You are on page 1of 72

2

Zinea, Mundua eta Giza Eskubideak


www.cineddhh.org

IPES Elkartearen proiektu bat

Unitate didaktikoa (euskera)

La red social

Irakasleentzako materiala eta Ekintzak

Zinea, Mundua eta Giza Eskubideak


Zinearen bitartez mundua ulertu, Giza Eskubideen ikuspuntutik Unitate Didaktikoa 7. Sare Gizartea eta Giza Eskubideak La red social (Gizarte Sarea) Egileak: Javier Aisa Gmez de Segura eta REDO espazioko talde didaktikoa (Andrea Aisa Vega, Fernando Armendriz Arbizu eta Cristina Garca Purroy). Koordinatzailea: Andrea Aisa Vega

IPES ELKARTEA 2013ko urtarrila Tejera kalea, 28 behea 31001 Irua (Nafarroa) 948 213279 internacionalddhh@ipesnavarra.org www.ipesddhh.org www.cineddhh.org

Lan hau Creative Commons. Aitortu - Ez Komertziala Lan Eratorririk gabe 3.0 Espainia baimenpean dago Baimen honen kopia bat ikusteko, bisita ezazu: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/es/ Argazki, grafiko eta marrazkiak, eta izen, logotipo, merkataritza marka eta zerbitzu markak, bakoitzari dagokion ekoizle/ banatzailearen jabetzakoak dira eta egile-eskubide, erregistraturiko marka eta beste legeez babesturik daude. Bildumaren diseinua: wakalaka (www.wakalaka.es) Maketazioa: Remo Boscariol Euskararen itzulpena: Nerea Antia Lege-gordailua: LG NA 47-2013

i
1

La red social (Gizarte sarea)

Aurkibidea
Irakasleentzako materiala

Ekintzak

27

Sekuentzia didaktikoa
01. Helburuak, edukiak eta OOGG 02. Ebaluaketa irizpideak 03. Curriculum konexioak

5 5 7 9

4 5

Ikustaldi aurreko saioak


01. Zer da Informazioaren
eta Ezagutzaren Gizartea?

28 28

Pelikula ezagutu
01. Fitxa teknikoa 02. Sinopsia 03. Jasotako sariak 04. Zuzendaritza 05. Gidoigilea: Aaron Sorkin 06. Musika: Trent Reznor eta 07. Zergatik aukeratu dugu
La red social? Atticus Ross

Ikustaldi ondoko saioak


02. 03. Hiritartasun digitala
Eszenen azterketa Kasu praktikoak aren eta/edo eszenen remix-a

36 36

10 10 10 10 11 13 15 17

La red social filmaren aurrerakin

a. Errealitatetik fikziora. b. Fikziotik errealitatera. 04. Gizarte sareetatik lagunarteko


sareetara. Nola erabiltzen dituzu zuk?

eta giza eskubideak

45

65

Gehiago jakiteko baliabideen gida


01. Material didaktikoak 02. Espezializaturiko webguneak 03. Espezializaturiko materialak 04. Bibliografia 05. Filmografia gomendatua
eta hezkuntza esperientziak

19 19 19 21 22 22

La red social (Gizarte sarea) (Irakasleentzako materiala)

Pelikula ezagutu

La red social (Gizarte Sarea)

Irakasleentzako materiala

Aurkibidea
1 2 3
Sekuentzia didaktikoa Pelikula ezagutu
10 19 5

Gehiago jakiteko baliabideen gida

1
01.

La red social (Gizarte Sarea) (Irakasleentzako materiala)

Sekuentzia didaktikoa

Helburuak, edukiak eta oinarrizko gaitasunak

Helburu nagusia: Zinea baliabide nagusitzat hartuz, hezkuntza-tresna bat ematea, irakasle zein ikasleentzat giza eskubideak errealitate adierazgarri bihurtzen lagunduko duten oinarrizko gaitasun eta edukiak lortzeko.

Kontzeptu helburuak
Informazioaren eta ezagutzaren gizarte berria azaltzen duten prozesu eta mekanismorik garrantzitsuenak identifikatu

Kontzeptu edukiak
Sare gizartea, gizarte- eta kultura-paradigma berri gisa: informazioaren eta ezagutzaren gizartea Iraultza teknologikoaren ondorioak gizartean Parte hartze eta ezagutzaren demokratizazioa sarean Boterearen erabilpena: monopolioa versus hiritargoa Giza eskubideak, sarean askatasuna, aniztasuna eta pertsonen duintasunarekiko errespetua bermatzen dutenak

Oinarrizko gaitasunak
OOGG 3. Mundu fisikoaren ezagutza eta elkarrekintzaren gaitasuna

Comprender el lenguaje cinematogrfico como manifestacin cultural y artstica.

Zinema-hizkuntza eta bere elementu nagusiak menperatu Zer (bilbea, istorioa), nor (pertsonaiak), nola (irudia, argia, soinua)

OOGG 4. Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala

Prozedurazko helburuak
Iturri anitzetatik sortutako informazioa bilatu, hautatu, ulertu eta erlazionatu; batez ere, informazioaren teknologiek eskaintzen dutena

Prozedurazko edukiak
Sarean informazioa eta edukiak bilatu, indibidualki eta taldean Infografikoak egin ikerketaren emaitzak sistematizatzeko eta, haiei esker, eskuratutako ezagutzak erantzukizunez partekatu

Oinarrizko gaitasunak
OOGG 4. Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala

Norberak bereganatzen duen ezagutza erabili, horrela ulertzeko gaurko gizarteen eboluzioa azaltzen duten zergatien aniztasuna, eta gizon-emakumeek horietan jokatzen duten rola

Genero eredu estereotipatuak identifikatu sarean ezartzen diren harremanetan Lan txikiak egin, horien bidez, sarean parte hartzearen demokratizazioa eta ezagutza agerian uzteko

OOGG 3. Mundu fisikoaren ezagutza eta elkarrekintzaren gaitasuna OOGG 5. Gaitasun sozial eta hiritarra

La red social (Gizarte Sarea) (Irakasleentzako materiala)

Sekuentzia didaktikoa

Lantaldean aritu eta eztabaidetan parte hartu jarrera eraikitzaile, kritiko eta tolerantearekin, iritziak behar bezala arrazoituz eta elkarrizketa, gizaki eta gizartearen arazoak konpontzeko hartu beharreko bide moduan baloratuz Ikasten ikasteko, erabakiak hartzeko eta erantzukizunak hartzeko gaitasuna garatu

Informazioa erabili, analisi, sintesi, harremanen ezarpen, inferentzia eta dedukzioak eginez

OOGG 7. Ikasten ikasteko gaitasuna

Gizarte sareen erabilera kolektibo eta indibidualari buruzko azterketa, hausnarketa eta ondorioak Sarean ekintza ezberdinak erabili: ziberaktibismoa

OOGG 7. Ikasten ikasteko gaitasuna OOGG 8. Autonomia eta ekimen pertsonala

Eskuratutako jakintza etorkizuneko ikustaldietan erabili

La red social filmean erabilitako zinema-hizkuntzaren aplikazioa: zinema-narratiba eta elementu teknikoak Pelikulako pertsonaiak eta erabilitako zinema-teknika aztertu

OOGG 1. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna OOGG 4. Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala

Jarrerazko helburuak
Kultura-aniztasuna balioetsi, beste kultura batzuekiko eta norberarenak ez diren usteekiko errespetu- eta tolerantzia-jarrerak azalduz, eta hauxe, norberaren iritzi propioari utzi gabe

Jarrerazko edukiak
Entzuten jakiteko, besteen iritziak kontutan izateko gaitasuna Hizkuntza norberaren emozioak adierazteko erabili Besteen lepoan jartzeko estrategiak lortu

Oinarrizko gaitasunak
OOGG 5. Gaitasun sozial eta hiritarra OOGG 8. Autonomia eta ekimen pertsonalaren gaitasuna

Eskubide eta askatasunak, lorpen utziezin moduan eta bakea lortzeko ezinbesteko baldintzatzat hartu; halaber, jarrera eta egoera diskriminatzaile eta injustuak salatu eta elkartasuna adieraztea eskubideak edo beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak ukatzen zaizkien herri, giza talde eta pertsonei Gogoeta autonomia eta zentzu kritikoa garatu

Norberaren identitatea eta besteena errespetatu Sarean dagoen izen onaren gaineko botereaz eta horrek beste pertsona batzuengan dituen ondorioez jakitun egon Generoari buruzko irudi eta rol estereotipatuak desegin Interneten diskriminazioa, abusua edo eskubideen urraketa sufritzen duten pertsonekiko enpatia garatu Eskubideak urratzen diren kasuei aurrea hartzeko eta horrelakoak salatzeko estrategiak ezagutu Gizabanako estereotipoak zalantzan jartzeko gaitasuna Talde nagusitik ezberdinak diren pertsonekiko aurreiritziak desegiteko mekanismo bezala, beste pertsonekiko enpatia garatu

OOGG 5. Gaitasun sozial eta hiritarra OOGG 8. Autonomia eta ekimen pertsonalaren gaitasuna

OOGG 5. Gaitasun sozial eta hiritarra OOGG 8. Autonomia eta ekimen pertsonalaren gaitasuna

1
02.

La red social (Gizarte Sarea) (Irakasleentzako materiala)

Sekuentzia didaktikoa

Ebaluaketa irizpideak

Ebaluaketa irizpideak 1. Hiritartasun digital berriaren esanahia, bere aukerak eta mugak ulertu eta adierazi, gizarte eta ezagutzaren demokratizazioaren paradigma sozial berria den aldetik

Ekintzak
Ikusi aurreko ekin tzak

Gaitasunak
G3. Mundu fisikoaren ezagutza eta elkarrekintzaren gaitasuna G4. Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala

Arloak
Gizarte Zientziak Etika- eta gizarte-hezkuntza Informatika

2. Giza Eskubideak gizakien jokabiderako erreferentzia etiko nagusitzat hartu; eta sarean, norbanakoen zein taldearen erabileran, egikaritze aktiboaren eta betetzearen aldeko jarrerak garatu

Ikusi aurreko ekintzak Ikusi ondoko ekintzak

G3. Mundu fisikoaren ezagutza eta elkarrekintzaren gaitasuna G4. Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala G5. Gaitasun sozial eta hiritarra

Gizarte Zientziak Etika- eta gizarte-hezkuntza Informatika

3. Gizarte Sarea pelikulari dagokionez, hizkuntza zinematografikoaren eta edukiaren hiztegi espezifikoa definitu eta ulertu.

Pelikula ezagutu Ikusi ondoko ekintzak

G1. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna G6. Kultura eta arte gaitasuna

Gizarte Zientziak Etika- eta gizarte-hezkuntza Informatika Plastika eta ikus hezkuntza

4. Pelikularen hitz gabeko mintzaira

Pelikula ezagutu Ikusi ondoko ekintzak

G1. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna G6. Kultura eta arte gaitasuna

Gizarte Zientziak Etika- eta gizarte-hezkuntza Informatika Gaztelania Plastika eta ikus hezkuntza

ulertu eta aztertu, elementu ikonikoak, sinbolikoak eta irudikapenekoak azpimarratuz.

5. Atzemandako ezagutza erabili,

Ikusi ondoko ekintzak

G3. Mundu fisikoaren ezagutza eta elkarrekintzaren gaitasuna G4. Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala

Gizarte Zientziak Etika- eta gizarte-hezkuntza Informatika

gaurko gizarteen eboluzioa azaltzen duten zergatien aniztasuna eta gizon-emakumeek bertan jokatzen duten rola ulertzeko

6. Sareak eskaintzen dituen tresnak

Ikusi ondoko ekintzak

G3. Mundu fisikoaren ezagutza eta elkarrekintzaren gaitasuna G4. Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala G7. Ikasten ikasteko gaitasuna G8. Autonomia eta ekimen pertsonala

Gizarte Zientziak Etika- eta gizarte-hezkuntza Informatika

era kritiko, autonomo eta arduratsuan erabili, gaurko mundua eragiten duten gizarte arazoetako batzuk ezagutzeko eta bizimodu justuen defentsarekiko konpromisoa hartzeko, giza eskubideen defentsa jarduketa-ardatz nagusitzat hartuz

La red social (Gizarte Sarea) (Irakasleentzako materiala)

Sekuentzia didaktikoa

7. Sarearen bidez pertsonen artean


ezarritako harremanetan beren hautemate, sentimendu eta emozioak identifikatu, beren jokabide eta aukeren zergatiak arrazoitu eta gatazka-egoeretan elkarrizketa praktikatu

Ikusi ondoko ekintzak

G4. Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala G7. Ikasten ikasteko gaitasuna G8. Autonomia eta ekimen pertsonala

Gizarte Zientziak Etika- eta gizarte-hezkuntza Informatika

8. Errepresentazio eredu berriak


barneratu, bai maskulinoak nola dinagoak femeninoak, askatzaile eta ber-

Ikusi ondoko ekintzak

G3. Mundu fisikoaren ezagutza eta elkarrekintzaren gaitasuna G 4. Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala G8. Autonomia eta ekimen pertsonala

Gizarte Zientziak Etika- eta gizarte-hezkuntza Informatika

9. Ikasitakoa sistematizatu eta sarerako edukiak garatu, ikaskuntzaren ikuseremuen maneiutik

Ikusi ondoko ekintzak

G4. Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala G7. Ikasten ikasteko gaitasuna G8. Autonomia eta ekimen pertsonala

Gizarte Zientziak Etika- eta gizarte-hezkuntza Informatika

abiaturik, irisgarritasun-estandarrak eta norberaren zein besteen autoretzaren errespetua kontutan hartuz

10. Norberak edo taldeak aurkezpe-

Ikusi ondoko ekintzak

G1. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna G4. Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala G8. Autonomia eta ekimen pertsonala

Gizarte Zientziak Etika- eta gizarte-hezkuntza Informatika Gaztelania

nak egin, IKTB tresnetatik abiatuta, sare-gizartearen esanahiaren inguruan, ikuspuntu ezberdinak kontutan izanik eta pentsaera autonomo, arrazoitu eta kritikoa islatuz

1
03.

La red social (Gizarte Sarea) (Irakasleentzako materiala)

Sekuentzia didaktikoa

Curriculum konexioak

Material didaktikoa DBHko 4. ikasturtearen curriculum arlo eta gai multzoetara egokituta dago, martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretuaren arabera; 2007ko maiatzaren 25eko NAO, 65. zkia. Dekretua: DBHko Irakaskuntza Minimoen Curriculum Garapena, Nafarroa. Ikastaroa Arloak
Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia

Gai multzoa
3. multzoa. Gaur egungo mundual Aldaketak gaurko gizarteetan. Komunikabideak eta beren eragina Globalizazioa eta botere-zentro berriak 5. multzoa. Internet eta gizarte-sareak Informazioa eta komunikazioa, gizarte-ingurunea ulertu eta aldatzeko iturriak: erkidego birtualak eta globalizazioa

Informatika

Informazio-teknologien eta komunikazioen arloan dauden berrikuntzekiko jarrera baikorra; baita horien aplikazioarekiko, norbanakoen eta taldeen beharrak betetzeko xedez Intimitatea eta segurtasun pertsonala babesten dituzten ohiturak hartu, ikuseremuetan egiten den elkarrekintzan: irisgarritasuna aisialdirako zerbitzuetara 1. multzoa. Artegintzaren prozesu arruntak

DBH 4.

