten duena; horregatik, odoleko

dina eman behar zaio. Esklerosi anizkoitzaren be-

linfozito-kopurua apur bat edo moderatuki areagotuta

rezko eboluzioa aldatzeko erabiltzen diren medika-

egoten da. 28 egunetik behin ematen da bena barne-

mentuek (MME) normalean ez dute izaten ez kontra-

tik. Ez du aurkako ondorio sistemikorik, ezta interakzio

indikaziorik ez interakziorik beste medikamentuekin,

edo kontraindikazio farmakologiko garrantzitsurik ere.

eta, haien balizko albo-ondorioei begira, ez da be-

Infekzioak, larriak izan ezik, beste edozein pertsona-

harrezkoa izaten ohiko maneiu klinikoa aldatzea.

ren kasuan bezala tratatu behar dira. Natalizumabak


leukoentzefalopatia multifokal progresiboa izateko

Esklerosi anizkoitza gaixotasun inflamatorioa eta neu-

arriskua areagotzen du. Horren sintomek beste gaitz

rodegeneratiboa da. Gaixotasun autoimmunetzat jo-

batzuen agerraldiaren antza izan dezakete: esklerosi

tzen da, baina trastorno immunologikoak nerbio-sis-

anizkoitza, tumore bat edo jokabidearen/nortasuna-

tema zentralari eragiten dio bakarrik. Hau da, ondorio

ren trastornoa (lobulu frontalari eragiteagatik). Leu-

sistemikorik gabeko gaixotasun autoimmunea da,

koentzefalopatia multifokal progresiboa susmatuz

eta, horregatik, aldi berean gertatzen diren gainerako

gero, neurologo arduradunari jakinarazi behar zaio,

gaixotasun ez-neurologikoak beste edozein pertso-

jarduera-protokolo zehatza baitago kasu horietarako.

naren kasuan bezala maneiatu behar dira.


Fingolimoda immunogutxitzaile selektibo bat da, linfoziGaur egun, MME hauek erabiltzen dira: beta in-

toak organo linfatikoetatik ateratzea galarazten duena.

terferoia (avonex, betaferon, extavia, rebif),

Posologia: konprimatu bat egunean. Alterazioak era-

glatiramero azetatoa (copaxone), natalizumaba

gin ditzake bihotz-eroapenean, baina lehen dosiarekin

(tysabri) eta fingolimoda (gilenya). Medikamen-

bakarrik (eguneko ospitalean ematen da, eta EKGz mo-

tu hauetako edozein errezetatzen denean, plan bat

nitorizatuta). Horrez gain, oso gutxitan bada ere, edema

ezartzen da balizko albo-ondorioak minimizatzeko

makularra eragin dezake (<%1), normalean tratamen-

(odol-analisiak edo bestelako miaketak protokolo

dua hasi eta lehen 3 hilabeteetan. Fingolimodak linfozito

baten arabera monitorizatzen dira), eta, gainera,

zirkulatzaileak murrizten ditu (tratamenduarekin jarraitu

pazienteek beren neurologoarengana azkar jotzeko

ahal izateko gutxienekoa: 200/mm3). Halaber, areago-

modua dute.

tu daitezke gibel-entzimen maila serikoak (gehienez, x3


toleratu daiteke). Infekzioak, larriak eta herpetikoak izan

Beta interferoia eta copaxone immunomodulatzai-

ezik, beste edozein pertsonaren kasuan bezala tratatu

leak dira, eta, sistema immunologikoa deprimitzen

behar dira, eta ez da eten behar fingolimod-tratamen-

ez dutenez, pazienteek izan ditzaketen infekzioak ez

dua. Paziente batek, edozein arrazoi dela-eta, trata-

daude inoiz lotuta medikamentu hauekin, eta trata-

menduari uzten badio 15 egunez edo gehiagoz, lehen

mendu antibiotikoak ohikoa izan behar du. Aurkako

dosiari dagokion protokoloarekin berrekin beharko dio.

