You are on page 1of 6

AMA KANDIDAREN ESALDI ESANGURATSU BATZUK

1. Jainkoa gure Aita da eta gutaz arduratuko da.

2. Jainkoa gurekin dago. Berak defenda eta babesten gaitu.

3. Jainkoarengan ipin ezazue zuen uste osoa eta bere eskuetan dena utzi.

4. Nire nahientzat mundua txikia da.

5. Arimen bila munduaren azkeneraino joango nintzatzeke.

6. Berak maite gaituen bezala maite dezagun Bera eta Harengan aurkituko
dugu benetako zoriontasuna.

7. Nire behartsuentzat lekurik ez badago niretzat ere ez dago.

8. Maitasuna Batak besteenganako zerbitzu eta elkartasunean azaldua.

9. Herrien kristau heziketa

10.Pobreak zerbitzatzean, Jesus Bera zerbitzatu eta ohoratzen duzue.

11. Elkarte batean lagunurkoaren onerako lan egiteko elkartzen dira.

12. Pertsonen salbamenerako eraikia, heziketa eta irakaskuntzaren bidez.

13.Hezitzaileak beti eredugarri izan behar dute.

14. Gure begi aurrean Jainkoa gure Aita bezala ikusi.

15. Hark gure maitasun eta izate guztia mere du. Berak ematen digu dena
eta Berari eskaini behar dizkiogu.

16.Fedea, fedea, fede bizia, etengabea, betikoa.

AMA KANDIDAREN ESALDI ESANGURATSUAK (Beatifikazioko orri moreen


zerrenda jarraituz (Frases significativas de la M. Cándida)

1. Ez gaitezen lanean jota gelditu (=ahuldu), dena pasatzen da eta.

2. Jaungoikoa gure Aita da eta gutaz arduratuko da.

3. Gure kausa Jaungoikoaren eskuetan dago.

4. Jaungoikoa gurekin dago. Berak defendatu eta babesten gaitu.

5. Jainkoaren eskua gauza guztietan ikusi behar dugu.

6. Jainkoaren ardura handia da. Beraregan dut nire itxaropen eta uste osoa.
7. Gure kabuz ezin dezakegu ezer, egia, baina Jainkoarekin dena.

8. Jarri ezazue Jainkoarengan zuen uste osoa eta bere eskuetan dena utzi .

9. Izan arreta handia Jainkoaren nahia egiten eta bere eskuetan dena utzi.

10.Maria gure Ama da eta bere seme-alaben erreguak ez ditu entzun gabe
uzten.

11.Mundua txikia da nire nahien ondoan.

12.Munduaren azkeneraino joango nintzateke arimen bila.

13.Berak maite gaituen bezala maita dezagun Bera eta Harengan aurkituko
dugu benetako zoriontasuna.

14.Gure ahalegin guztia Jainkoa zerbitzatzen ipini dezagun.

15. Jesusekin zenbat eta eskuzabalagoak izan, hainbat eta eskuzabalagoa


izango da Bera gurekin.

16.Egin dezagun guztia Jainkoarengatik, eta Hark bedeinkatuko du guztia.

17.Esan iezadazu, ene Jainkoa, zer nahi duzun nik egitea.

18.Gure atsegina baino Jainkoaren nahia nahiago izatea.

19.Bene-benetan eskaini zaitez Jesusi eta aurrera!

20.Gurutzerik gabe ez da inora joaten.

21.Gure lan guztiak pazientziaz eta alaitasunez eramatea nahi du Jainkoak.

22.Gure bizitza osoa izan dadila Jainkoarekin batasun etengabea, eta gure
ekintza guztiak bere aintzarik handienerako.

23.Ni…, Jainkoarentzat bakarrik.

24. Nire behartsuentzat lekurik ez badago, niretzat ere ez dago.

25.Bakarrik ezer ez… baina Jainkoaren laguntzarekin dena.

26.Jainkoak nahi du.

27.Jainkoa gure Aita da eta ez gaitu utziko.

28.Gurutzea orain hemen dago. bertan iraun dezagun.

29.Jainkoak nahi duena izan dadila, hori baita da beti onena.

30.=57

31.Bakarrik ezer ez, baina Jainkoarekin dena ahal dezaket.


32.Denak berdin maitatzen saiatu, lehentasunik azaldu gabe, behartsu eta
errukarrienekin ez bada.

33.Elkarrenganako zerbitzuan eta elkartasunean azaldutako maitasuna.

34.Izan beti gogoan Jesus xume, adikor eta otzana.

35.Herrien kristau-heziketa.

36.Pobreak zerbitzatzean, Jesus Bera zerbitzatzen eta ohoratzen duzue.

37.Haur eta gazteak kristautasunean hezteko.

38.Ikaslea ikastetxean bere etxean bezalaxe aurkitzea da helburua.

39.Gure ikastetxeetan benetako kristau giroan bizitzen saiatuko dira.

40.Ikasle guztienganako maitasun berdina.

41.Gureak, etengabe metodo alaitsuenak erabiliko dituzte.

42.Ikastetxean alaitasun osasuntsua egon dadin saiatuko dira.

43.Erabiliko den heziketa bidea: sendotasuna eta gozotasuna.

44.Xumetasunez kutsatuta egongo dira ikasgai guztiak.

45.Jainko gure Jaunaren zerbitzuan, gutako bakoitzarentzat, Ama Birjina eredu


eta indarra izanaz.