Plastika eta ikus hezkuntza

Informazio eta komunikazioaren teknologiak norberaren ekoizpenetan erabili 4. multzoa. Irudi eta soinua Bideo eta multimedia irudiak ezagutu eta irakurri Zinema - eta bideo - hizkuntzaren sintaxia 1. multzoa. Eduki arruntak Gaurko munduan giza eskubideen urraketak, askatasunak eta bidegabekeriak ezagutu. Askatasuna eta justizia, helburu gisa. 2. multzoa. Askatasuna eta erantzukizuna

Etika - eta gizarte -hezkuntza

Giza ekintzen izaera moral eta soziala. Askatasuna eta erantzukizuna, ekintza politiko eta moralaren baldintzatzaile posible gisal 3. multzoa. Teoria etikoak. Giza eskubideak Giza eskubideak informazioaren teknologia berrietan Giza eskubideak eta bizitzaren eta giza duintasunaren errespetua 5. multzoa. Gaur egungo munduaren gizarte-arazoak Globalizazioa eta garapena. Boterea eta komunikabideak Hiritartasun globala

Teknologia

9. multzoa. Internet

2
Izenburua Aurrerakina Urtea Iraupena Herrialdea Zuzendaria Gidoia Musika Ekoizlea

La red social (Gizarte sarea) (Irakasleentzako materiala)

10

Pelikula ezagutu

01. Fitxa teknikoa


La red social (The Social Network) http://www.youtube.com/watch?v=TQAGdBecBuk 2010 120 minutu Estatu Batuak David Fincher Aaron Sorkin Atticus Ross, Trent Reznor Sony Pictures / Michael De Luca Productions / Scott Rudin Productions / Trigger Street Productions

Webgune ofiziala Generoa

http://www.thesocialnetwork-movie.com/ Drama, biografia, thriller

02. Sinopsia
Mark Zuckerberg Harvardeko ikaslea da, informatika-programazioaren zale amorratua. 2003ko urria. Bere neska-lagunak uzten duen gauean, Facemash izeneko webgunea sortzen du, Campuseko nesken itxurari buruzko iritzia emateko. Berehala lortzen du arrakasta baina, aldi berean, arriskuan jartzen du unibertsitateko espazio informatikoaren seguritatea. Harvarden barruan jendea ezagutzeko web bat garatu nahi duten hiru ikaslek Marki proiektuan parte hartzea proposatzen diote. Txinparta horrek gaztearengan sortzen du Facebook, gizarte sare iraultzailea, garatzeko ideia. Sarea azkar hedatu eta handitzen da, eta iraultza bilakatzen da komunikazioaren alorrean. Baina Zuckerberg aberats eta ospetsu bihurtzen den aldi berean, gatazka sortzen da, asmakizunaren autoretzaren inguruan, jatorrizko ideia bereganatzen dutenekin eta bere adiskiderik hurbilena den Eduardo Savarinekin, eta lagunek Marken jokabidea eta bere lanbide-harreman berriak gaitzesten dituzte. Gizarte sarea sortu eta sei urte pasatu ondoren, informatikaren jenioak aurrez aurre dauka epai-prozesu konplexu batzuk, horiek dakarzkioten emozio-ondorioekin. Historian bi milioi lortu dituen pertsona gazteena da, 500 milioi lagun dituen aplikazio teknologiko bati esker baina, hori bai, zenbait etsai eginda.

03. Jasotako sariak


2010ean nabarmendua izan zen zinemaldi garrantzitsuenetan. Kategoria nagusietan garailea izan zen, besteak beste, Oscar sarietan -gidoi egokitua, soinu-banda eta muntaketan- eta BAFTAn -zuzendaritza, gidoi eta muntaketan-. 2011n urrezko lau Globo jaso zituen: pelikularik onenari, zuzendariari, soinu-bandari eta gidoiari emandakoak, hain zuzen

La red social (Gizarte Sarea) (Irakasleentzako materiala)

Pelikula ezagutu

11

La red social filmari buruzko kritikak ezagutu Implicaciones sobre el poder, 35 milmetros webgunean: de Cine webean:

El ao en el que cambiamos de estado peligrosamente izenburuko kritika, Miradas La red social filmari buruzko kritika, Cine para leer gunean:
http://www.miradas.net/2011/01/actualidad/la-red-social-2.html http://www.miradas.net/2011/01/actualidad/la-red-social-2.html

http://www.35milimetros.org/2011/03/dossier-david-fincher-the-social-network/

04. Zuzendaritza
David Fincherrek (Denver, Colorado, 1962), gustukoa zuen, txikitatik, super 8 kamera erabiltzea. Ikus-teknika, argazkigintza eta produkzio ondokoa menderatzeari ematen dion garrantzi handia, Industrial Light & Magic konpainian eman zituen lehenengo urratsetatik datorkio. George Lucasen faktorian efektu berezietaz arduratu zen, El retorno del Jedi (Jediren itzulera) eta Indiana Jones y el templo maldito (Indiana Jones eta tenplu madarikatua) pelikuletan. Ondoren, luxuzko publizitate bideokliplak zuzendu ditu hainbat enpresa eta artistarentzat (Nike, Coca Cola, Madonna, Sting, Michael Jackson, George Michael, Rolling Stones, Aerosmithentzat, besteak beste). Orain arte bederatzi film zuzendu ditu (eta zinemagile biribila da: horrez gain, aktorea izan da lau pelikulatan, ekoizlea 10etan, eta zuzendarikidea telesail batean) eta Fincher, gaurko zineman, nortasun, sormen eta ziztadarik handienak azaldu dituzten zinemagileetako bat da. Kritikoak eta ikusleak egonezinean daude, bere hurrengo filmaren zain. Denak ezberdinak izanik, bere narrazio-estilo pertsonala -edukian eta teknikan- markatzen du mundu garaikidea ulertzeko modu zorrotz eta mingarri batek, banako protagonista asaldatuak, aktoreen zuzendaritza bikaina eta efektu tekniko harrigarriak erakutsiz. Ez du oroitzapen onik bere lehen filma izan zen Alien 3ren inguruan. Fox konpainiak moztu bazuen ere, eta etorkizun ikaragarria aurreratzen duen sail horretan arrakastarik gabe egin zuen sartu-irten bat izanda, Alien 3 filmak argi erakusten dizkigu, hala ere, ondoren izango zuen estiloaren ezaugarriak, giro zapaltzaile eta lanbrotsuekin. Sormen-askatasuna bere buruari ezartzen dizkion arauetako bat da, bere ezaugarrietako beste bat lortzeko: perfekzionismoa, hain zuzen. Ez zaio inporta hartualdi bat 99 aldiz filmatzea (La red social filmaren sarrera-sekuentzian bezala), horrela emaitza optimoa lortzen badu. New Line Cinema Ekoiztetxe independente txikiarekin 1994az geroztik izan duen lankidetzari esker, Seven thriller txundigarria zuzentzen du. Ondoren serial killerren erabateko erreferentzia bilakatu eta joera sortu zuen, baita kreditu-titulu bikainetan ere. Bizikiro iluna, ikusmenerako distiratsua bere kromatismo irrealean, primerako gidoiarekin, Seven filmak sakonean asaldatzen gaitu, zazpi bekatu nagusiak exekutatzen dituen hiltzaile erabat gaiztoarengatik. Eta gaurko gizarteaz eskaintzen duen begirada etsi eta ezkorrarengatik. Eskemak apurtzen ditu, amaiera ez baita batere ona, eta erDavid Fincher, La red social pelikularen zuzendaria

12

La red social (Gizarte Sarea) (Irakasleentzako materiala)

Pelikula ezagutu

tzain-bikoteak hiri galdu, grisaxka eta euritsu batean zehar dabiltzalako. Bere protagonista guztien antzezpen zehatz eta biribila izanik, zuzendari eta Brad Pitten arteko lehenengo kolaborazioa da, ondoren, bere antzezle fetitxe bihurtuko zelarik. Bi urte ondoren, ikusleak harritzen ditu The Gamerekin. Berriz ere, gure munduarekiko desilusio eta egonezina azaltzen ditu filmean, bertan, inguruko inor interesatzen ez zaion negozio-gizon ezatsegin eta aspergarria, joko manipulatzaile batean harrapatuta geratzen delarik. Hortik irteteko modu dramatikoa mendekua da, erkidego inpertsonal batean, non agintariak boterea eta dirua diren. 1999an, El club de la lucha (Borrokaren kluba) pelikulak lilura sortzen du eta, aldi berean, polemika handia pizten du gizakien biziraupenaren inguruan ematen duen ikuspegiarengatik, indibidualismo nihilista eta suntsitzailean eta adierazpen-indarkeria zorrotzean oinarritzen delako. Hala ere, gehiegizko kontsumo-gizartearentzako zartada bortitza eta giza izaeraren kritika garratza da. Koherentea munduaren ikuskera ilunarekin, Fincher zuzendari berezitzat hartutakoen ospea dauka. Luze eta malkartsua da argirantz daraman infernuko bidea, aipatzen da Seven filmean. Fincherren zinema zikoizkeria moralean, eta obsesioak eta komunikazio ezak sortutako min psikologiko eta fisikoan murgiltzea da. Kontrako patua segika dabilkielarik, bere protagonistak moldatu gabeko pertsonak dira, insomniodunak, proba gogorrak pasatu behar dituztenak, gizarte gogaikarri eta samingarri baten erdian. Hori guztia gaurko zibilizazioaren isla da. Dena den, existentzia aspergarri, baretu eta hutsaletik ihes egiteko nahia azaleratzen da. Bizirik irauteko borondatea eta bizitzari zentzua ematen dion irtenbidea lortzeko ahalegina da. Urduritasun handi horretan aire hartzeko parentesi moduan, 2002an La habitacin del pnico (Izuaren gela) filmatzen du, modu klasikoagoan egindako intriga. Baretasuna azalekoa da, irailaren 11ko atentatuen ondorioz sortutako obsesioen emaitza den hiri-mundu kezkatiago eta itxi batean sartzen gaituelako Fincherrek. Baina, gehien bat, enkarguzko pelikula honetan teknikaren erabilera bikaina da: plano harrigarriak sortzen ditu eta kameraren efektuak ugaltzen ditu, ikusleen begiak hormetan eta kontaketan sartzen diren bezala. Bost urtetan zehar bideoklipetan aritu da eta Tom Cruiserekin izan zituen desadostasunengatik huts egin zuen proiektu batean aritu, eta 2007an beste thriller bat filmatzen du. Zodiac pelikulan, urteetan zehar, miaketak egiten ditu beste serie-hiltzaile bati buruzko ikerketa baten zehetasun bakoitzean. Estilo ezberdina, zuzenagoa eta dokumentaletik gertukoa, erabiltzen du, horrela azaltzeko zein puntutaraino burokraziak hondoratzen gaituen zentzugabean, tentsioan eta, azkenik, kale itsu baten ezinegonean. La extraa historia de Benjamin Button (Benjamin Buttonen istorio bitxia) (2009) izan zen Brad Pittekin egin zuen hirugarren lana. Bertan, puntu eta bereiz egingo balu bezala, zinemagile malenkoniatsu moduan agertzen zaigu, aparteko gizaseme bati buruzko

The Hollywood Reporter aldizkariaren azala: David Fincher, el anti-social trabajador de la red (David Fincher, sareko langile antisoziala).

Fincher pelikula filmatzean.

La red social (Gizarte Sarea) (Irakasleentzako materiala)

Pelikula ezagutu

13

ipuin fantastikoa kontatzean, bere poztasunak, maitasunak, dramak eta guzti. Sentikorra, hausnarketa egiten du aberastasun material iragankorraren, denboraren eta patuaren inguruan. Fincherrek efektu bereziak menderatzen dituela erakusten du, eta horien artean maisutasunez erabiltzen ditu teknologia digital aurreratuenak. Gizarte digitalak David Fincher liluratzen du, eta zuzendariak ezinbestekotzat jotzen du ikus teknologiak aldaturiko mundu batean. Demoszenaren kide aktiboa da; azpikultura informatiko horren helburua, ordenagailu bidezko musika, infografia eta programazioa erabiliz arte-kreazioa da. Milenium Eskandinaviako polizia-sailaren lehenengo zatiaren egokitzapenak (2011), Fincherren kezka guztiak biltzen ditu, berriz ere, unitate didaktiko honetan aztertutako La red social filmak izan zuen arrakastaren ondoren. Heriotzak etengabe agertzen da unibertso opaku eta etsi batean, Lisbeth Salanderrek biktima guztiei duintasuna, eta patu hauskor eta etsigarriari izateko arrazoia eman arren. Orain hiru zinema-proiektu dauzka esku artean eta, horietako bat, 20.000 leguas de viaje submarino (20.000 legoako bidaia lur azpitik) da. David Fincherrek errekonozimendua lortu du Hollywooden, baina ez dio inori uzten bere arte-bidea markatzeko. Ez ditu galdu bere independentzia eta nolabaiteko asaldatze-izpiritua. Ezta ikusle gehienak konbentzitzeko asmoa ere, eta hori, kultuzko zinemagile izateari utzi gabe. Gehiago jakiteko: Estudio sobre David Fincher, Miradas de Cine webgunean: http://www.miradas.net/2009/02/estudios/estudio-david-fincher.html La Narrativa de David Fincher, Academia.edu webgunean http://www.academia.edu/506097/Narrativa_de_David_Fincher
La red social aurkezteko prentsaurrekoa. Ezkerretik eskuinera, Aaron Rorkin (gidoigilea), Jesse Einsberg (antzezlea) eta David Fincher (zuzendaria).

05. Aaron Sorkinen gidoia


Aaron Sorkinek (New York, 1961) aitortzen duenez, garrantzia lortu du lanbidean hitzak ongi erabiltzeari esker. Gaur egungo istorioetan erabiltzen dituen elkarrizketa zirikalariak eta edukietan mamitsuak, ezaugarriak dira Sorkinek idatzitako lau telesailetan: Sports night (1998-2000); El ala oeste de la Casa Blanca (Etxe Zuriaren mendebaleko hegala) (lehenengo lau denboraldiak, 2000-2003); Studio 60 (20062007) eta azkena, The Newsroom (2012). Bere lanari esker bilakatu da gidoilari eta, idaztea oso gustukoa izanik, bere ibilbidea antzerkian hasi zuen, 1984ean, Removing All Doubt obrarekin. Broadway abiagunea
Aaron Sorkin gidoigilea. Gorka Lejarcegi. El Pas.

14

La red social (Gizarte Sarea) (Irakasleentzako materiala)

Pelikula ezagutu

izango da, zinema-estudioetarantz joateko. Nortasun independentea izanik, Sorkin buru-belarri aritzen da gidoigile -lanetan. Nekaezina, bere istorioak zehatz-mehatz kontrolatzea gustatzen zaio (bere telesailen zortzi denboraldietan egon ziratekeen 165 gidoietako 159 idatzi ditu). Hala ere, bere lankideen lana estimatzen du; pasadizoak, egoerak, datuak... ematen baitizkiote; eta lagunak diren eta rol ezberdinak egiten dituzten antzezleez inguratuta egotea gustukoa du. Bere gidoietan, Aaron Sorkinek errealismo gogorretik ihes egin nahiago du, fikzioa eta errealitatea graziaz uztartzen dituen estiloa sortzeko. Zenbait analistak sorkinology aipatzen dute, kalitate literarioa, gaurko gertaerak, humorea eta erritmo kartsua batzen dituen estiloa aipatzeko. Bere pertsonaiak trebe eta arduratsuak dira (El juego de la fortuna-Zortearen jokoa, Miller, 2011); komunikatzaile onak, ausart eta lehiatsuak, ukondoka bada ere (Zuckerberg La red social pelikulan, 2010). Euren usteen defentsan bere burua hobetzen dutenak (Sports Night filmeko Casey McCallengandik, The Newsroomeko Will McAvoyrengana); baina, batez ere, garrantzizko egitasmoak gauzatzeko gauza direnak, bere idealekin erabat konbentzituta (Bartlet presidentea eta bere lantaldea El ala oeste de la Casa Blanca telesailean). Antzeko bultzada ematen die bere istorioetako emakumeei: independente, azar, erakargarriak, Sydney Ellen Wade bezalakoak (El Presidente y Miss Wade-Presidentea eta Miss Wade, Reiner, 1995); Dana Whitaker (Sports Night); C.J. Cregg eta Amy Gardner (El ala oeste de la Casa Blanca); baina kritika batzuk jaso ditu, The Newsroomen emakume kazetariak azaleko kutsuan erakusten dituelako, kezkatuagoak harremanengatik, lan profesionalarengatik baino. Hain zuzen ere, prentsa, telerrealitatea eta interneten erabilera dira bere gidoirik garratzenetako batzuen eszenatokia. Hutsalak izatea eta albisteak erantzukizunik gabe bilatu eta birsortzea leporatzen die, agian blogetan Studio 60 telesailari egin zaizkion kontrako iritziei erantzuteko. Halaber, bere eguneroko bizitza ere istorio moduan erabiltzen du: EEBBetan drogak aurkitzeko erraztasuna eta horien ondorio negatiboak bere telesailetan modu kritikoan islatzen ditu, bere garaian drogekiko menpekotasuna izan zuelako. Baina Aaron Sorkin argi nabarmentzen da gaurkotasun politikoa aztertzen duten gaietan (Hombres de honor-Ohorezko Gizonak filmetik - Reiner, 1992). Askatasunen galera, abentura militaristak eta botere politikoan eta negozioetan egon zen etika-falta, George W. Bushen garaian (El ala oeste de la Casa Blanca; Bulworth, Beatty, 2000; La guerra segn Charles Wilson-Gerra Charles Wilsonen arabera, Nichols, 2008). Alderdi Demokratarekin konprometitutako ekintzailea, John Kerry (2004) eta Barack Obamaren kanpainetan hartu zuen parte. Ez da kasualitatea, fikzioan, Bartlet presidenteak Richtie, bere lehiakide errepublikanoari irabaztea. Ezta ere, The Newsroom telesailean, oraintxe bertan, Tea Party izatea gaitzespen zorrotzen helburu.