ondorioak gutxi izaten dira, eta horietatik garrantzitsuenak dira tiroiditis autoimmunea eta gibel-entzi-

Esklerosi anizkoitza duten pazienteen konplikazio neu-

mak areagotzea, beta interferoien kasuan. Jarduera

rologikoak beti baloratu beharko lituzke ohiko neurolo-

kliniko orokorrean, ia-ia ez dago interakzio garran-

goak edo guardiakoak; izan ere, paziente horiek gaixo-

tzitsurik medikamentu hauen eta ohiko farmakoen

tasun larria eta konplexua dute, eta, horren ondorioz,

artean.

miaketa neurologikoa patologikoa izan ohi da.


18

neurologia EA lehen mailako atentzioa

BILBOKO
ESKLEROSI ANIZKOITZERAKO
PROTOKOLOA

Eranskina

19

BILBOKO ESKLEROSI ANIZKOITZERAKO PROTOKOLOA


Neurologia - Lehen mailako Atentzioa

1. Eranskina: Kurtzkeko desgaitasun-eskala

Kurtzkeko desgaitasun-eskala, EDSS bezala ere ezaguna,


Esklerosi anizkoitza (EA) duten pertsonen egoera funtzionala
ebaluatzeko erabiliena da. EDSSak desgaitasuna zortzi sistema
funtzionalen arabera ebaluatzen du.

EDSS edo Desgaitasunaren Estatuko Eskala Hedatua


Puntuazio-irizpideak
Eskala Funtzionala (FS)

PIRAMIDALA
Normala.
Ezintasunik gabeko zantzu anormalak.
Gutxieneko ezintasuna
Paraparesia edo hemiparesia arina edo moderatua. Monoparesia larria.
Paraparesia edo hemiparesia larria. Monoplejia edo kuadriparesia moderatua.
Paraplegia edo hemiplegia. Kuadriparesia gogorra.
Koadriplegia

ZEREBELOA
Normala.
Ezintasunik gabeko zantzu anormalak.
Ataxia arina.
Gorputz-adarreko edo enborreko ataxia moderatua.
Gorputz-adar guztien ataxia gogorra
Ataxiaren ondorioz mugimendu koordinatuak egiteko ezintasuna.
proba oztopatzen duten 3. mailako ahultasun-kasuetan, puntuazio bakoitzaren ostean gehitu.

ENTZEFALOAREN ENBORRA
Normala.
Zantzuak baino ez.
Nistagmus moderatua edo beste edozein ezintasun.
Nigtamus gogorra, begietako paralisi gogorra edo bestelako bikoteek eragindako ezintasun moderatua.
Disartria gogorra edo bestelako edozein ezintasun.
Irensteko edo hitz egiteko ezintasuna
20

BILBOKO ESKLEROSI ANIZKOITZERAKO PROTOKOLOA


Neurologia - Lehen mailako Atentzioa

1. Eranskina: Kurtzkeko desgaitasun-eskala

SENTIKORTASUNA
Normala.
Sentikortasun bibrakorraren asaldura edo grafestesia gorputz-adar batean edo bitan.
Ukipen sentikortasuna edo sentikortasun mingarriaren gutxitze arina, edo posizionalarena edota
gorputz-adar batean edo bitan sentikortasun bibrakorraren (edo grafestesia) gutxitze arina edo
sentikortasun bibrakorra 3 edo 4 gorputz-adarretan.

Id. moderatua, 3 edo 4 gorputz-adarretan asaldura propiozeptiboa barne.


Id. gogorra edo 2 gorputz-adarretan baino gehiagotan asaldura larria.
Gorputz-adar batean baino gehiagotan sentikortasuna galtzea edo bi gorputz-adar baino
gehiagoren kokapen-kontrola galtzea.

Burutik behera ia sentikortasun osoa galtzea.

MASKURIA EDO HESTEA


Maskuria

Funtzio normala.
Toteltasun arina, larrialdia edo erretentzioa.
Hestearen eta maskuriaren toteltasun larrialdi edo erretentzio moderatua, edo gernu-inkontinentzia
arraroa. 4. Inkontinentzia astean behin baino gutxiagotan.