46.Bere burua benetan ukatuz lan egin.

47.Zure jokabidea izan dadila bidezkoa eta goi-mailakoa eta aldi berean
atsegina.

48. Apaltasunez eta xumetasunez Jainkoa zerbitzatu.

49.Gure ikasleez Maisuari hitz egin

50.Lagunurkoaren onerako lan egiteko elkartzen dira elkarte batean.

51.

52.Nahigabe eta eragozpenak baino handiagoak diren maitasunez eta arduraz


jantzi zaitezte.

53. Jainkoarekiko harreman hurbil eta sakona.

54. Asmo zuzena eduki.

55. Nik Jainkoak nahi duena eta hark nahi duen guztia.

56. Bere nahia ezagutu eta oso-osorik bete.

57.= 30 Gauza guztietan Jainkoaren nahia egiteko beti prest eta gertu nago.
58.Jainkoa gauza guztien gainetik.

59. Dena bere esku ahaltsuan dago.

60. Jainkoak biziki maite gaitu.

61. Jainkoaren laguntzarekin dena ahal dezaket.

62. Pertsonen salbamenera emana, heziketa eta irakaskuntzaren bidez.

63. Jesusen Alabak gara, eta txoriez arduratzen den gure Aitak ez gaitu utziko.

64. Jaunak dena egin dezake eta Berarengan dut nire uste osoa.

65. Jainkoa gurekin dago; hori nahikoa dugu eta ez dugu besterik nahi.

66.Jainkoaren ahalmena oso handia da.

67. Nire gabezia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago itxaro dut
Jainkoaren errukian.

68. Ez samindu horregatik, izakiak baztertzen direnean Egilea dator haiek utzi
duten hutsunea betetzera.

69. Hezitzaileek eredu izan behar dute bere lanetan.

70. Hezitzaile eta ikasleen arteko harremanak maitasunezkoak, hurbiltasuna


sortuz.

71. Jainkoaren aintzarako jardun dezagun gure ikasleekin.

72. Pertsona horiek Jainkoa ezagutu dezatela eta zabaldu daitezela.

73. Nik ere ikastetxe bat eduki nahi dut hor, Jainkoarentzat pertsonak
irabazteko.

74.Nire heriotzako orduan nahiko nukeen bezala egingo ditut guztiak.

75.Gure begi aurrean Jainkoaren ikusi gure Aita bezala.

76.Garen guztiarekin Jesus maitatu.

77. Maria Birjin txik Garbiaren babespean

78.Guztiarekin Jainkoa goratu eta Harentzat pertsonak irabazi lurrez eta


itsasoz.

79. Dohatsua, bere une guztietan, pertsonen salbamenerako lan egiten duen
erlijiosa.

80. Nire poza zera da: Gure ikastetxeetara neskatxa asko etortzea
kristautasunean hezteko eta haien bihotzak Jainkoarengana bideratzeko.
81. Honetarako deitu zigun Jaunak, hau da gure helburua: Bihotz horiek
Jainkoarentzat hezi, Jesus asko maitatzen irakatsiz eta baita Maria Birjin
Garbia, gure Ama.

82. Pertsonak Jaunarengana eramateko tresnak gara, eta gure bizitza eskaini
behar diogu gure bizitza, lan eta nekeak onar ditzan.

83.Jainkoa gure Aita da eta gutaz arduratuko da.

84. Gure lana Jaunarengan utzia dago. Jesusen Alabak gara. Bera defendatu
gaitu gaitzetatik. Hau da gure itxaropena.

85. Jainkoa gurekin dago. Hori nahikoa dugu eta ez dugu besterik behar.

86. Hark gure maitasun eta izate guztia merezi du. Berak ematen digu dena
eta Berari eskaini behar diogu.

87. Gauzarik ederrena Jainkoaren nahia betetzea da.

88. Izan dezagun bihotz handi, zabala, Jainkoarentzat bakarrik.

89.Jar ezazue uste osoa Jainkoarengan eta haren eskuetan utzi dena. Berak
daki gehiena komeni zaiguna.

90. Maita ezazue batez ere Jesus gure Aita, gure senarra eta gure dena biziki
eta bene-benetan,

91. Jesusi oso elkartuta bizi, Jesusengatik eta Jesusentzat dena eginaz.

92. Biziki maite dezagun eta izan gaitezen bene-benetako Jesusen Alabak.

93.Jesus bakarrik zerbitzatzeko ahalegina egin behar dugu.

94. Gure Ama eta Zaindaria, Sortzez Garbia da.

95. Maria da gure Ama maitagarria eta beti entzuten ditu bere seme-alaben
erreguak.

96. Atsegin zait ikasleek Ama txit Garbiari opariak eskaintzea.

97. Fedea, fedea, fede bizia, etengabea, betikoa.

98. Gurutzerik gabe ez da inora joaten.

99.Jesusekin gurutziltzaturik bizi izatea: hori da bidea.

100. Orain inoiz baino gehiago sufritu nahi dut, sufrimenduan baitago nire
alaitasuna.

101. Bake eta alaitasuna bihotz zuzenaren zeinu dira.

102. Jaunarengan zuek pozik egotea atsegin zait.

103. Kongregazioaren onerako nire bizia emango dut.


104. Gure nahia baino Jainkoaren borondatea nahiago izan.

You might also like