Aurre-aurrean, Fincher. Atzealdean, Aaron Sorkin gidoigilea kameo batean.

La red social (Gizarte Sarea) (Irakasleentzako materiala)

Pelikula ezagutu

15

Aaron Sorkinek sari ugari irabazi ditu, bereziki El ala oeste de la Casa Blanca telesailarekin (Emmy gidoi onenarengatik; Urrezko Globoa; Golden Laurel saria eta Amerikako gidoilarien sindikatuarena, besteak beste) eta La red social filmarekin (2010ean Oscarra, gidoi egokitu onenarengatik, eta BAFTA). Modako gidoigilea Steve Jobs, Appelen sortzailearen biografia prestatzen ari da. Jende guztia zain dago, gogotsu. Gehiago jakiteko: Aaron Sorkin, el dueo de la palabra, Tele 21.com webgunean http://www.tele21.com/2012/07/serielogia-aaron-sorkin-el-dueno-de-la-palabra/ Aaron Sorkin es Dios El Pasen. http://blogs.elpais.com/quinta-temporada/2012/06/aaron-sorkin-es-dios.html La red social, la clave es el guin de Aaron Sorkin, Encadena2 webgunean http://bit.ly/aaron-sorkin

06. Musika: Trent Reznor eta Atticus Ross


Megalomano, asozial, ziniko, zalantzatsu, burutsua. Fincherrek esku artean zeukan protagonista ez zen erraz irudikatuko musikaren bidez. Thriller baten antzera planteaturik, La red sozial filmean ez zaigu psikopatarik edo erorik aurkezten, zuzendariak egin ohi zuen bezala. Baina Zuckerberg bikaina aurkezten digu, paregabeko ideia baten sortzailea dena baina, sakonean, erabat iluna dena. Nor da gauza, Hollywooden, horrelako irudia bilbatzeko? Arrakastaren alderik ilunena azaleratzeko? Eta iluntasuna aparteko buru baten distirarekin neurtzeko? Fincherrek argi izan zuen hasieratik. Eta ez zuen aurkituko orkestra-lan epikoak egiten dituzten soinu -banden konpositoreen ohiko taldean, 90etako industria-rockarekin moldatzen direnen taldean baizik. Fincherrek horietako bat nahi zuen: Trent Reznor, hain zuzen ere. Reznor, produktore, abeslari, instrumentalista eta Nine Inch Nails-eko (NIN) konpositorea, maisua da gizakiaren alde ilunena arakatzeko orduan. NINekin, Reznor belaunaldi oso baten haserrea, obsesioa, frustrazioa irudikatu zituen. Berari buruz esan da musikari baino gehiago, Reznor Poeren bertsio basatia dela; bere obrak -benetako paisai eta poesia elektronikoak- konposatzeko, luma erabili beharrean sintetizadorea erabiltzen duela, mundu eta gogo guztiz nihilistak islatzeko, beti erotzeko zorian, eta senik jatorrizkoenek soilik bultzaturik1.
Nine Inch Nails taldea, Woodstocken eman zuen kontzertu ospetsuan (1994)

1 The Downward Spiral diskoari buruzko kritika Cinearte blogean: http://bit.ly/downward-cinearte

16

La red social (Gizarte Sarea) (Irakasleentzako materiala)

Pelikula ezagutu

The Downward Spiral (1994, taldearen iraupen luzeko bigarren diskoa), ideia horren musika-kontzeptualizazioa da. Infernuetara jaistea, antiheroiaren beheranzko kiribilaren bidez; gizaseme baten erretratua. 14 abestietan zehar, erabateko beherakadaraino galtzen den gizaseme baten erretratua. Soinu-banda ezin hobea izango zen El club de la lucha pelikularako, pentsatu ahal izan zuen Fincherrek 99an. Edota Sevenerako (1994). Eta urte hartan bertan lehenengo lankidetza iritsi zen: Closerren remixa -The Downward Spiral eta Nine Inch Nailsen fetitxe-konposizioa-, Reznorrek berak izenpetua pelikularen irekiera-tituluetarako2. Ilunak, zikinak, metodikoak. Eragina izan zuten beraiek. Konbinazioa 2005ean errepikatu zen, Onlyren bideoklipa zuzentzeko ordua iritsi zenean. Ordurako Reznorrek izenpetuak zituela ikus-entzunezko beste lankidetza batzuk, Oliver Stoneren Asesinos natos (Hiltzaileak izateko jaioak, 1994) filmaren soinu-bandarako 60 abestiek osaturiko collagea bezalakoak; ordenagailurako lehen Quakeren soundtrack eta soinu-efektuen konposizioa; eta David Lynchren Carretera perdida (Errepide galdua) pelikularako (1997). Baina La red social filmaren konpositore izan zedin Fincherrek Reznor bilatu nahi izan zuen, ez bakarrik indibidualismo nihilista eta suntsitzailearen adierazpenarengatik, ezta bere konposizioen erabateko bortizkeria adierazkorrarengatik ere. Uste dut Trent teknologo moduan azaltzen den bakarra eta komunikazioan aditua dela. Oso harreman berezia dauka bere entzuleekin, seriotasunez tratatzen dituelarik. Musikari dagokionez, Trent ezin hobea da, berrikuntza, teknologia, komunikazio eta konektagarritasunaz hitz egiteko. Gorroto dut begien bistakoa dela esan behar izatea, baina begien bistakoa zen 3. Industriaren ohiko bideak merkaturatzeko modu alternatiboez ari zen Fincher. Eta, batez ere, bere jarraitzaileekin lortu duen harremanaz (ia horizontala delarik), bere konposizio batzuk remixatzea uzten dielako; halaber, bideo ofizialak eta etxekoak editatzea eta biltzea uzten die, era independentean atera zen film bat eratzeko: Another Version of the Truth (2009/2010), zaleek zaleentzako sortua. Urrutiago joan gabe, 2008an aldi berean atera zituen Ghosts lanaren lau diskoak; horien 36 konposizioek zentratu zuten La red social filmerako konposizio-uhina. Handik gutxira, disko berri bat, The Slip, oparitu zuen bere webgunearen bitartez (Hau nire kontura doa, idatzi zuen deskargatzeko estekaren ondoan).

Trent Reznor (aurre-aurrean), La red social filmaren soinubandaren grabaketan, Atticus Rossekin (atzealdean)

2 http://bit.ly/seven-creditos gunean eskuragarriak. 3 David Fincherrek Pitchfork Music-i eginiko adierazpenak: http://bit.ly/fincher-reznor

La red social (Gizarte Sarea) (Irakasleentzako materiala)

Pelikula ezagutu

17

Antzeko prozesua izan zuen La red social filmaren soinu-bandak; bertako bost abestiren sampler bat doan deskargatu daiteke http://www.nullco.com/TSN/ webgunean. Gainera, kantuetako asko eskuragarri daude pistetan jaitsi, remixa egin eta Reznorren webera igotzeko, bertan bertsio guztiak entzun daitezkeelarik4. Honek frogatzen du sareari esker posible dela elkarlaneko eta askatasunezko sormen-prozesua. Baina Reznor ez zuen bakarrik beteko Fincherren enkargua, bere ustez handiegia baitzen berarentzat. Musikaria Atticus Ross konpositore eta produktore ingelesarekin batera aritu zen. Berarekin lan egin zuen Nine Inch Nails-en azken lau diskoetan: With Teeth, Year Zero, Ghosts I-IV eta The Slip. Emaitza 60 minutu baina gehiagoko soinu-banda da, benetako dark-geek soinu-monumentua, non 8 bitetako soinuak sintetizadore bihurriekin nahasten baitira5: soinu-paisaiak, oso teknologizatuak, ia tarte bakoitzean, edozeinek gure ordenagailuak egiten dituenekin identifika ditzakeen zaratatxoak erabiliz; modemaren burrunbatik, konektaturik gauden bitartean hemendik eta handik entzuten diren klik txikietara6. Malenkoniatsu eta maltzurraren artean dabilen musikak, aurrez aurre jartzen ditu pertsonaiaren barruko mundua eta hartzen duen ingurua, sinpletasun sakoneko ariketa batean. Reznorren hitzetan: Musikari dagokionez, hauxe da gure laborategi sekretutik atera zen guztia; elektronikoa oinarrian, baina soinu organiko hutsarekin. Saiakuntza pilo bat, ertzetatik listua dagoen soinuan enfasia jarriz, eszena ezberdinetarako emozio-tonu zuzena zentratuz7. Soinu-banda honi esker Reznor Ross bikoteak Urrezko Globoa eta Akademiaren Oscarra lortu zuten 2010ean. Eta beste lankidetza bat Fincherrekin. Oraingoan, Millenium. Los hombres que no amaban a las mujeres (Milenium. Emakumeak maitatzen ez zituzten gizonak) remakerako (2011).

Gehiago jakiteko: Entzun La red social filmaren jatorrizko soinu-banda Spotifyn http://open.spotify.com/album/1ijkFiMeHopKkHyvQCWxUa La red social filmaren soinu-bandaren webgune ofiziala http://www.nullco.com/TSN/ Nine Inch Nails-en webgune ofiziala Trent Reznor http://nin.com/

07. Zergatik aukeratu dugu La red social?


Izenburuak berak arrazoitzen du pelikula ikusle nerabeentzat aukeratu izana, gehienak, jatorriz digitalak baitira. Gizarte sareak faktore erabakigarriak dira gazteriaren nortasun soziala eratzean. Ikasteko, harremanetan jartzeko eta mundua ulertzeko gazteen modua goitik behera aldatu dute. Baina 2.0 web-ak, gizarte web-ak, guzti-guztiok eragiten gaituzte, hiritartasun digital eta global berria sustatu dutelako.
4 http://remix.nin.com/ 5 Reznorrek eta Rossek Swarmatron sintetizadorea erabili zuten; tresna horri esker lortzen dira soinu-bandaren soinu-koltxoi bereziak : http://bit.ly/swarmatron 6 Otras msicas. Otros mundos bloga. http://bit.ly/blog-otras-musicas 7 David Fincherrek Pitchfork Music-i eginiko adierazpenak: http://bit.ly/fincher-reznor

18

La red social (Gizarte Sarea) (Irakasleentzako materiala)

Pelikula ezagutu

Aldaketa horien azkartasun eta garrantziak giza eskubideen ikuspuntutik analisi eta hausnarketa egitera bultzatzen gaituzte. Zentzu horretan, David Fincherren pelikula oparia da. Mark Zuckerbergen historian eta bere liskar pertsonaletan ikusten dugu, ez bakarrik Internetek gure eguneroko bizitzan daukan eragina; are gehiago, nola sortu zen Facebook eta zer-nolako ondorioak izan dituen beste pertsonekin ditugun harremanetan. Bere baitan itxita eta bakarrik egonda, desegindako talde baten aintzatespena bilatzen duen pertsona baten barne-barneko ibilbide dramatikoa disekzionatzen du David Fincherrek. Gainera, manikeismorik gabe azaleratzen du, arrakasta ekonomikorantz, botererantz eta horrek ematen duen osperantz daraman igoera indibidualista, lehiakortasun obsesibo horretan erabilitako baliabideak oso garrantzizkoak ez direlarik. Halaber, La red social pelikularen kalitate zinematografikoari esker, zinemarekin ikasten dugu. Narrazioaren indar dramatikoa, thiller baten antzera; aldi batzuetan antolatutako bere egituraren arintasuna, Interneten nabigazioaren erritmora eramaten gaituena; Sorkinen maisu-gidoia; antolaketa doi eta minimalista; pertsonaien erretratu psikologiko konplexua, protagonisten antzezpen bikainarekin eta soinu-banda hausgarriarekin batera... horien guztien bidez, David Fincher gaurko zinematografiaren zuzendaririk inportanteenetako bihurtu da. Pelikula abiapuntutzat hartuz proposatzen ditugun jarduerak, gure errealitatea aztertu eta ulertzeko lagungarriak izango direla espero dugu. Aldi berean, azken urteetako fenomeno teknologiko eta sozialik garrantzitsuenetako baten aurrean jokatzeko argigarriak emango dituelakoan gaude.

La red social (Gizarte sarea) (Irakasleentzako materiala)

19

Gehiago jakiteko baliabideen gida

01. Material didaktikoak eta hezkuntza esperientziak


Educacin 3.0. La Revista para el aula del siglo XXI

http://www.educaciontrespuntocero.com/ http://www.e-legales.net/guia.shtml

E-Legales. Gua para la gente legal de Internet.

INTEF (Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa). Red de buenas prcticas 2.0

http://recursostic.educacion.es/buenaspracticas20/web/

Juan Jos de Haro. Aplicaciones educativas de las redes sociales http://bit.ly/redes-sociales-educacion Kaidara. Nola antolatu eragin politikoko ekintza bat ikasgelatik?

http://www.kaidara.org/upload/253/Exp_Kaidara_34.pdf http://www.kaidara.org/es

Kaidara. Herritargo globalerako hezkuntza esperientziak eta baliabideak.

Pantallas amigas. Recursos educativos http://bit.ly/pantallas-amigas-catalogo Susana Cauelo. Unidad didctica sobre las redes sociales

http://uni.canuelo.net/?p=618

Taller de Identidad digital y redes sociales

https://sites.google.com/site/tallerid11/home http://www.unitedexplanations.org/2012/08/09/estereotipos-de-genero-enlos-videojuegos/

United Explanations. Estereotipos de gnero en los videojuegos

02. Espezializaturiko webguneak


Alt1040 http://alt1040.com/internet Ciberespiral. Educacin y Tecnologa http://www.ciberespiral.org/es Digitalismo.com http://www.digitalismo.com/

20

La red social (Gizarte Sarea) (Irakasleentzako materiala)

Gehiago jakiteko baliabideen gida

Eduteka. Docentes y recursos educativos http://www.eduteka.org/ El caparazn. Innovacin social y educativa

http://www.dreig.eu/caparazon/ http://www.emici.net/

Emici. Equipo Multidisciplinar de Investigacin del Ciberbullying

Games for Change http://www.gamesforchange.org/ Getting Smart http://gettingsmart.com ICTIogy. Ismael Lpez Pearen ikerketa-atari pertsonala

http://ictlogy.net/

INTECO. Telekomunikazio Teknologien Institutu Nazionala

http://www.inteco.es/

IPES. Ciudadana digital y derechos humanos. I Encuentro CIDER

http://www.encuentrocider.org/ http://www.mujeresenred.net/ http://www.mujeresnet.info/

Mujeres en red

Mujeres.Net

New Media Consortium. The NMC Horizon Report series http://www.nmc.org/publications Pantallas amigas

http://www.pantallasamigas.net/

Poltica Digital. de la pancarta a la pantalla http://politicadigital.e-itd.com/ Periodismo Humano http://periodismohumano.com/ Protege tu informacin

http://www.protegetuinformacion.com/perfil_tema.php?id_perfil=12&id_ tema=167

La red social (Gizarte Sarea) (Irakasleentzako materiala)