Inkontinentzia astean behin baino gehiagotan.


Eguneroko inkontinentzia.
Maskuri-kateterra.
Hestea

Funtzio normala.
Idorreria egunean behin baino gutxiagotan, inkontinentziarik gabe.
Idorreria egunean behin baino gutxiagotan, baina ez inkontinentzia.
Inkontinentzian astean behin baino gutxiagotan.
Inkontinentzia astean behin baino gehiagotan, baina ez egunero.
Heste-kontrolik ez.
Hesteetako 5. maila, besikularen disfuntzioaren 5. mailarekin batera.

21

BILBOKO ESKLEROSI ANIZKOITZERAKO PROTOKOLOA


Neurologia - Lehen mailako Atentzioa

1. Eranskina: Kurtzkeko desgaitasun-eskala

IKUSPEGIA
Normala.
Eskotoma begi-zorroztasunarekin (zuzenduta) 20/30 baino gehiago.
Eskotoma batekin txarren dagoen begiak 30/30 eta 20/59 arteko zorroztasuna dauka.
Txarren dagoen begiaren (eskotomaren ondorioz edo ikus-eremuaren alterazioak eraginda) zorroztasun
maximoa 20/60 eta 20/99 artean.

id. 20/100 eta 20/200 artekoa; 3. maila eta 20/60 edo gutxiagoko zorroztasun maximoa begi onean.
id. begi txarrean 20/200 baino zorroztasun gutxiagorekin.; edo 4. maila eta 20/60 edo gutxiagoko
zorroztasuna begi onean.

0-5 graduetan puntuazioaren ostean gehitu, aldi baterako zurbiltasuna badago.

FUNTZIO MENTALAK
Normala.
Gogo-aldartearen aldaketa baino ez (EDSS puntuazioari ez dio eragiten).
Aldaketa kognitibo arina.
Aldaketa kognitibo moderatua.
Aldaketa kognitibo nabaria.
Dementzia edo garuneko sindrome kronikoa.

22

BILBOKO ESKLEROSI ANIZKOITZERAKO PROTOKOLOA


Neurologia - Lehen mailako Atentzioa

1. Eranskina: Kurtzkeko desgaitasun-eskala

EDSS edo Desgaitasun Egoeraren Estatuko Eskala Hedatua


0 Azterketa neurologiko normala (FSren maila guztietan 0)
1.0 Ezintasun gabe, FS batean zantzurik txikienak (adibidez, 1 maila).
1.5 Ezgaitasunik ez, FS batean baino gehiagotan zantzurik txikienak (1 mailako FS bat baino gehiago). 1.
mailako buruko funtzioa baztertzen du.
2.0 FS batean gutxieneko ezgaitasuna (FS bat 2. mailakoa, besteak 0 edo 1. mailakoak).
2.5 FS bitan gutxieneko ezgaitasuna (bi FS 2. mailakoak, besteak 0 edo 1. mailakoak).
3.0 FS batean ezintasun moderatua (FS bat 3. mailakoa, besteak 0 edo 1. mailakoak) edo ezintasun
arina hiru edo lau FStan (bat 2. mailakoa, besteak 0 edo 1. mailakoak), nahiz eta ibiltzeko erabateko
gaitasuna izan.
3.5 Ibiltzeko erabateko gaitasuna baina FS batean ezintasun moderatua (3. maila) eta 2. mailako FS bat
edo bi; edo 3. mailako bi FS, edo 2. mailako bost FS (besteak 0 eta 1. mailakoak)
4.0 Laguntzarik gabe ibiltzeko gaitasuna duena, autosufizientea, egunean 12 orduz laguntzarik gabe
ibiltzeko gai dena nahiz eta 4. mailako FS bateko (besteak 0 edo 1. mailakoak) ezintasun larri samarra
izan edo maila baxuagoen konbinazioa aurretiko graduak gaindituz, eta 500 bat metro laguntza edo
atsedenik gabe egiteko gai dena.
4.5 Laguntzarik gabe ibiltzeko erabateko gaitasuna duena, eguneko ordurik gehienak autosufizientea dena,
asistentziarik gabe, lanaldi osoan behar egiteko gai dena, baina bere eguneroko jardunean mugaren
bat izan dezakeena edo asistentzia medikoa beharko lukeena; Ezintasun larri samarra da, normalean
4. mailako FSa (besteak 0 edo 1. mailakoak), edo maila baxuagokoen konbinazioa aurretiko graduak
gaindituz; 300 bat metro laguntza edo atsedenik gabe egiteko gai dena.
5.0 200 metro laguntza edo atsedenik gabe ibiltzeko gai dena; egun osoko jarduerak egitea (adibidez,
neurri berezirik gabe egun osoan lan egitea) eragozterainoko ezintasun larria; FSko ohiko baliokideak 5.
mailakoak baino ez dira (besteak 0 edo 1. mailakoak), edo maila baxuagokoen konbinazioa 4.0 ataleko
zehaztapenak gaindituz.
5.5 100 metro laguntza eta atsedenik gabe ibiltzeko gaitasuna, egun osoko jarduerak egitea eragozteko
besteko ezintasun larria (FSko ohiko baliokideak 5. mailakoak baino ez dira, besteak 0 edo 1; edo maila
baxuagokoen konbinazioa 4.0 ataleko zehaztapenak gaindituz.
23

