You are on page 1of 1

AMA KANDIDA

Andoaingo Berrozpe etxean 1845ko maiatzaren


31an jaio zen; egun berean bataiatu zuten Juana
Josefa izena ezarriaz.
Zazpi urte zituela, Tolosara joan ziren bizitzera,
Andoainen lan gutxi baitzeukan bere aitak. Bere aita ehulea zen.
Garai hartan, Euskal Herriko baserri eta familietan, kristau giro
sakona zegoen. Juana Josefaren fedea ere inguru horretan jorratzen
joan zen, Ama Birjina eta Jesusenganako zaletasuna azalduz.
Nahiz eta Andoain eta Tolosan bere gustuko txokoak izan,
hamazazpi urterekin bere herria utzi beharrean gertatu zen Burgos
aldera joateko. Diru beharra zutenez hara joan zen famili batean
neskamea izateko.
Bere bizitzaren etapa berri honetan ere, zailtasunekin aurkitu zen:
Alde batetik hizkuntza berria: ordura arte euskaraz bizi izan zen,
gaztelera ikasi behar izan zuen. Bestalde berarentzat: Giro berria,
erabat ezezaguna, jende berria, ohitura berriak.
Umetatik behartsuei laguntzeko sentsibilitatea izan zuen. Burgosen
ere, diru gutxi eduki arren, bere soldatatik zati bat pobreentzat uzten
zuen eta egunero prestatzen zuen eltze bat janari, inguratzen diren
eskaleen artean banatzeko.Bizilagunak kexatu ziren bere atarian
eskaleak zeudela eta etxekoandreak hau azaldu zion baina, gure
Juana Josefak argi erantzun zion: “Behartsuentzat lekurik ez
badago, niretzat ere ez ”.
Handik Valladolidera joan behar izan zuen neskame zen
familiarekin.
24 urterekin, otoitzean zegoela, esperientzi sakona izan zuen,
eta Jainkoaren nahia bere barnean sentitu zuen: “Elkarte baten
sortzailea izango zara eta “Jesusen Alabak ” izena eramango duzue,
haur eta gazteentzat zuzendutako heziketan lan eginez ”.
Pobrezia orokor hartan, emakumeak eta haurrak oso baztertuak
zeuden hezkuntza arloan, adibidez, emakumetatik % 90 inguruan, ez
zekiten ez irakurtzen eta ez idazten ere. Ama Kandidak, behar hori
ikusita, erantzuna ematen saiatu zen.
Lehendabizi, irakurtzen eta ikasten hasi zen Aita Herranz
izeneko apaiz baten laguntzarekin. Ez zuen bere eskuetan ez etxerik,
ez dirutzarik baina bazekien Jaunak gidatzen zuela. “ Bakarrik ezer
ez...baina Jainkoaren laguntzarekin dena”
1871 urtean, abenduaren 8an, Salamancan, Ama Kandidak eta
beste bost neska gazteek Jesusen Alaben (Jesuitinak) Elkarteari
hasiera eman zioten. Ordutik aurrera,. Guk Ama Kandida izenarekin
ezagutzen dugu. Ama Kandidak sortutako eskola askoren artean
Tolosakoa dugu, hain zuzen “Hirukide Jesuitinak ” ezagutzen dugun
eskola.
1912ko abuztuaren 9an Ama Kandida Salamancan hil zen.

You might also like