Gehiago jakiteko baliabideen gida

21

Red Social INTEF. Internet en el Aula. Red Social docente para una educacin en del siglo XXI http://internetaula.ning.com/profile/RedSocialITE?xg_source=activity Tscar. Comunicacin y Educacin en la Era Digital http://tiscar.com/ Wired Safety

https://www.wiredsafety.org/

Zemos98 http://www.zemos98.org/

03. Espezializaturiko materialak


Aisa Vega, Andrea. Brecha digital de gnero. Gnero y TIC. Aurkezpena Prezin. http://prezi.com/liwtjvqhsv0h/brecha-digital-de-genero/ Aisa Vega, Andrea. Web 2.0. La web social. Aurkezpena Prezin. http://prezi.com/apqsrzkitrez/web-20-social-media-en-positivo-escuelas-solidarias/ P.I.S.A Foroa (Programa de Integracin social de adolescentes - Neraberak Gizarteratzeko Programa). LAS NTICS: Riesgos y oportunidades para los ms jvenes, desde la perspectiva de los/las profesionales que trabajan con adolescentes. http://www.ayto-fuenlabrada.es/recursos/doc/bienestar_social/11686_144144201010420.pdf INTECO (Telekomunikazio Teknologien Institutu Nazionala). Estudio sobre la privacidad de los datos personales y la seguridad de la informacin en las redes sociales onlin.e

http://www.inteco.es/docCenter/biblioteca/buscador_documentos/

Pea Lpez, Ismael. La sociedad red: derechos, polticas y ejercicio de la democracia. Aurkezpena Prezin. http://bit.ly/ismael-pena-lopez Sacanell, Carlos. Anlisis del proceso de produccin de significados atribuidos a las TIC por parte de los adolescentes. Articulacin de sus experiencias online-offline. http://bit.ly/carlos-sacanell TICA. Manual de Recursos para integrar las TIC. http://cicia.uprrp.edu/pii/PropuestaTICA.pdf

22

La red social (Gizarte Sarea) (Irakasleentzako materiala)

Gehiago jakiteko baliabideen gida

04. Bibliografia
Aftab, Parry (2005). Gua prctica para madres y padres. Internet con los menores riesgos. Edex. Castao Collado, Cecilia (dir.) (2010) Gnero y TIC. Presencia, posicin y polticas. UOC argitaletxea. Castells, Manuel (2006). La Sociedad Red. Alianza Editorial. Castells, Manuel (2009). Comunicacin y Poder. Alianza Editorial. Jenkins, Henry (2008). Convergence Culture: la cultura de la convergencia de los medios de comunicacin. Paids Ibrica. Jenkins, Henry (2009). Fans, blogueros y videojuegos. La cultura de la colaboracin. Paids Ibrica. Lvy, Pierre (2004). Ciberdemocracia. Ensayo sobre filosofa poltica. UOC argitaletxea. Martnez Lpez, Ruth (2009). Mundos virtuales 3D. Una gua para padres y formadores. UOC argitaletxea. Pea Lpez, Ismael; Balagu Puxan, F. (koord.) (2012). Accin comunitaria en la red. Grao. Reig, Dolors (2012). Socionoma. Deusto- Planeta Taldea. Robles, Jos Manuel (2008). Ciudadana digital. Una introduccin a un nuevo concepto de ciudadano. UOC argitaletxea. Shirky, Clay (2008). Here Comes Everybody: The Power of Organizing Without Organizations. Penguin Group. VV.AA (2012). Tecnopoltica, Internet y R-evoluciones. Icaria Editorial.

05. Filmografia gomendatua


Boterearen eta talde-hierarkien inguruan

El padrino. Francis Ford Coppola. 1972-1974.


http://bit.ly/padrino-poder Irudia, marketina eta boterea

La red social (Gizarte Sarea) (Irakasleentzako materiala)

Gehiago jakiteko baliabideen gida

23

La naranja mecnica. Stanley Kubrick. 1971. http://www.filmaffinity.com/es/reviews/1/745383.html

Informatika, internet eta gizarte sareak

Mi cerebro es electrnico. Roger Butler. 1969. http://www.abandomoviez.net/db/criticas.php?film=5678 Hackers. Piratas informticos. Ian Softley. 1995. http://nosedecine.com/hackers-piratas-informaticos La red. Irwin Winkler. 1995. http://www.bloggermania.com/l/la-red.html Tienes un e-mail. Nora Ephron. 1998. http://www.galiciacity.com/servicios/cine/tienemail.shtml Piratas de Silicon Valley. Martyn Burke. 1999. http://bit.ly/piratas-sillicon Conspiracin en la red. (Hackers 3). Peter Howit. 2001. http://www.filmaffinity.com/es/film437471.html

Gizarte birtuala eta boterea

Tron. Steven Lisberger. 1982. http://www.pagaelpato.com/cine/tron.htm Blade Runner. Ridley Scott. 1982. http://www.alohacriticon.com/elcriticon/article475.html Juegos de guerra. John Bradham. 1998. http://www.anaitgames.com/articulos/filmageddon-juegos-de-guerra eXistenZ. David Cronenberg. 1999. http://www.muchocine.net/criticas/11265/Existenz Matrix. Andy eta Larry Wachowsky. 1999. http://bit.ly/matrix-critica Avalon. Mamuro Oshi. 2002. http://www.kane3.es/dvd/avalon.php Minority Report. Steven Spielberg. 2002. http://www.blogdecine.com/criticas/steven-spielberg-minority-report-un-mundo-sinlibertad V de Vendetta. James McTeigue. 2005. http://www.cinencanto.com/critic/p_vvendetta.htm

24

La red social (Gizarte Sarea) (Irakasleentzako materiala)

Gehiago jakiteko baliabideen gida

Ben X. Nic Balthazar. 2007. http://www.muchocine.net/criticas/9453/Ben-x La conspiracin del pnico. D. J. Caruso. 2008. http://www.filmaffinity.com/es/reviews/1/194920.html

Internet eta indarkeria

Operacin Swordfish. Dominic Sena. 2001. http://www.pasadizo.com/index.php/component/peliculas/?view=peliculas&id=184 &type=critica El club del suicidio (2) Sion Sono. 2005. http://www.abandomoviez.net/db/criticas.php?film=3950 Hard Candy. David Slade. 2005. http://www.muchocine.net/criticas/1179/Hard-candy Rastro oculto. Gregory Hoblit. 2008. http://www.blogdecine.com/criticas/rastro-oculto-el-terror-esta-en-la-red Chatroom. Hideo Nakata. 2010. http://www.abandomoviez.net/db/criticas.php?film=11006

Ekonomia eta boterera iristea

Wall Street. Oliver Stone. 1987. http://www.thecult.es/Cine-clasico/wall-street-oliver-stone-1987.html Startup.com. Cris Hegedus y Jehane Noujaim. 2001. http://edant.clarin.com/diario/2002/04/26/s-378778.htm Enron. Alex Gibney. 2006. http://www.noticiasdot.com/publicaciones/2006/0206/2402/cine/cine_240206-01. htm Dentro de Google (Inside Google). National Geographic. 2010. https://www.youtube.com/watch?v=-S61GzAInlA The company men. John Wells. 2010. http://peliculas.labutaca.net/the-company-men Cleveland contra Wall Street. Jean-Stphan Bron. 2010. http://es.scribd.com/doc/82842823/Cleveland-vs-Wall-Street-Redefiniendo-el-cine-judicial Inside job. Zack Snyder. 2011. http://miscriticasdepeliculas.blogspot.com.es/2011/03/inside-job-un-certero-analisis-de-la.html

La red social (Gizarte Sarea) (Irakasleentzako materiala)

Gehiago jakiteko baliabideen gida

25

Margin call. J.C. Chander. 2011. http://www.blogdecine.com/criticas/margin-call-reaccion-en-cadena El fraude. Nicholas Jarecki. 2012. http://criticas-de-cine.labutaca.net/el-fraude-dame-pan-y-llamame-tonto/ El capital. Costa Gavras. 2012. http://www.lavanguardia.com/cine/20121130/54356811823/el-capital-critica-de-cine.html

Entzuteak, boterea eta teknologia

La conversacin. Francis Ford Coppola. 1974. http://www.blogdecine.com/directores/la-conversacion-el-sonido-de-la-soledad Cybertraque. Joe Chapelle. 2000. http://bit.ly/cybertraque

Komunikabideak, botere politikoa eta iritzi publikoa

El cuarto poder-Deadline USA. Richard Brooks. 1952. http://www.filmaffinity.com/es/film572257.html El honor perdido de Katharina Blum. Margarethe von Trotta eta Volker Schlndorff. 1975. http://www.filmaffinity.com/es/reviews/1/928249.html Network. Syney Lumet. 1976. http://www.muchocine.net/criticas/9836/Network. Todos los hombres del presidente. Alan J. Pakula. 1976.
http://bit.ly/hombres-presidente La cortina de humo. Barry Levinson. 1997. http://www.ojosdepapel.com/Index.aspx?article=2596 La borrachera del poder. Claude Chabrol. 2006. http://www.ojosdepapel.com/Index.aspx?article=2596 El desafo. Frost contra Nixon. Ron Howard. 2009. http://www.muchocine.net/criticas/9182/El-desaf%C3%ADo%3A-Frost-contra-Nixon La sombra del poder. Kevin Macdonald. 2009. http://bit.ly/sombra-poder

In the loop. Armand Ianucci. 2009. http://www.lacasadeloshorrores.com/2009/12/critica-de-in-loop-por-el-capitan.html

26

La red social (Gizarte Sarea) (Irakasleentzako materiala)

Gehiago jakiteko baliabideen gida

Boterea eta hezkuntza sistema

If. Lindsay Anderson. 1968. http://www.muchocine.net/criticas/9836/Network La ola. Dennis Gansel. 2008.


http://www.muchocine.net/criticas/8469/La-ola

Filmak eta internet gaiari buruzko webgunea

10 pelikula Interneti buruz (I) http://bit.ly/pelis-informatica-1 10 pelikula Interneti buruz (II) http://bit.ly/pelis-informatica-2

Cyberpunk-a eta zinema gaiari buruzko webgunea

Cyberpunk-a zineman

http://almassucias.blogspot.com.es/2010/01/el-cyberpunk-en-el-cine.html

La red social (Gizarte Sarea) (Irakasleentzako materiala)

Gehiago jakiteko baliabideen gida

27

La red social (Gizarte Sarea)

Ekintzak

Aurkibidea
4 5
Ikustaldi aurreko saioak Ikustaldi ondoko saioak
28 36

4
01 ekintza.

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

28

Ikustaldi aurreko saioak


Zer da Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartea?

Ekintzaren deskribapena: Hiritargo globalean euren eskubideak betez Informazio eta Komunikazioaren Teknologia Berriak erabiltzen dituzten pertsona, entitate, erakunde eta gizarte-ekimenen bost kasu aurkezten ditugu. Elementu ezberdinak identifikatuz, eta blogean azalduko den baterako hausnarketaren bidez, ikasleek Informazio eta Ezagutzaren Gizarteak Giza Eskubideak erabiltzeko moduan dituen inplikazioetan sakonduko dute. Iraupena: 50 minutuko 2 saio. Dinamika: Taldeka. Irakasleak kasu bana emango dio talde bakoitzari. Beharrezko materiala: Informatika gela, Internetekin, ikerketa-lanetarako. Irakaslearentzako informazioa. Ekintzaren garapena: Emandako kasuaren estekan nabigatu eta erantzun taldeka. Horretarako idatzi blogean sarrera bat; hain zuzen ere, artikulu labur bat, jarraian egiten ditugun galderei erantzunez. Eman 1. ekintza kategoria. Kasu bakoitzari buruzko informazioa zabaldu dezakezue, blog, egunkari, wikietan bilatuz, eta Googlen kasuari esleitutako tag-ak miatu. Gogoratu ingelesezko informazioetarako, Googleren itzultzailea (http://translate.google.com) erabil daitekeela. Sarrera editatu ondoren, egokitzat jotzen dituzuen gai-etiketak (tag-ak) ezarri ahal dizkiozue. Ondoren, irakurri zuen ikaskideen sarrerak eta egin ezazue euren artikuluari buruzko komentarioa.

Artikuluak honako galdera hauei erantzun beharko die: Kasuaren laburpen motza Norena den ekimena Zein beharretatik sortzen den ekimena Nori zuzenduta dagoen Bilatzen duen helburua Garatzeko erabiltzen duen teknologia, baliabide edo aplikazio-mota Zein giza eskubideren erabilerarekin lotzen duzue kasua?

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi aurreko saioak

29

Azterketarako kasuak 1. kasua. Dominemos la tecnologa! (Menderatu dezagun teknologia!)


http://www.dominemoslatecnologia.net/ Dominemos la tecnologa! kanpaina 2012ko azaro eta abenduan burutu zen, Genero-Indarkeriaren aurkako 16 Aktibismo-Egunetan. Egun haietan munduko toki ezberdinetako emakume eta neskatoen ahotsak eta esperientziak ezagutu arazi ziren; haientzat, Internet gako-gunea bihurtu da, dagozkien oinarrizko eskubide eta askatasun erabil ditzaten. Tag-ak: genero-indarkeria, genero-berdintasuna, ziberaktibismoa, geolokalizazioa

2. kasua. Eguraldiaren iragarpenak Keniako laborantzetarako


https://www.youtube.com/watch?v=otfyc_-xyW4 Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunaren ekimenez, Kenyako nekazari txikiek eguraldiaren iragarpenak eskuko telefonoen bitartez ezagutu ditzakete. Argibide horiek ikaragarri hobetu dituzte euren laborantzak. Teknikarik berritzaileena, Afrikako nekazari erkidegoen zerbitzura. Elkarrizketaren transkripzioa: http://www.un.org/webcast/pdfs/unia1291.pdf Tag-ak: eguraldiaren iragarpena, jabekuntza, nekazaritza iraunkorra, telefonia mugikorra

3. kasua. Ushahidi

http://www.ushahidi.com Ushahidi Interneteko plataforma da, non posible baita hil edo biziko informazioaren mapa egitea, katastrofe edo gatazka guneetan. Ushahidik gizarte aktibismoa, kazetaritza hiritarra eta informazio geoespazialaren teknologia berriak konbinatzen ditu. Crowdsourcing kontzeptuan oinarritzen da: pertsona askoren lankidetza-eredua da, boluntariotzan oinarriturik. Softwarea kode irekikoa da eta askatasunez egokitu daiteke. Tag-ak: komunikazioa, informazioa, hiritarren jabekuntza, gizarte aktibismoa, salaketa, giza eskubideen bortxaketak, crowdsourcing

30

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi aurreko saioak

4. kasua. Espainiako ustelkeria politikoaren mapa


http://goo.gl/maps/0gHF Ekimen hiritar honek Geogle Maps erabiltzen du Espainiako ustelkeria geolokalizatzeko, toki eta alderdi politikoen arabera. No les votes! (Ez eman zeure botoa!) mobilizazioaren parte da. Mapa hiritarrek emandako informazioaren bidez eguneratzen da, eta komunikabideetan hartutako ustelkeria-kasuei buruzko informazioarekin osatzen da. Wiki bat eskaintzen da, informazioa zabaltzeko, eta eztabaidetan parte hartzeko aukera dago. Argibide gehiago eta eztabaida helbide honetan: http://bit.ly/actividad-1-caso-4

Tag-ak: gizarte partaidetza, gardentasuna, gizarte zibila, geolokalizazioa

5. kasua. Hirugarren Munduko baserria


http://www.3rdworldfarmer.com/ 3rd World Farmer edo Munduko baserritarra Kopenhagueko IT Universityk garatutako jokoa da. Hirugarren Munduko herrietan pobrezia sortu eta mantentzen duten benetako mekanismoak simulatzea du helburu. Zure lana Afrikako baserri bat kudeatzea da, pobreziari eta askotan gertatzen diren gatazkei aurre eginez eta erabaki zailak hartuz. Tag-ak: ikasteko modu berriak, hiritartasun globala, gobernuz kanpoko erakundeak,

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi aurreko saioak

31

serious games.