BILBOKO ESKLEROSI ANIZKOITZERAKO PROTOKOLOA


Neurologia - Lehen mailako Atentzioa

1. Eranskina: Kurtzkeko desgaitasun-eskala

6.0 Aldizkako edo etengabeko laguntza (makila, muletak), 100 metro atsedena eginez edo atsedenik gabe
ibiltzeko beharrezkoa (normalean FSko baliokidea 3+ mailako bi FS baino gehiagoren konbinazioa izan
ohi da).
6.5 20 metro atsedena eginez edo atsedenik gabe ibiltzeko beharrezkoa zaio aldizkako edo etengabeko
laguntza (makila, muletak). FSko baliokidea 3+ mailako bi FS baino gehiagoren konbinazioa da.
7.0 Ezin ditu 5 metro baino gehiago ibili, ezta laguntzarekin ere, eta nagusiki gurpildun aulkian ibiltzera
behartua dago; egunean 12 orduz aulkian mugitzeko gai da (FSko baliokidea 4+ mailako bi FS baino
gehiagoren konbinazioa da; oso gutxitan 5. maila piramidala baino ez).
7.5 Eskailera gutxi batzuk baino ezin ditu igo; gurpildun aulkian ibiltzera derrigortua dago; aulkian mugitzeko
laguntza beharko du agian; aulki estandar bateko gurpilak mugitzeko gai izan liteke, baina ezin dezake
egun osoz egin; aulki monitorizatua beharko du agian (FSko baliokideak FS 4+ baino gehiagoko
konbinazioak dira).
8.0 Nagusiki ohe edo gurpildun aulkian egotera behartua dago, baina egunaren parte handi bat ohetik
kanpo egoteko gai da; bere burua garbitzeari dagozkion hainbat funtzio egin ditzake; normalean
besoak erabiltzeko moduan dago (FSko baliokideak konbinazioak dira, normalean 4+ maila, sistema
desberdinetan).
8.5 Ia egun osoa batez ere ohean ematen du; besoak apur bat erabiltzen ditu; bere burua garbitzeari
dagozkion funtzio batzuk egin ditzake (FSko baliokideak konbinazioak dira, normalean 4+ maila,
sistema desberdinetan).
9.0 Ohean dagoen pazientea; komunikatu eta dezake (FSko baliokideak konbinazioak dira, batez ere 4+
maila).
9.5 Erabat ezindutako pazientea; ez da komunikatzeko ezta jateko gai (FSko baliokideak konbinazioak
dira, batez ere 4+ maila).
10.0 EAk eragindako heriotza.

24

You might also like