You are on page 1of 3

Piano Jolea

Asier Martin del Moral 4.C


Filmaren Argumentoa:
Pelikula hau Wladyslaw Szpilman pianojole bati buruzkoa da, pelikula
honetan gerran berari gertatutako momentuak agertzen dira.
Wladyslaw Szpilman Varsovia irratiko piano-jolea zen, eta debekuaren
eraginez, jatetxe batean pianoa jotzetik ateratzen duenetik bizi zen,
anaia atxilotzen dutenean, Wladyslawk askatzeko eskatzen du, baina
abisu serioajasotzen du laguntzeagatik.
1942ko abuztuan, jendea sarraski esparrura eramaten hasi ziren.
Trena martxan jartzen denean, Wladyslawri irteteko esaten diote, eta
salbatu egiten da. Gero, igeltsero lez lan egiten du eta exekuzio
ikaragarriak ikusten ditu; horregatik, ghettotik ateratze arriskua
hartzen du eta hutsik dagoen etxe batean gordetzen da, han geratzen
da bakarrik eta gaixorik.
1944ko abuztuan berriro ihes egiten du eta abandonatutako jauregian
ezkutatzen da eta jateko zerbait bilatzen du.

Horretan dabilela, ofizial aleman batekin topo egiten du eta honek,


bere prestakuntza ezagututa, pianoa jotzeko eskatzen dio; ondoren,
aske uzten du eta jatekoa ematen dio. Beranduxeago ejertzito
sobietarra dator.
Ofizial alemana preso hartzen dute eta Wladyslawri dei egiten dio,
kasualitatez ezagutzen duenean, lagun diezaion. Gerra amaituta,
protagonistak 1939an utzi zuen puntu berean berrekiten dio
kontzertuari.

Iritzia:
Roman polanskik egindako pelikula hau oso polita eta interesgarria
iruditu zait. Horrez gain oso aberasgarria da zehaztasunez islatzen
duelako Polonian juduek ze tratamendu zuten Bigarren Mundu
Gerran.
Pelikula gogorra da, baina puntu dibertigarri batzuk badauzka ere,
gainera alemanek juduei egin zizkien maltzurkeriak eta legezkoak ez
ziren gauzez ohartu naiz.
Gehien gustatu zaidana ofizial Aleman batek Wladyslaw Szpilmani
laguntzen dion momentua izan da, oso atsegina iruditu zait oso
pertsona ona dela ikusten delako, eta gutxien gustatu zaidan gauza
berriz ofizial alemanek juduei egiten zizkien legez aurkako gauzak
izan dira.

Varsoviako ghettoa
Varsoviako ghettoa edota Varsoviar ghettoa (polonieraz Getto
warszawskie; alemanez Warschauer Ghetto)Bigarren Mundu Gerran
Holokaustoan zehar Hirugarren Reichak Poloniako Varsovia hiriburuan
ezarri zuenEuropa osoko judutar ghetto handiena izan zen.
Martxan egon zen hiru urtetan zehar, bertako biztanleek jasandako
gosete, gaixotasun, kontzentrazio-esparruetako barneratze eta
sarraskiaren ondorioz, biztanleria 400.000 izatetik 50.000ra murriztu
zen.
1939ko erroldaren arabera ghettoan 359.827 pertsona bizi ziren,
hauei hiriko beste eremuetatik nahiz ingurutik lekualdatuak izan ziren
biztanle berriak gehitu behar zaizkie.

Ghetto honetan Varsoviako ghettoaren matxinada eman zen,


nazismoaren menpe zegoen Europan jazo zen lehenengoetakoa izan
zelarik.

You might also like