Irakaslearentzako informazioa:
Sare gizartea eta giza eskubideak Egun batean, zuk, nik eta beste pertsona batzuk adiskide izatea eskatu edo eskaini genuen Facebooken. Twitterren 140 karaktererekin komunikatzen ikasi dugu; baita gure argazkiak Flickren jartzen eta Vimeo edo Youtuben bideoak partekatzen. Egunkariak irakurtzen ditugu eta musika entzuten dugu online edo Wikia kontsultatzen dugu. Posible da blog bat izatea, bertan ezagutzak eta iritziak idatzi, jarri eta sartzen direnekin partekatzeko. Azken batean, Sare Gizartean parte hartzen dugu. Globalizazioak mugak hausten ditu eta eszenatoki transnazionalak sortzen ditu ekonomia, zientzia eta politikaren eremuan. XX. mendearen bukaeratik telekomunikazioen iraultzak eta, horren barruan, Internetek, jarduera ekoizlearen modu berriak sortu ditu eta lanak eta zerbitzuak erabat aldatu ditu. Ekonomia-trukeak sare digitalen bidez azkartu dira eta, aldi berean, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) pribatizazio eta liberalizazioa azaleratu dira. Eredu teknologiko horren muinean, telekomunikazioen industria baldintzatzailea da ekonomiaren garapen eta metaketarako. Ondorioz, merkatu, interes, konplizitate eta mozkinen joko baten hazkundea dugu aurrez aurre. Eta ez da neutroa; aitzitik, neurri handiagoan pertsona, talde eta multzo txiki batzuen alde egiten du, gizaki ororentzako probetxugarria izan beharrean. Informazioaren gizartea: aukerak eta arriskuak Informazioaren gizartea industriondoko jendartea da, non IKTek rol nagusia duten. Informazio eta ezagutzen batuketa erdiko ardatza da, ekonomian eta informazioan oinarritutako eta gizarte batean. Gizarte digitalean gertatzen den guztia gizarte formalean ere gertatzen da. IKT eta IETetan (Ikaskuntzaren eta Ezagutzaren Teknologietan1) gertatutako iraultzak globalean elkarri eragiteko aukera ematen digute, espazioaren dimentsio berri batean, muga eta oztoporik gabe, tokiko eszenatokia alde batera utzi gabe, eta denbora ia berehalako bilakatu delarik. Halaber, gure borondatearen menpe uzten du aukeratzea nora hurbildu eta gure iritzien bidez non izan eragina; norekin izan harremanak eta zer partekatu. Jendarte, kultura, pertsona eta prozesu sozio-teknologiko ezberdinen arteko elkar eragiketa horrek, gainera, aniztasunaren nozioa ere gordetzen du. Interneten gabiltzanean egiten dugun ekintza bakoitzak, bere kristalezko teilatua izan dezake. Badaude arriskuak: pentsamenduaren zatiketa; nahastea; zentsura eta informazioak blokeatzeko modu berriak; gainbegiraketa eta kontrol soziala; pribatutasunean nahastea eta jazarpena; intimitatearen galera; jabetzaren monopolioa eta informazioaren kudeaketa (copyright, baimenak, merkataritza-akordioak, babesteko
1 Dolors Reigek asmatutako terminoa.

32

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi aurreko saioak

neurri teknikoak); azalean eta konprometitu gabe erabil dadila sustatzea... Segurtasuna aitzakia moduan erabiliz, estatu askok beldurra diote kontrolatu ezin dituzten sarean askatasun espazioen sorrerari eta, gizarte mobilizazioak gertatzekotan, herri osoa Internetetik deskonektatzea erabakitzen dute (Egipto, Siria...). Txinak gako-hitz zehatzak eta politikoki gatazkatsuak diren gaiak zentsuratzen ditu. Herri askotan giza eskubideetako eragileak kartzelara eraman dituzte. Beste kasu batzuetan, kontrola zorrotzagoa da: hainbat gobernuk Facebooken sortutako ingurune hiritarrak kontrolatu eta nahastu egiten dute, edo Espainian Sinde Wert legearekin gertatutakoa bezalakoa; Estatu Batuetako gobernuak Wikileaksen aurrean izan duen erreakzioa, Sarkozy legea... IKT eta IETen erabileran pertsonak, herriak eta erkidegoak urruntzen dituen alde izugarria dago. Arrail digitala da. Hau da, ezberdintasunak daude informatika teknologiak eskuratzean eta erabiltzeko gaitasunean. Pertsona eta herri aberats eta pobretuen arteko desberdintasunek; hiri-eremu eta landa eremuen artekoek; gizonezko eta emakumezkoen artekoek markatzen dute Teknologia hauei heltzeko arraila. IKTek dakartzaten abantailak ez dira gizatalde guztiengana iristen, baliabide teknologikorik eta azpiegiturarik ez dituztelako; koste altuengatik; IKTak garatzeko herri-politikak ezabatzen direlako; hezkuntza-maila urria izateagatik eta behar den kualifikazioa falta delako (media literacies). Internet World Statsen arabera, Interneti heltzeak ezberdintasun handia azaltzen ditu munduko eskualdeen arabera: Asia: %21, 5 Europa: %58,4 Ipar Amerika: %77,4 Latinoamerika: %34,5 Afrika: %10,9 Ekialde Ertaina: %29,8 Australia: %61,3 Konektaturik dauden 1.966 internautetatik, ia %63 herri industrializatuetan bizi da; eta hor munduko biztanleen %15 bizi da soilik. Interneti heltzean eta eskaintzen dituen garapen-aukeretan dagoen herrialdeen araberako desberdintasun honi, beste arrail digital bat gehitzen zaio: generoarena. Espainia ez da salbuespena. Generoari lotutako arrail digitala %22tik 11ra murriztu bada ere, oraindik ere badago ezberdintasuna Interneten erabileran: egunero darabilten gizonezkoak %64 dira eta, emakumezkoen kasuan, %57. Arraila zabaltzen da aplikazioen erabilpenaren konplexutasun-maila aztertuz gero: espezifikoagoak badira, hain hedatuta ez badaude eta trebezia tekniko handiago es-

Dictadores kanpaina, International Society for Human Rights (ISHR), Giza Eskubideen defentsan erabiltzeko Internet askatasunerako erakundeak bultzatua.

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi aurreko saioak

33

katzen badute, emakume erabiltzaileen portzentajea era adierazgarrian jaisten da (adibidez, eskuko telefonoaren bidezko konexioan dauden aldea %50arena da) 2. Ezagutzaren gizarteak eta giza eskubideak Erkidego batean gizarte, kultura, ekonomia eta politika harremanen eguneroko bizitza eragiten dutenez, ezinbestekoa da informazioaren eta IKTen gizartea giza eskubideen errespetu eta babesean kokatu behar da; balore horiek ikusmolde unibertsala dutelako, eta marko etikoa ematen digutelako izateko, jarduteko eta gizartean bazterketa-modu berriak saihesteko. Informazio eta ideien zirkulazio irekiak adierazpen, eztabaida, mobilizazio eta aukera askatzaileetarako aukera berriak zabaltzen ditu. Horrela, hiritarrak eta sare digitalak lotuz gero, posible da ere hainbat kontzeptu birdefinitzea: askatasun zibil, indibidual eta kolektiboak; gobernantza politiko demokratikoa; bakegintza; ingurumena harrapakatu gabeko lankidetza ekonomikoa; eta kultura arteko harremanak... non gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak gainditzen diren. UNESCOren ustez, teknologia digitalak ez du faktore ekonomiko soila izan behar. Erakunde honek azpimarratzen du ere ezagutzaren gizarteen kontzeptuak informazioaren gizartearena gainditzen duela, aldaketa sozial, kultural eta ekonomiko justuago eta bidezkoagoak azaleratzen dituelako. Agian teknologia berrien bidez errazagoa da utopia horretarantz abiaraztea. Ezagutzaren gizarteen zutabeak pertsona guztiek informazioa eskuratu ahal izatea; adierazteko askatasuna; partaidetza eta hizkuntza aniztasuna izango lirateke.

2 Informazio gehiago izateko, Brecha Digital de Gnero. El Gnero y las TIC izenburuko Andrea Aisaren Prezia kontsulta daiteke, http://prezi.com/liwtjvqhsv0h/brecha-digital-de-genero/ webgunean.

34

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi aurreko saioak

Manuel Castellsek baieztatzen du: teknologiaren paradigma berrian (informazionalismoan) oinarrituta, gizarte-egitura berria sortu da eta gizarte informazionala deitzen dio. Gorzen arabera, eduki formalak eta intuizio-nabaritasun eta ohitura bilakatutako esperientzia praktikoak gehituz gero, ezagutzaren gizartea definitzeko, hobeto adimenaren gizartea esan daiteke. IKTak erronka eta aukera dira, aldi berean: Ezagutza unibertsal bihurtu eta demokratizatzeko; kultura ezberdinekin harremanetan jarri eta politika biziberritzeko. Pertsona bakoitzak askatasuna izan behar du sortu, esku hartu, hedatu, partekatzeko askatasuna eta ahalmena. Are gehiago, IKTek ahalbidetzen dute pertsonak -bakarka eta taldean-, erakundeek eta kolektibo sozialak, informazioaz eta bere aplikazio teknologikoaz jabetu daitezela, modu aske, kritiko eta hautazkoan. Diana Gonzlezek hau idazten du Ciudadana Digital. Sobre el Encuentro CIDER artikuluan3:
Internetera irekitzea gizarte-erakunde guztiei entzuteko aukera da.

Sarea kalean gertatzen denaren bozgorailua da... dimentsio eta estaldura-al-

daketa da; baina egintza erreala, fisikoa da eta, Interneten, ekintzen garrantzia, off-line daukaten oihartzuna da. IKTek erraztasunak ematen dituzte ezagutza bildu, antolatu eta bidaltzeko. Hiritarren mesederako erabili behar da, eta gizarteko pertsona guztiek, erabiltzaileek zein erabiltzen ez dutenek, ulertu ahal dituzten eredu eta hizkeren bidez. Gizarte sareetan, komunikazioa Interneten ondasun indibidual eta ororena da, obra irekian sortzeko oztoporik gabe, software librearen sustapenak suposatzen duen moduan. Jabetza intelektual

3 http://www.ilunik.com/ciudadania-digital webgunean lor daiteke artikulua.

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi aurreko saioak

35

eta askea ezin da utzi bakarrik teknika eta merkataritza erakundeen erantzukizunaren esku. 2011ko ekainean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak adierazi zuen Internetera heltzea giza eskubidea dela: Interneten izaera bakar eta aldakorrak norbanakoei ahalbidetzen die iritzi eta adierazpen eskubidea erabiltzea, eta norberaren giza eskubideen parte da. Lehenago, Geneva (2003) eta Tuniseko (2005eko azaroa) goi-bilerek antzeko iritziak eman zituzten. Teknologia, giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonei laguntzeko tresna moduan erabiltzen da. Gaur egun, mundu osoan, gero eta gizarte zibiletako kolektibo gehiagok kanpaina politikoak sustatzen ditu, testuinguru digital batean, giza eskubideen arauak defendatzeko. Horrelako taldeen sare handienetako bat Global Internet Liberty Campaign da (Internet Askatasunerako Mundu Kanpaina: http://gilc.org/). Aymen Amrik, HackerScop (http://hackerscoop.wordpress.com/) elkarteko kideak, Software libre-Ciudadano/a libre y Ciudadana en la Era Digital izenburuko agiria aurkeztu zuen, Tunisen egingo den mundu mailako Gizarte Foroa prestatzeko batzarrean. Bertan hiritartasun digitala bultzatzeko ezinbesteko osagai batzuk azaltzen ditu:
IKTek mezuen zirkulazioa deszentralizatzeko ahalmena dute eta parte hartzea

demokratizatzen dute. Informazioa eta jakintza partekatzea eragin handiko ondasun positiboa da. Gizarte sareak etika horizontala dauka, laguntzazko lanari dagokiona-zeregin ezberdinekin, mozkin ekonomikoak maximizatzen ez dituena; aitzitik, askatasun, heltzeko berdintasun eta elkartasunaren erkidegoaren baloreak islatzen ditu. Hiritartasun digitalak barne hartzen duen pertsona ez da kontsumitzailea, protagonista digitala baizik.

Dimentsio horizontal eta globala izanda, sare digitalek hiritarren alde dihardute, informazioa banatzen dutelako, agenda publikoan gaiak eta errebindikazioak sar ditzaketelako eta enpresei, agintariei eta administrazioari gardentasuna eta kontuak ematea exijitu ahal dietelako. Aski da sare digitalean iritzi, ohar edo erreklamazio bat jartzea, mugarik gabe hedatu dadin eta nazioartean giza eskubideen arloan diharduten pertsona eta erakundeekin lotzeko, oztopoak jarrita ere. Sare gizarte honetan izango dugun partaidetza, duintasun, askatasun eta berdintasunerako gune bihurtzeko bultzatu behar gaituzten printzipio eta baloreek mugatuko dute; eta espazio horretan, parte hartze demokratikoak tokia izan beharko du, eta partekatzea elkarrekiko harremanetan jartzeko modu naturala izango da. Gehiago jakiteko : Ciudadana Digital y Derechos Humanos. CIDER topaketa http://bit.ly/cider-ismael

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

36

Ikustaldi ondoko saioak

0.2 ekintza. La red social filmaren aurrerakin eta/edo eszenen remix-a


Ikusentzunezko kultura digitala: narratiba transmediatikoa eta remix-aren kultura
Ekintzaren deskribapena: Pelikula ikusi eta gero, alde zinematografikotik aztertzea proposatzen dugu. Istorioa eta pertsonaiak nola eraiki diren ikusiko dugu. Ondoren, filmaren aurrerakinaren edo bere eszenetako baten transmedia bernahasketa proposatzen dugu. Kontua da norberak pelikularen bertsioa egitea, bertan aurretik aztertutako narrazio-elementuak aldatu ahal izateko (hala nola, gaia, bilbea, generoa, pertsonaiak), emandako elementutetatik abiatuta (audio-tarteak, argazkiak, soinu-banda, eta abar). Hausnarketa zinematografikoa, batez ere prakikoa, non, esperientziaren bidez, ikasleek lehenengo pertsonan garatuko baitituzte narratiba transmediatiko berrien oinarriak eta remix-aren kultura. Horrela transmedia praktiken hezkuntza-erabilerak aztertu nahi dira, irakaskuntza/ikasketa formaleko prozesuetan, multialfabetatze digitalari lotutako gaitasunak garatzeko eta Informazio eta Ezagutzaren Gizartean parte hartzeko. Iraupena: 50 minutuko 3 saio Dinamika: Taldeka. Ekintzaren garapena: Lehenik taldeka aztertzen ditugu La red social pelikularen narrazio-elementuak. Istorioa eta pertsonaiak eraikitzeko modua ikusiko dugu. Horretarako, zuen irakasleak emaniko fitxa zinematografikoa erabiliko dugu. Istorioa osatzen duten elementuak identifikatu ondoren, remix transmediatikoa egingo dugu. Jarraian azaltzen dizkizuegunen artean bat aukera dezakezue: 1. adibidearen bernahasketari jarraipena ematea: http://popcorn.webmadecontent.org/4mz 2. adibidearen bernahasketari jarraipena ematea: http://popcorn.webmadecontent.org/cbn Aurrerakinaren bernahasketa: https:// www.youtube.com/watch?v=K1JWiaIY-Xg Konferentziaren eszenaren bernahasketa Eduardo Saverinek eta bere emaztegaiak eztabaidatzen duten eszenaren bernahasketa Bernahasketa askea.

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

37

Egiten duzuen bernahasketa transmediatikoan, aurretik aztertu ditugun argumentoa, istorioa, generoa eta pertsonaiak alda daitezke; edota elementu horien inguruan zeuen bertsioa egin dezakezue. Bernahasketa egiteko Firefoxen Pop Corn Web Maker tresna erabiliko dugu. Talde bakoitzak bertan erregistratuko da, doan, eta emandako elementuekin, edo zuek gehitutakoekin, ikusentzunezko pieza transmediatiko bat egingo duzue. Behin montatu ondoren, blogaren sarrera batean sartuko duzue, 2. ekintza kategorian. Azkenik, eztabaidarako galdera batzuk erantzun beharko dituzue, sarreran bertan.

Beharrezko materiala: Azterketa zinematografikorako fitxa. Irakaslearentzako informazioa. Informatika gela, Interneterako sarrerarekin. Taldeka doako erregistroa Pop Corn Maker tresnan (https://popcorn.webmaker.org). Remixean erabiliko diren materialen karpeta behera kargatzea (hautazkoa): https://dl.dropbox.com/u/12363635/Imagenes-para-el-remix.zip gunearen bitartez. Soinu-pistak (hautazkoak), gune hauetan eskuragarriak: Konferentziaren eszenaren audioa (00:25): https://soundcloud.com/elena-silva/audio-escena-conferencia-la Eduardo eta bere emaztegaiaren arteko eztabaida azaltzen duen eszenaren audioa (00:36): https://soundcloud.com/elena-silva/audio-escena-discusi-n-la-red Gaztelaniazko aurrerakinaren audioa eta soinu-banda (02:09): https://soundcloud.com/la-red-social/la-red-social-audio-del La red social Soinu-banda (gai nagusiaren zatia, 0:27): https://soundcloud.com/hemanta-singh/the-social-network-1 Gizarte Sare handi bat abestia, SirHacker666rena (02:14): https://soundcloud.com/cervezayjoda_10/una-gran-red-social Gizarte Sare Madarikatua audio-erreportajea (03:26): https://soundcloud.com/chilailailatown/la-maldita-red-social

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

38

Ikustaldi ondoko saioak

Eztabaidarako galderak:

Zeintzuk dira bertsio berria egiteko erabili dituzun baliabide eta elementu ezberdinak? Jatorrizkoarekin alderatuta, zertan dauka antza? Zertan aldatu da? Lehenago zerbaiten remix-ik egin al duzue? (argazki, obra, abesti, ikusentzunezko
pieza, komikiren bat)? Horrela bada, zeri buruz

Zuen iritziz zer esan nahi du remix bat egiteak? Sortu duzuen bernahasketak, zein informazio berri ematen du? Zuen ustez, nortzuk eman dute horretarako lankidetza, zuen taldetik kanpo? Zuen iritziz, zer-nolako abantailak eskaintzen ditu sorkuntza kolektiboak? Zer eman dizue istorioaren bersorkuntzan parte hartzeak? Zein da berrerabiltzearen eta plagiatzearen arteko desberdintasuna?

