You are on page 1of 4

AMA KANDIDA

Andoaingo Berrozpe etxean 1845ko maiatzaren 31an jaio zen;


egun berean bataiatu zuten Juana Josefa izena ezarriaz.

Bere gurasoak Juan Miguel eta Maria Jesus ziren, zazpi alaba
izan zituzten eta Juana Josefa izan zen zaharrena.

Zazpi urte zituela, Tolosara joan ziren, Andoainen lan gutxi


baizeukan Juan Miguelek. Bere aita ehulea zen.
Garai hartan, Euskal Herriko baserri eta familietan, kristau giro
sakona zegoen. Juana Josefaren fedea ere inguru horretan jorratzen
joan zen, Ama Birjina eta Jesusenganako zaletasuna azalduz.

Tolosako Santa Maria parrokian, Loiolako Inazio donearen irudia


zegoen. Haren aurrean hainbat aldiz esan zuen: “Nire santu hori,
liburu horretan idatzita dagoena bizi nahi dut”. Bizitzan zehar ere San
Inazioren berezitasunak bizitzen saiatuko da (gogojardunak,
araudiak).
15 urte zituela argi ikusi zuen Jaungoikoa zela garrantzitsuena
eta, mutil gazte baten ezkontzarako proposamena hartu ondoren,
aitortza sendoa egin zuen:

“Ni,Jainkoarentzat bakarrik”

Ezkontza hau probetxugarri gerta zitekeen bere sendiarentzat, mutila


aberatsa zen eta familia, berriz, behartsua. Hala eta guztiz ere, ez
zuen etsi bere erabakian.
Nahiz eta Andoain eta Tolosan bere txokoak izan, hamazazpi
urterekin bere herria utzi beharrean gertatu zen, Burgos aldera
joateko. Alde batetik, ezkontza proposamenari ezezkoa emateak ez
zuen ongi ikusten bere aitak eta bestalde, diru beharra zutenez hara
joan zen. Sabater sendiaren neskamea izan zen.

Bere bizitzaren etapa berri honetan ere, zailtasunekin aurkitu zen:


 Hizkuntza berria: ordurarte euskaraz bizi izan zen, gaztelera
ikasi behar izan zuen.
 Giro berria, erabat ezezaguna, jende berria, ohitura berriak.

Umetatik behartsuei laguntzeko sentsibilitatea izan zuen. Burgosen


ere, diru gutxi eduki arren, bere soldatatik zati bat pobreentzat uzten
zuen eta egunero prestatzen zuen eltze bat janari, inguratzen diren
eskaleen artean banatzeko.
Bizilagunak kexatu ziren bere atarian eskaleak zeudela eta
etxekoandreak hau azaldu zion baina, gure Juana Josefak argi
erantzun zion:
“Behartsuentzat lekurik ez badago, niretzat ere ez”.

Eta beti bezala jarraitu zuen.


Ezagutu zutenek esan zuten oso emakume langilea eta
erantzukizun handikoa zela.
Sabater familiako umeek sekulakoak egiten zizkien, garbitutako
arropa zikinduz eta zapalduz, eta abar, baina beti maitasunez
jokatzen zuen. Une askotan gorriak ikusi arren, ume horiek hezi egin
zituen, suabe baina sendo.
Bere fede bizitza ere asko gero eta sakonagoa zen, ez zituen
bizitza eta fedea banatzen, baizik eta askotan galdetzen zion Jesusi
nola egin zezakeen bizitzan gertatzen zitzaizkion gauzekin.

1868an Sabater familia Valladolidera joan zen. Beraiekin joan


zen Juana Josefa.
Hiri honek garrantzi handia izan zuen, gazte honen erabakian.
Argi ikusten zuen bere bizitza Jainkoarentzat zela baina, non? Nola?...
Aita Herranz jesuitak eman zion behar zuen laguntza, berarekin
elkarrizketa asko izanez.

24 urterekin, otoitzean zegoela, esperientzi sakona izan zuen,


eta Jainkoaren nahia bere barnean sentitu zuen:

“Elkarte baten sortzailea izango zara eta “Jesusen Alabak”


izena eramango duzue, haur eta gazteentzat zuzendutako
heziketan lan eginez”

Pobrezia orokor hartan, emakumeak eta haurrak oso baztertuak


zeuden hezkuntza arloan, adibidez, emakumetatik % 90 inguruan, ez
zekiten ez irakurtzen eta ez idazten ere. Ama Kandidak, behar hori
ikusita, erantzuna ematen saiatu zen.

Agian, ezinezkoa egiten zaigu hau ulertzea. Juana Josefa ez zen


inoiz eskolara joan; ez zekien orduan ia ez irakurtzen eta ez idazten
eta... elkarte hezitzaile bati hasiera eman behar zion. Harrigarria
benetan.
Lehendabizi, ikasten hasi zen Aita Herranzen laguntzarekin.
Bere bizitzaren bukaeran ere argi ikusten da kultura handiko
emakumea ez zela izan, baina ez zuen inoiz beldur izan ez hitz
egiteko eta ez Jainkoarengandik zetorren nahia betetzen saiatzeko,
nahiz eta dena kontran izan.
Ez zuen bere eskuetan ez etxerik, ez dirutzarik baina bazekien
Jaunak gidatzen zuela.

“ Bakarrik ezer ez...baina Jainkoaren laguntzarekin dena”

1871 urtean, abenduaren 8an, Maria Sortzez Garbiaren


egunean, Salamancan, Juana Josefak eta beste bost neska gazteek
Jesusen Alaben Elkarteari hasiera eman zioten. Ordutik aurrera, Juana
Josefa izena alde batetara utzi eta Candida Maria de Jesus izena jarri
zen, guk,Ama Kandida izenarekin ezagutzen dugu.
Aurrerantz begiratuz, elkartea sendotu eta elkarrekin ikusi
beharko dute Heziketa lana nola burutu...
1874 eta 1909. arteko urteetan beste hainbat ikastetxe ireki ziren:
Peñaranda, Arevalo, Bernardos, Tolosa, Segovia, El Espinar, Coca,
Medina del Campo eta Pitillas.

1911. urtean Elkartea Ameriketara zabaldu zen. Ama Kandida hil


baino lehen Brasilen, bi ikastetxe ireki ziren.
1912ko abuztuaren 9an Ama Kandida Salamankan hil zen. Eta hauxe
esan zuen:
“Nere bizitza osoa Jainkoarentzat bakarrik izan da”
Ama Kandida, hezitzaile

 Berak sortu zituen eskoletan kristau heziketak indar handia


zuen.
 Bere pedagogia pertsonan zentratzea zen. Ikasleak ondo
ezagutzea, bakoitzaren izaera
 Maitasunean oinarritutako pedagogia. Bereziki behar handiena
zutenengan .
 Norberaren bizitza, baloreak transmititzeko modua izan zedila.
 Xumetasuna eta alaitasuna: “usarán el método más alegre...”
 Familiekin gertutasun handia.
 Beti esaten zuen bizi zenaren herrialdeko hizkuntza eta ohiturak
ikasteko.

You might also like