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

39

La red social - azterketa zinematografikorako fitxa


Elementu bakoitzaren erabileran ohartu eta hurrengo taula osatzea proposatzen dizuegu. Gero, atera dituzuen ondorioak gainerako gelakideen partekatu. Argibide gehiago Das de cine programaren erreportaje honetan: David Fincherren La red social: http://bit.ly/dias-cine

Elementuen identifikazioa Generoa ISTORIOAREN ERAIKUNTZA

Definizioa
Pelikulak bere gaia edo estiloaren arabera sailkatzeko era: musikala, drama, komedia, poliziazkoa, historikoa, gerrazkoa, maitasunezkoa, abenturazkoa, beldurrezkoa, dokumentala Narrazio baten gertakari guztien multzoa, esplizituak izanda edo ez. Istoriaren gorputza. Honen bidez arazo baten aurkezpena eta gero gertakarien plangintza egiten da. Benetako edukia da. Istoriari buruzko zinemagilearen ikuspuntua islatzen du. Bilbea aurrerantz eramaten du eta pertsonaiari dimentsioa eta bolumena ematen dio. Ekintza bilakatzen den ideia da. Heroia izaki bikain bezala agertzen da, gizadiaren historian determinatzeaileak diren ekintzak burutzeko bidalia. Zenbait froga gaindituzen ditu, pertsonaiarentzat zein izadi osoarentzat preziatua den zer edo zer lortzeko asmoarekin.

Erabilera La red social filmean

Argumentua Bilbea

Azpibilbea

Gaia Heroia / Heroi faltsua PERTSONAIEN ERAIKUNTZA

Antiheroia

Heroiaren zeregin berberak egiten dituzte, baina honek ez bezala, pertsona arruntak dira. Desiratzen ez den oraingo baterara erantzuna emateko sortuak, geroaldiko inongo agintzarik gabe bizi dira. Heroiaren aldaketari lagundu eta ahalbidetzen duten pertsonaiak. Haren benetako nortasuna ezagutzera ematen dute.

Heroiaren bidelagunak

40

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

Irakaslearentzako informazioa1:
Elementuen identifikazioa Generoa Definizioa
Pelikulak bere gaia edo estiloaren arabera sailkatzeko era: musikala, drama, komedia, poliziazkoa, historikoa, gerrazkoa, maitasunezkoa, abenturazkoa, beldurrezkoa, dokumentala

Erabilera La red social filmean


Thriller judiziala da, drama biografikoaren ezaugarriekin. Bi egileek azpimarratu dute ez dela Facebook-i buruzko filma, lege-gatazka baten inguruko pelikula baizik. Fincherrek lan honetarako erabiltzen duen hizkuntza zinematografikoa arina da, erritmo bizikoa, eta thrillerretik gertu dagoen giropenarekin. Horrelako ezaugarriak lagungarriak dira gaurkoa -azkarregia, hauskorra eta aldakorra- bezalako aro baten ikuspegi zehatza emateko. Bere oinarri shakespirianoa eta tragedia grekoaren elementuak -adiskidetasuna eta traizioa tartean- antzematen ditugu. Baina pelikularen lorpen handiena, agian, epaiketei buruzko filmen generoa indarberritzea eta 2.0 kodean berrasmatzea da. The accidental billonaires izenburua duen Ben Mezrichen liburu polemikoan oinarriturik, filmak hau kontatzen du: Mark Zuckerbergek, Eduardo adiskidearen laguntzaz, arrakasta handiko gizarte sare bat sortzen du. Baina bidean bere laguna galtzen du eta bakarrik geratzen da. Gertakarien inguruan soilik Eduardoren bertsioa biltzen duen eleberria egokitzen badu ere, argumentuak apustua egiten du ikuspuntu-aniztasunaren alde, eta ez die ikusleei eskaintzen pertsonai zintzo eta gaiztoen abanikoa. Ez die eskaintzen ere erantzun argirik, ondorio itxirik edo gertakariei buruzko aldebakarreko bertsiorik. Bilbe nagusia etengabeko flashback baten bidez planteaturik dago. Bidean utzi dituen gorpu guztiengatik Facebooken sortzailea barne hartzen duen epaiketa baten ondorioz erreproduzitzen da akzio osoa.

HISTORIAREN ERAIKUNTZA Argumentua

Narrazio baten gertakari guztien multzoa, esplizituak izanda edo ez.

Bilbea

Istoriaren gorputza. Honen bidez arazo baten aurkezpena eta gero gertakarien plangintza egiten da.

1 Azterketa hau posible izan da Felipe Larreak (http://bit.ly/felipe-larrea), Daniel Castrok (http://bit.ly/daniel-castro), Jons Truebak (http://bit.ly/jonas-trueba) eta Juan Luis Caviariok (http://bit.ly/juan-luis-caviaro) egindako ekarpenei esker. Gure eskerrona guztientzat.

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

41

Azpibilbea

Benetako edukia da. Istoriari buruzko zinemagilearen ikuspuntua islatzen du. Bilbea aurrerantz eramaten du eta pertsonaiari dimentsioa eta bolumena ematen dio.

Protagonistaren azpibilbeak, Facebook sortzeko izan zituen motibazioaren inguruan eratuta daude. Hiru bereizten ditugu istorioan zehar: Barne-barneko planoan: Zuckerberg ez da gauza garrantzizko harreman afektibo edo sozialik izateko. Eta, kasualisarea sortzen du. Erica Allbrightekiko azpibilbeaz ari gara. tatez, giza harremanetan oinarritutako

Plano pertsonalean: Zuckerberg an-

bizio handikoa da; gizarte-eskalan igo

nahi du eta obsesioa dauka klub elitistetan sartzeko, kosta ahala kosta. Moanaiekiko eta Divya Narendrarekiko tibazio honek irekitzen ditu Winklevoss azpibilbeak, eta Eduardorekin daukan adiskidetasun eta traizioari buruzkoa. Baina ez du argitzen zergatik erabakipa hori jartzea.

tzen duen Zuckerbergek legezko tran-

Gizarte planoan: gizarte sare handi horren bidez gizarte ospea eta ain-

bat aurrera ateratzea. Gustukoa dena, tzatespena elortzeko: jende guztiak

maitatzea, sortu duen tresna horre-

gatik. Baina arrakasta izan arren, ez du lortzen irudi on hori eta hasieran baino bakartiago bukatzen da. Aurreko azpibilbeak ixten ditu horrek.

Gaia

Ekintza bilakatzen den ideia da.

Arrakasta eta boterea ez dira beti nahikoak izaten gizakiaren barne-barneko irrika batzuk betetzeko.

42

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

Heroia / Heroi faltsua

Heroia izaki bikain bezala agertzen da, gizadiaren historian determinatzeaileak diren ekintzak burutzeko bidalia. Zenbait froga gaindituzen ditu, tua den zer edo zer lortzeko asmoarekin.

Aipatu ohi da pelikulak aurkezten

digula Marck Zuckenberg, Facebooken sortzailearen erretratu gupidagertatzen da. Jendekina ez den pergabea. Baina, egia esan, alderantziz tsona, berez zakarra eta bereziki gorrototsua. Hala ere, sakonean, hori guztia lagungarria da bere ospea izan duen pertsona baita, gure gadadano Kanen bezala): gailurrean, goraipatzeko, azkenean, arrakasta raiko Foster Kaneren antzera (Ciubaina bakartia, isolatua eta harroputza. Jenio guztiei suposatzen zaien autista- eta bitxi-ukituarekin. Gure

pertsonaiarentzat zein izadi osoarentzat prezia-

PERTSONAIEN ERAIKUNTZA

heroi faltsua gazte bat da, informatikan aditua, zinikoa, harroa eta zeharo argia, baina ezgaia era egokian

gizarteratzeko. Marcken erretratua abarduraz beterik dago, kontraesankorra, akastuna da, seguru irudikatzeko, bere ahuleziak mozorrotzeko ahalegintzen bada ere. Zuckerbergerren istorioa ez dago oso urruti Gatsby Handiaren istoriotik, horrelako gizonek supergizonen kategoria lortzen baitute. Hala ere, bezalako oinarrizko behar bat dago; horren guztiaren atzetik maitasuna edo, kasu honetan, egiazko bizitzan

lortu ezin duen onarpena, azken sekuentzia bikainean frogatzen den moduan.

Antiheroia

Heroiaren zeregin berberak egiten dituzte, baina

honek ez bezala, pertsona arruntak dira. Desiratzen ez den oraingo baterara erantzuna emateko sortuak, geroaldiko inongo agintzarik gabe bizi dira.

Pelikula honetan ez dugu antiheroirik aurkitzen.

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

43

Heroiaren bidelagunak

Heroiaren aldaketari lagundu eta ahalbidetzen ezagutzera ematen dute.

duten pertsonaiak. Haren benetako nortasuna

Istorioan zehar

Zuckerbergen) aliatu eta aurkakoak korrak dakartzate, geure heroi faltsu honen aldaketan. Aliatuen artean Eduardo Saverin (hasieran), Sean Parker, Facebookeko beste langile batzuk eta bere abokatuak. Saverin tzen den bitartean, Parker agertu arte. Filmean ematen den Sean Parkerren aurkitzen ditugu. Denek ere harri-kos-

protagonistaren (M.

bere aliaturik fidelena da sarea gara-

erretratua ardurarik gabeko goranahi, drogazale eta manipulatzaile batena da. Bere presentziak apurka-apurka Mark aldatzen du, arrakasta eta botere absolutuak lortzeko giltza es-

kaintzen diolako. Paraleloan, aldaketa horren ondorioz Eduardo urrundu eta aurkako bihurtuko da. Kontrakoen talde hori osatzen dute, horrez gain, Winklevoss anaiak, Divya Narendra

eta Erica Allbright. Kasualitatez, Mark pertsonalak eta sozialak irudikatzen dituzte antagonistek.

lortu ez dituen barne-barneko nahiak,

44

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

Ikusentzunezko kultura digitalaren inguruan: narratiba transmediatikoak eta remix-aren kultura. Narratiba transmediatikoa: narrazioaren teknika, medio eta plataforma anitzen bidez, eta esperientziak hauetako asko elkarreragileak- bereganatuz garatzen diren (narrazio-) munduen sorkuntzan oinarriturik. Plataforma horietako batek istorioaren zati ezberdin bat aurkezten du, eta ekarpen ezberdina egiten du narrazio-mundu handian. Ekimen transmediatikoen ugalketa, narratibarekiko interes berrituari esker sortu da, berau garatzeko teknologia berrien erabilerarekin konbinaturik. Era berean, medioen bateratzetik sortutako esperientzia berriei emandako erantzuna da. Narratiba transmediatikoarekin erlazionaturiko zenbait kontzeptu, cross-media, modalitate-aniztasuna eta narratiba medio-anitzak dira. Haiek guztiak ideia batean oinarritzen dira: medio edo plataforma batzuetan igarotzen diren istorioen garapena2, hain zuzen ere. Remix-aren kultura3: Jardute hau sorkuntza kolektiboarekin erlazionaturik dago eta, eredu estatikoz gain, jarrera etiko moduan ulertzen da, kultura garatu eta banatzeko Internetek duen zereginari dagokionez. Casacubertari jarraiki, sorkuntza kolektiboa, batez ere, remix-aren kulturaren terminoetan planteaturiko kultura-paradigma da: idazteko modu berria, non ez ditugun hitzak soilik erabiltzen, baizik eta irudiak, marrazketak eta bideoa ere, besteak beste. Oztopo garrantzitsuena da enpresa-ehunaren parte handi bat, oraindik ere, jabetza intelektuaalren mundutik bizi dela (Casacuberta, 84 orr., 2005)4 . Honelako praktikei deitzeko jabetzea hitza ere erabiltzen da.

2 Usos educativos de las narrativas transmedia. Observatori Educaci Digital. Universitat de Barcelona. http://oed.ub.edu/proyectos/ transmedia.html 3 Alberich Pascual, Jordi eta San Cornelio Esquerdo, Gemma (2011). Representacin y simulacin. Cultura audiovisual digital. Material docente. Barcelona: Universitat Oberta de Catalunya. 4 Casacuberta, David (2005). Cada hombre, un artista. Creacin e inteligencia colectiva (81-85 orr.). Sevilla: Universidad Internacional de Andaluca.

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

45

03 ekintza. Hiritartasun digitala eta giza eskubideak 03.a Errealitatetik fikziora. Eszenen azterketa

Ekintzaren deskribapena: Elkarrizketa eta fotograma zehatzak aztertu ondoren, ikasleei proposatzen zaie hausnarketa egitea, taldeka, Facebooken sorreraz pelikulan ikusten diren zenbait gairen inguruan; adibidez, arrakasta, boterea, lagunak, lankidetza eta fama. Taldean erantzungo dira, era adostuan, planteaturiko galderak. Jarraian, ikaskide guztiei ezagutu araziko zaizkie erantzunak. Pelikulan kontzeptu horiek landu ondoren, hausnarketa gaurko egunera ekarri eta kasu errealak aztertuko dira (3.b ekintza). Talde bakoitzak bost kasuetako bati helduko dio. Horrela, ekintzaren lehenengo zatian aztertutako Informazio eta Ezagutzaren Gizartearen gakoei buruzko hausnarketa egin ahal izango da. Lortutako ondorioak beste ikaskideekin partekatuko dira ekintza bukatzen denean. Iraupena: 50 minutuko bi edo hiru saio. Dinamika: Taldeka. Beharrezko materiala: taldeentzako fitxak eta irakaslearentzako informazioa.

46

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

1. taldea. Arrakasta
00:02:57 Nola nabarmentzen zara selektibitatean 10eko puntuazioan 10 ateratzen duten pertsona guztien artean? Garrantzizko zerbait egin behar dut, final clubentzako deigarri izateko. Esklusiboak dira. Eta dibertigarriak. Zure bizitza hobetzen dute. Sartzen banaiz, ekitaldi eta bileretara eramango zaitut, eta normalean inoiz ezagutuko ez zenukeen jende asko ezagutuko duzu.

00:27:30 Eduardo... final club bat bezalakoa izango da eta gu lehendakariak izango gara. Esklusiboa izan beharko du. 00:27:44 Mundu hartan, non gizarte-eskala dena baitzen, hura luxu handia zen.

00:10:41 Harvardeko eta, are gehiago, mundu osoko klub zaharren eta esklusiboenetako batean zaude.

00:23:25 Harvard.edu Estatu Batuetako e-mail ospetsuena da. Eta webgunearen oinarria, neskek Harvarden ikasten duten tipoekin irten nahi dutelako ideia da.

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

47

00:23:36 Komentatzen ari garenaren, eta MySpace, Friendster edo gizarte sareen beste edozein guneren arteko ezberdintasun nagusia, esklusibotasuna da.

00:28:48 Phoenix klubak aukeratu zuelako Eduardori jeloskor jarri nintzaiola iradokitzen ari direla. Baina orain Mount Auburn kalea eros dezaket, Phoenix kluba hartu eta nire ping-pong gela bihurtu.

01:36 Ezdeus izan nahi al duzu? Barregarria? Ez naiz horretara bueltatuko. 00:50:13 Nire ardura Facebooken bulegoetan dago; bertan, gela honetan, nire lankideek eta nik, beste inork -eta, bereziki, bezeroek- adimenez edo sormenez egin ez ditzakeen gauzak egiten ditugu.

01:22.38 Oraingoan txartela bat emango diezu, testu honekin: ni lehenda baboa naiz. Hori da zuretzat nahi dudana.

48

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

Taldearentzako galderak

Zuen iritziz, zer dira Harvardeko Unibertsitatea eta bertako klub pribatuak? Zergatik da hain garrantzitsu Markentzat final club horietako kide izatea? Zeintzuk dira Marken asmoak? Zein da arrakastaren papera traman? Zein da nesken tokia Harvardeko ingurunean?

Irakaslearentzako informazioa Markek ospe eta esklusibotasunari lotuta dagoen arrakasta soziala bilatzen du. Harvardek eta final club direlakoek irudikatzen duten zirkulu esklusibo horretako kide izatea da bere asmoa. Winklevos anaiek Markek inbidiatzen duen mundua irudikatzen dute; dirua, arrakasta soziala, aintzatespena. Eduardok klub horietako batean sartzea lortzen du, baina Markek ez. Inbidia dio Eduardori, berak lortu ez duen zerbait erdietsi baitu: talde esklusibo bateko kide izatea, hain zuzen. Bere anbizioa da, dirua eta ospea baino gehiago. Giro horretan, neskak ez dira inoiz protagonista moduan agertzen, klubeko kideek ongi pasatu dezaten beharrezkoa den talde homogeneo moduan baizik. Emakumezkoak agertzen dira Facemashen sorreran -neskarik erakargarrienari botoa emateko- eta Facebooken, neskak ezagutzeko tresna izanik. Erika jokoan sartzen ez den bakarra da. Klubetako glamourrak ez dio zirrararik egiten, eta argi dauka zer nahi duen. Hasieran Mark eta Erikaren artean dagoen elkarrizketa bizian, mutilak azaltzen dio interes itzela daukala Harvardeko klub pribatu bateko kide izateko. Ericak ematen dion erantzunak aurre egiten dio Marken obsesioari: Zergatik ez duzu arreta jartzen zure buruaren bertsiorik onena izatean? Klub eta toki esklusiboak baztertzaileak dira eta, ondorioz, diskriminatzaileak. Zure arrakasta, Mark, ez dago bilduta zure aurkezpen-txartelean jarritako testuan, edo eros ditzakezun kaleetan; mundu osoko pertsonak lotzeko gauza izan den gizarte sare baten sorkuntzan baizik, horri esker posible baita ideiak eta informazioa partekatzea eta mundua justuago eta bizigarriago bihurtzea. Inor ez da ezdeus. Gizaki guztiok berdintsu eta paregabeak gara. Askeak eta berdinak duintasun eta eskubideetan. Ezberdinak gure berezitasun eta aniztasunean, eta hori ere errespetatu behar da.

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

49

2. Taldea. Boterea
01:10:00 Ez dakizue ezta zer daukazuen ere. Hain handia eta hain urrun. Ez da apustua kentzeko ordua. Milioi bat ez da primerakoa. Badakizue zer den primerakoa? Mila milioi dolar. (...) Eta horrek ahoa estali zigun. Afariaren bukaerarako Mark berea zen. 01:10:24 Arrantza egitera zoazenean, arrain asko atera ala arrain handi bat harrapatu dezakezu. Ikusi al duzu inoiz argazki batean 14 amuarrain hartu zituen inor? Ez, beti dago arrainik handiena harrapatu duenaren argazkia.

01:22:38 Nire beldur daude, txo, eta zure beldur izango dira. Inbertitzaileek soilik esan nahi dute ideia ona, mutil, hemendik aurrera helduok enkargatuko gara. Baina oraingoan, ez. Gure garaia da hau. (...). Zu ehun unibertsitatetan sartzen zaren bitartean, nik bi kontinentetan jarriko zaitut. 00:34:36 Facebooken asmatzaileak izango bazinateke, Facebook asmatuko zenuten.

50

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

Taldearentzako galderak Pelikularen arabera, nork lortzen du arrakasta? Eta Facebooken boterea? Zergatik traizionatzen du Markek Eduardo? Zer ekarpen egiten dio Sean Parkerrek Marki? Parkerrek Marki esaten dio: Zu ehun unibertsitatetan sartzen zaren bitartean, nik bi kontinentetan jarriko zaitut. Zer esan nahi du esaldi honek?

Irakaslearentzako informazioa Arrakasta ez da boterearen sinonimoa. Markek arrakasta dauka, baina Sean Parkerrek -Napsterren sortzaileak- botere ekonomiko eta soziala ematen dio. Parker bere burua ekintzaile moduan definitzen duena- gizarte harraparia da eta Markengan pizten du Parkerrek betidanik izan duen boterearekiko anbizioa. Ez da soilik botere ekonomikoa, kontaktuetan ez benetako harremanetan- oinarritutako botere soziala baizik. Horrexegatik Mark nagusitzen da Facebooken, baina porrot egiten du bere harremanetan (Erica, Eduardo, Parker eta Winklevos anaiekin). Facebooken ezberdintasuna, zure gizarte sareak erabiltzeko moduan dago. Sean Parkerrek Mark liluratzen du eta gizakiaren alderik materialistena zirikatzen du: boterea, dirua eta horietatik sortutako ospe soziala lortzeko anbizioa. Baliteke arrain handi asko harrapatzea eta kontinente guztietan kokatzea, baina botereaz eta diruaz lortzen ez den guztia galduta izango da. Mark, ez utzi Seani zure ahoa estaltzen, ez utzi menderatzen, eta Faceboken asmakuntzak zerbitzatu ditzakeen baloreen aurka egiten. Ez 1.000 milioi irabazteko eta mundu osoan kokatzeko, zure asmakizunak dakartzan botere eta errekurtsoak lur horietako jendeari banatzeko, eta inor ez dadila ezer gabe egon, beste batzuk 1.000 milioi dauzkatelako.

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

51

3. taldea. Lagunak
Ez dituzu 500 milioi lagun lortuko zenbait etsai egin gabe.

00:04:56 Begira, segur aski arrakasta handia lortuko duzu informatika-aditu moduan. Baina bizitzan ibiliko zara pentsatuz ez zarela nesken gustukoa friki bat zarelako. Eta, bihotzez, nahi dut jakitea hori ez dela egia izango. Astakirtena zarelako izango da.

01:39:45 Neu nintzen zure lagun bakarra. Ez zenuen besterik.

00.40:39 Horren adiskideak oso urriak dira. 00:43:49 Bere lagunik onenak 600 milioi dolarreko demanda jarri dio.

52

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

01:54:10 Gehitu Erica Albright nire lagunen zerrendan. 01:48:13 Lehen baserrietan bizi ginen, gero hirietan, eta orain sarean bizi gara.

Taldearentzako galderak Zer esan nahi du pelikularen sustapen-esaldia: Ez dituzu 500 milioi lagun lortuko zenbait etsai egin gabe? Zergatik asmatu zuen Facebook Markek? Zertarako? Nahi zuena lortu al du? Zuen iritziz, zer ahalbidetzen dute Facebook bezalako gizarte sareek? Zer esan nahi du laguna hitzak gizarte sareetan?

Irakaslearentzako informazioa La red social filmeko pertsonaiak, bere burua aski duten gazteak dira; bere mundua antolatu dute inoren beharrik ez izateko, ezagutzen ez ditugun emakumeekin (Erikaren kasuan izan ezik) dituzten inoizkako harremanak salbu. Deigarria da ia ezer ez jakitea bere inguruko senideen edo beste lagun batzuen inguruan. Mark, 500 milioi lagunen webgunearen sortzailea, bakarrik dago. Porrot egin du Ericarekin duen harremanean eta bere adiskide bakarra galdu du. Benetako harremanetan azaltzen duen zailtasunak frustrazioa sortzen dio, eta informatika-lan frenetikoan irauli eta ezkutatzen da. Bere asmakizunak lortu duen botereaz liluraturik, bien proiektuan Eduardok izan duen rolari ez ikusiarena egiten dio, eta Sean Parkerri uzten dio Eduardo, bere lagun bakarra, traizionatu dezala, Facebooken milioi bat lagunen zifra ospatzen duten momentu berean. Facebook gizarte sare moduan handitzen da, Marken zirkuluan dauden traizio eta inbidien paraleloan. Facebooken 500 milioi lagun egitea eta zure lagun bakarra galtzea ezin txarragoa da negozio bezala. Horretarako, astakirtena baino zerbait gehiago izan behar duzu edo izaten ahalegindu behar duzu. Amore eman duzu gizakiaren balorerik hondagarrienen aurrean, leialtasuna eta konfiantza traizionatuz.

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

53

Merezi duen ahaleginak, baserrietan, hirietan edo Interneten bizitzeko erraztasunak ematen dizkigu, giza duintasuna errespetatuz eta gauza guztien gainetik balore positiboak defendatuz. Agian horrela lortuko duzu Erica zure lagunen zerrendan gehitzea, eta estimatzen duzun inork 600 milioi dolarretako beste demandarik ez jartzea.

4. taldea. Lankidetza eta parte hartzea


00:12:28 Eduardo hemen dago eta berak dauka gako-osagaia. Eduardo, behar zaitut. - Hemen naukazu. - Xakelariak sailkatzeko erabiltzen duzun algoritmoa behar dut. - Ongi al zaude?. 00:55:10 Bosnian ez dute errepiderik, baina badaukate Facebook.

Irakaslearentzako informazioa

Taldearentzako galderak Nola hartzen du parte Eduardok proiektuaren hasieran? Garrantzizkoa al da? Noiz hausten da Eduardo eta Marken arteko lankidetza? Zergatik? Zergatik dago Mark gero eta itxiago bere baitan? Zergatik da garrantzitsua Bosnian, errepideez gain, Facebook edukitzea?

Markek plataforma bat sortzen du pertsona ezberdinen arteko loturak, harremanak eta komunikazioa ezartzeko. Baina ez du gizarte sarea soilik sortzen. Pelikularen hasierako momentu batean, Markek ezin du aurrera jarraitu Eduardoren laguntzarik gabe. Honek Facemasherako ematen dion algoritmoari esker jartzen du abian. Ondoren, Facebooken proiektuan murgildurik, Eduardok lehenengo inbertsioa ematen du, hain zuzen ere egitasmoa abiarazteko ezinbestekoa dena. Baina filmaren bukaeran Mark ezer esan gabe geratzen da Parkerrek Eduardori Facebooketik kanpo geratzen dela esaten dionean. Lortutako arrakasta eta botereari esker -besteak beste-, Marken harrokeria-sentimendua handitzen da. Ez dugu berarengan aurkitzen berak sortutako sarea posible egiten duten lankidetza eta parte hartzearen izpirik. Mark, Eduardoren beharra duzu. Bion ideia da. Eduardok bere algoritmoa jarri du proiektu honen zerbitzura. Bertan parte hartzen du. Baina zerbait gehiago ematen du: bere laguna nola dagoen interesatzen zaiola. Ondo al zaude? galdera barne hartzen duen edozein proiektu, Facebooken erabilera

54

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

positibotik gertuago dago. Norbaitek behar zaitut esaten dizunean, baterako proiektua eraiki ahal dira, egitasmoan parte hartzen duten pertsonen ondoan, pertsona, herri eta erkidego gehiago ondo egon daitezela lortzeko. Gerrak, hondamendiak, larrialdiak... bezalako gatazka-egoeretan, Facebookek ezagutarazi, harremanetan jarri, elkarrekin komunikatzen gaitu, salaketa hedatu eta elkarri laguntza ematea posible egiten du.

5. taldea. Identitatea/fama
00:08:19 Erica Albrigh emagaldua da. Zergatik dela uste duzue, bere familiak abizena aldatu zuelako, edo Bostoneko Unibertsitateko neska guzti-guztiak horrelakoak direlako? Jakin dezazuen, agian ematen du bularreko 85 c neurria erabiltzen duela, baina Victoria Secretseko gure lagunek tuneatu egin dute. Ia 85 b dauka. Publizitate iruzurtia. Egia esanda, aurpegi polita dauka. Bera ahazteko zerbait egin behar dut. Hori erraza da. Baina horretarako ideia bat behar dut. 00:52:58 Ericarekin elkartzea. Emagaldua esan zenidan Interneten. Interneten ez da arkatzez idazten, tintaz baizik. Zure lelokeriak iluntasunean idazten dituzu, horixe egiten baitute frustratuta daudenek. 00:09:04 Kiklanden direktorioa irekita daukat. Ikasle batzuk argazki nahiko izugarriak dauzkate. Billy hemen da. Jendearen argazkiak animalien argazkien ondoan jartzea eta jendeak hobeto dagoenari botoa ematea bururatu zaio.

Taldearentzako galderak Zergatik iraintzen du Markek Erika bere blogean? Nola eragiten du Erica Marken mezuak? Zer esan nahi du Ericak Marki esaten dion esaldi hau: Interneten ez da arkatzez idazten, tintaz baizik? Ados al zaudete?

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

55

Irakaslearentzako informazioa Ericak Mark uzten du eta mutilak ez daki nola egin aurre egoerari. Bere blogean idazten du, momentua gainditzeko. Erica iraintzen du eta bere ezaugarri fisikoak aipatzen ditu: bularretakoaren taila, bere fisikoa... itxura sexual eta fisikora mugatutako aipamenak, hain zuzen. Berehala, komentarioak unibertsitateko ikasle askori iristen zaizkie. Erikaren irudia barregarrian geratzen da. Markek blogean idazten du, ez baita ausartzen Ericarekin hitz egitera. Ez da gauza berarekin modu errealean komunikatzeko eta bloga erabiltzen ezkutatzeko eta bere izaeraren sustraia saihesteko. Berehala neskarik sexiena aukeratzeko webgunea martxan jartzen du eta unibertsitateko ordenagailua hackeatzen du. Segurtasuna eta ikasleen konfidentzialtasuna hausten ditu, baina soilik emakumezkoen irudiak aukeratzen ditu. Bitartean, Phoenix klubeko festa esklusibora sartzen diren nesken irudiekin egindako muntaketa paraleloak ideia azpimarratzen du. Emakumeak taldean, nortasunik gabekoak, festan parte hartzeko interes bakarra dutenak, garaikur hutsa dira. Mark, zuk eta zure lagunek ikastetxeen intimitate eta pribatutasuna izateko eskubidea bortxatu duzue. Ez da txantxetakoa argazkiak bakarrik neskenak- argitaratzea, sexiena zein den ikusteko. Neskei dagokienez, zer da inporta zaizuena? Ederrak eta zeuenak izatea? Jakin beharko zenukete zuen pentsamolde matxista eta zakarrak, bakarrik mutilek osaturiko talde batean, sarean eskuragarri dauden emakume-objektu bihurtzen dituela. Gaizki tratatzeko modua da eta, ondorioz, genero-indarkeria. Idazten dena eta, bereziki, beste pertsona bati buruz esaten dena, arkatzez edo tintaz idaztea baino garrantzitsuagoa da. Interneten norbaiten izena zikindu edo iraintzen denean, efektua eta kaltea biderkatu egiten dira.

56

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

03 ekintza. Hiritartasun digitala eta giza eskubideak 03.b Fikziotik errealitatera. Kasu praktikoak

Ekintzaren deskribapena: Aurreko ekintzan aztertutako bost gaiak -boterea; arrakasta; lankidetza eta parte hartzea; lagunak; eta identitatea eta fama- lantzea proposatzen dugu. Asmoa aspektu hauen inguruko hausnarketa egitea da, kasu praktikoen bidez eta lantaldean. Azkenik, ekintzak blogean islatuko dira, ondoren eztabaidatzeko. Iraupena: 50 minutuko 2 saio. Dinamika: Taldeka. Irakasleak aztergai bana emango die taldeei. Ekintzaren garapena: Jarraitu esleitu zaizuen aztergaian markatariko jarraibideak eta erantzun taldeka; blogean sartzeko artikulu motz bat idatzi beharko duzue, aztertzeko kasuan egiten ditugun galderei erantzunez. 3.b. ekintza kategorian sartu behar duzue. Sarrera editatu ondoren, egokitzat jotzen dituzuen gai-etiketak (tag-ak) ezarri ahal dizkiozue. Ondoren, irakurri zuen ikaskideen sarrerak eta egin ezazue euren artikuluari buruzko komentarioa. Beharrezko materiala: Informatika gela, Internetekin, ikerketa-lanetarako. Irakaslearentzako informazioa.

1. kasua. Boterea
Irakurri artikulu hau:
El Parlamento Europeo no quiere empresas europeas vendiendo armas di-

gitales a los represores. http://bit.ly/ue-tecnologia

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

57

Erantzun hurrengo galderak eta egin sarrera berri bat blogean: Artikuluaren arabera, nola kontrolatzen dira hiritarrak informazio-teknologien bidez? Zure ustez, zergatik erabiltzen dituzte horrelako teknologiak zenbait gobernu zapaltzailek? Ikertu eta adibide pare bat eman non horrelako gobernuek IKTak erabili dituzten hiritarrak kontrolatu, zentsuratu, gainbegiratu edo behatzeko. Horrelako ekintzak garatzean zein giza eskubide bortxatzen da? Zuen ustez, honelako merkataritza eragiketak arautu behar al dira? Nola? Noraino? Noren aldetik?

Irakaslearentzako informazioa Gizakiaren betiko anbizioa da. Bilatu eta arrazoitzen da, eta diru, ospe, gizarte-mailarekin lotzen da. Botereak, berez, ez du zertan izan behar asmo gaitzesgarririk. Zilegi da, ala ez, bere helburua eta erabileraren arabera. Boterea gizakiaren askatasun eta sormen -gaitasunean ere aurki daiteke, gizakiaren borondateak mundua aldatu dezakeelarik.1 Informazio eta Komunikazioaren eta Ikaskuntza eta Ezagutzaren Teknologien iraultzak paradigma berri batean kokatzen gaitu, giza harreman eta jarduerei dagokienez. Teknologia horiek menderatzea, boterea -ekonomikoa, kontrolatzailea eta eragingarriaedukitzearen sinonimoa da. Gobernu batzuk erantzuna ematen diote ahalmen eraldatzaile eta kritikoari -zenbaitetan, korporazio handien konplizitatearekin-, eta zerbitzaria atzitzea galarazten dute; ixten dituzte eta kontrolpean jartzen dute nork komunikatzen duen, zer eta nori. Identifikazio, jagoletza eta ikerketa teknologien konbinaketak sistema bat eratzen du; eta botere legal edo faktikoak kontrolatu dezake sistema hori, zentsuratu eta bere interesekin bat ez datozen pertsonen aurka egin. Ez da aurkikuntza berria, kontrolarekiko interesa, historian, boterearen ezinbesteko praktika izan delako, boterea mantendu ahal izateko. Baina, aldi berean, horrelako teknologiek kontraboterea erabiltzeko aukera eskaintzen dute. Software libretik monopolioen eta programa pribatiboen aurkako erresistentzia; hacker kultura; sare lokaletik eta globalean ekintzak burutzeko ahalmena, eta GKEen eta gizarte mugimenduen presentziak sarean lortu duen garrantzia, botere absolutuari eta esku gutxitan kontzentratuari emandako erantzunak dira.

1 Nietzsche, F. 1981. La voluntad de poder. EDAF.

58

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

Iraganean askatasun eta pribatutasunaren baloreak defendatu ziren bezala, orain egitea ere posible da, Internet erabiliz. Hiritarren borondate eta ahalmenari gehituta, teknologiak giza eskubideak defendatzeko aukerak biderkatzen ditu, eskubide horiek murriztu nahi dituzten lege eta abusuen aurrean.2 Boterea demokratizatzea, hiritarren artean -hiritargo globalean ere- banatzea, tentazio totalitarioen aurrean gure eskubideak gordetzeko modurik seguruena da.

2. kasua. Arrakasta
Irakur ezazue artikulu hau:
La salida a bolsa est acabando con Facebook. Pero por qu?

http://bit.ly/bolsa-facebook

Erantzun hurrengo galderak eta egin sarrera berri bat blogean: Zein arrazoi ematen da artikuluan Facebooken porrota argudiatzeko? Ikertu puntucomen burbuilaren inguruan eta azaldu kasuetako bat. Facebookek ezin ditu eskaini web bertsioan dauden jokoak; ezta ere eskuko telefonoekin edo tabletekin egiten den nabigazioaren bidez eskaintzen diren publizitate edo branding aukera berberak. Ikertu nola funtzionatzen duen Facebooken diru sarreren sorkuntza bi bide horietatik, eta laburtu ezazue.

Irakaslearentzako informazioa Bizitzan, arrakasta izateak boterea, dirua eta fama izatea esan nahi du. Baina arrakasta izateak ez du derrigorrez esan nahi norbaitek baliabide hori guztiak dituenik. Pertsona bakoitzak arrakasta eraikitzen du, bere bizitza-egitasmoak gauzatzerakoan, bere irizpide etiko eta moralen arabera jokatzen duen neurrian. Horrela, arrakastak zerikusi handiagoa dauka zorionarekin famarekin baino; norberaren gogobetetzearekin, oparotasun ekonomikoarekin baino; eta norberak nahi duena eta nahi duen moduan egiteko askatasunarekin, bere jokabide-arauak inposatzen dituen ospe sozialarekin baino. Gizakiaren garrantzi kolektiboa aintzat hartzen badugu, arrakasta hurkoekin eta mugarik gabe ere partekatu daiteke. Besteen zerbitzura jarrita, lagungarria da giza eta gizarte aurrerapenerako. Kontrako muturrean jarriz gero, balaztarik gabeko lehiaren ondorioz, beste pertsonak gainditu beharreko oztopo bihurtzen dira, asmo bakarra arrakasta ekonomiko, sozial eta politikoa baldin bada. Horrela legerik gabeko oihanean dabiltzan harrapari bihurtzen gara. Aurkaria nola edo hala eta gogoeta etikorik gabe hilko dugu.
2 Castells, M. 2001 - 2002. Internet, libertad y sociedad: una perspectiva analtica. UOCren ikasturtearen hasiera-ikasgaia.

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

59

Negozioetan adiskidetasunik ez dagoelako ideia ez da berria3. Bizitza negozio moduan eta gizartea negozioak egiteko enpresa moduan ulertzen badira, bakardadea arrakastarekin batera etorriko da eta ondorioa gizartean oso txarra izango da, indibidualismoa denon interesaren gainetik nagusitzen denean. Etikarik gabeko arrakasta ekonomikoa bilatzeak talka egiten du giza eskubideen erabilera eta errespetuarekin. Gizakia berarekin espekulatzeko produktu bilakatzen da. Pribatizatzen diren oinarrizko eskubideak -osasuna, hezkuntza, gizarte zerbitzuakmozkin handiena lortzeko interes hutsera mugatzen dira, gainerako guztia axola gabe. Nazioarteko merkataritzaren legeek kanpo uzten dituzte herri pobretuak. Porrot ekonomikoak baliabiderik gutxien duten gizataldeak -emakumeak gehien bat- kanpo uzten ditu, eta pentsamendu bakarrak disidentzia baztertzen du. Amartya Senek esaten duen moduan, zientzia ekonomikoak erantzun hobea eman diezaieke mende berriko arazo handiei, bere oinarrien artean gogoeta etikoak sartzen baldin baditu.4 Baieztapen hau nahi dugun arrakasta lortzeko jarraibidea izan daiteke.

3 Dumas, A. 1803 1870. Negozietan ez dago lagunik, soilik bezeroak, idazle frantziar ospetsuaren esaldia. Ez dugu afaria eskuratzen harakin, garagardogile edo okinaren borondate onarengatik, beren interesarengatik baizik; Adam Smithen aipua, La Riqueza de las Naciones liburuan. Alianza Editorial. 2002. 4 Sen, A. 1989. Acerca de la tica y la Economa. Alianza Editorial.

60

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

3. kasua. Lankidetza eta parte hartzea


Ibil zaitezte webgune honetan:
Yo estudi en la pblica.

http://www.yoestudieenlapublica.org/

Erantzun hurrengo galderak eta egin sarrera berri bat blogean:

Zer sustatzen du kanpainak? Zein da bere helburua? Zein modutan konprometitu gaitezke? Nola? Bertan azaltzen diren gizarte sareetako bat erabiliz gero, parte hartu eta kontatu zeuen esperientzia. Zeintzuk dira IKTen bidez zure ikaskideak eta irakasleak inplikatzeko bururatzen zaizkizuen beste moduak? Web honen bitartez Stop Ley Wert kanpaina ezagutu dezakegu ere. Zeintzuk dira kanpaina horrek gizarte mobilizaziorako egiten dituen proposamenak?

Irakaslearentzako informazioa Gizarte sareak tresna ezin hobeak dira komunikazio eta partaidetzarako. Isolamendua hausten dute, mundura zabaltzen gaituzte eta oso denbora gutxitan posible egiten dute pertsona, gertaera eta ideiak ezagutaraztea. Espazioak, estatusak edo kultura ezberdinek jarritako oztopoak gainditzen dira. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek5 sortutako herri globala errealitate bihurtu da. Baina herri honek bere baitan hartzen ditu ere desberdintasuna, injustizia eta abusua. Gizaki askori bertan sartzea ukatzen zaie, edo jokatu behar duten rola mugatzen da, euren interes eta ahalmenak kontutan izan gabe. Are gehiago, txartoago dagoena: euren eskubideak alde batera uzten dira.

NIK PUBLIKOAN IKASI NUEN

Errealitate hau ezer egin gabe ikusiz gero, gauzak ez dira aldatzen. Ondorioz, beharrezkoa da parte hartzea eta lankidetza informazioari gehitzea. Orduan, Internet eta bereziki- gizarte sareak hasiko dira aldatzeko tresna moduan funtzionatzen.

5 McLuhan, M. 1996. Comprender los medios de comunicacin. Ediciones Paids.

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

61

Horrela hitz berri bat, ziberaktibismoa, sortu da, giza eskubideen defentsan eta gizarte mobilizaziorako erabiltzen direnean Komunikazioaren Teknologiez hitz egiteko. Sarean parte hartzea posible izan dadin, oztopo nabaria gainditu beharra dago. Interneten dagoen zentsurarik garrantzitsuena, sarean ez egotea da. Arrail digitala baztertzailea da, pertsonak, herriak edo eskualdeak informatika teknologietatik kanpo uzten dituelako, edo ezberdintasunez uzten dielako erabiltzea; eta, ondorioz, teknologia hauen abantaila eta aukerengatik marjinatzen dituelako. Arrail hau desberdintasunaren ezaugarri berria da; pobrezia, analfabetismoa edo osasuna eta edateko ura ez izatea bezala. Giza garapenaren adierazleen artean aintzat hartzen hasia da. Hauetan gobernuei gomendioa egiten zaie hartu beharreko neurriak har ditzaten, horrela eratu ahal izan dadin Informazioaren gizartea, pertsonan zentratua, integratzailea eta garapenari begira dagoena, non guzti-guztiek informazioa eta ezagutza sortu, kontsultatu, erabili dezaketen.6

4. kasua. Lagunak. Indibidualismoa parte hartzearen aurka.


Irakurri Twitterren 2012. urtearen inguruan idatzi ziren sarrera hauek:
Repeticin: El Muro de Berln eta El mundo de Ai Weiwei

https://2012.twitter.com/es/only-on-twitter.html

Erantzun hurrengo galderak eta egin sarrera berri bat blogean: Zertarako balio izan du, edo zertarako balio du Twitterren erabilerak honelakoetan? Erlazionatu Twitterren berehalakotasuna, eta Berlingo Harresiaren behera erortzea bezalako momentu historiko baten memoriaren berreskurapena. Imajinatu nola izango zen gertaeraren emankizuna Teknologia Berriekin eta gizarte sareen erabilerarekin. Zuen ustez, Twitter erabiltzea lagungarria al da Ai Wieweirentzat, etxean atxilotuta dagoela? Antzeko egoeran egongo bazinete, zer-nolako baliabideak erabiliko zenukete zuek komunikatzeko?

Irakaslearentzako informazioa Lagun on gutxi batzuk izatea bizitzaren ondasun preziatuena da. Sentimenduak, penak eta pozak beraiekin partekatzen dituzu, beste pertsona batzuekin egingo ez zenukeen bezala. Agian ezta zure senideekin ere, familia ezartzen zaizulako. Lagunak zeuk aukeratzen dituzu.

6 Informazioaren Gizarteari buruzko Mundu Bileraren Deklarazioa. Geneva, 2003.

62

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

Free Ai weiwei! por DeluCarloe, en Flickr (http://bit.ly/weiwei-free)

Berlin Wall por Natalie Maynor en Flickr (http://bit.ly/berlin-muro)

Lagun batek zure konfiantza osoa dauka. Berarengatik egin beharrekoa egingo zenuke, zure interesak arriskupean jarrita ere. Besarkada bat partekatzearen poza lortzen duzu; bostekoa elkarri estutu; irribarre konplizea; dena esaten duen begirada, eta eskuetan jarritako sekretuak. Gure giza izaera handitzen duen maitatzeko modu batera hurbiltzen gaitu. Ezaugarri horiek ezin daitezke sarean aurkitu, harreman-plan pertsonal eta indibidual batean kokatzen baitira, eta ezinezkoa da sarean horrelakorik bizitzea. Eremu ezberdinetan ezarritako adiskidetasun-maila ezberdinak (lantokikoak, ludikoak edo konpromisozkoak) dauden moduan, gizarte sarean harremanek aukera handia ematen digute gure indibidualismoa gainditzeko eta ideiak, ezagutzak eta interesak partitzeko, enpatia-maila batera hurbilduz, eta laguntasun moduan sendotu daitezkeelarik. Adiskidetasuna nolabaiteko irmotasunez elikatu behar da. Sarean, interes-erkidego bat aurkitu eta bertan parte hartzea, gizarteratzeko eta eragina izateko zure aukerak ugaltzeko lagungarri izan daitezke. Sarean parte hartzeak partekatzea, elkar eragitea esan nahi du; eta egitasmoekin bat egitea, gizakiaren izaerari duintasuna ematen badiote eta sarea bera sendotzen badute, duintasun hori defendatuz, kaltetu beharrean. Jendarte unibertsal batean parte hartzea eta mugarik gabe beste pertsonengana eta kulturetara hurbildu ahal izatea iraultza bat da, mundua eta geure burua ikusteko era aldatzen duena. Integratu, lankidetzan aritu eta aberasteko espazioak ugaltzen ditugun aldi berean, gure harremanak -pertsonalak, sozialak eta instituzionalak- biderkatuko ditugu. Jokabide etiko batekin, nahitaez, ez diegu kontaktu horiei egingo lagun bati egingo ez geniokeena.

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

63

5. kasua. Identitatea eta fama


Ikertu Olvido Hormigos zinegotziaren kasua, orain dela gutxi gertatua, eta azaldu laburki blogeko sarrera batean. Ondoren, irakur ezazue hurrengo artikulua.
Olvido Hormigos dice que castigar casos como el suyo es un paso importante. http://bit.ly/olvido-cas

Erantzun hurrengo galderak sarrera berean: Zein egintzaren biktima izan da Olvido Hormigos zinegotzia, eta zeintzuk dira urratu zaizkion eskubideak? Protagonista emakumezkoa izateak zer gehitzen du? Ikertu Interneten ahaztua izateko eskubidea kontzeptua eta komenta ezazue. Nola kontrolatzen duzue zuek zuen identitate digitala? Nola gordetzen duzue zuen kontaktuena?

Irakaslearentzako informazioa Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 12. artikuluak ezartzen du ez dagoela arrazoirik gabe beste inoren bizitza pribatuan, familian, etxean edo postan eskusartze arbitrariorik, ezta inoren ohore edo izen onari eraso egiterik ere. Nornahik du eskusartze edo eraso horien aurka legezko babesa izateko eskubidea. Eskubide hauek gizarte sarean ere exijitu daitezke eta errespetatu behar dira. Identitate digitala Interneten egiten dugun erabileraz eraikitzen da. Ikusten ditugun webguneak, sortzen ditugun edukiak eta gizarte sareetan daukagun jarduera gure profila eratzen dute urratsez urrats, eta profil horretan ez du erabateko kontrolik. Gure fama -ona, txarra ala neutroa- online identitate horren menpe dago, non modu zehatz batean ikusten gaituzte. Ezberdintasuna hauxe da: Internetetik kanpo dena espazio txikiago batean geratzen zen; orain, ordea, hedapen masiboa dago eta, batzuetan, asmo txarrekin egiten da. Inoiz ez bezala, orain dago arriskuan intimitate-eskubidea. Orain, inoiz baino oihartzun handiagoa dauka hanka sartze batek, eta zailagoa da zuzentzea. Iraunkortasunak, gainera, ahaztua izateko eskubidea gero eta gehiago aldarrikatzeko suposatzen du.7
7 Llaneza, P. 2011. Reputacin vs. Transparencia. Consideraciones legales, Cuadernos de comunicacin Evoca n 5 argitalpenean.

64

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

Hau norberaren planoan gertatzen bada, gizartearen kolektiboen aurkako aurreiritzi eta erasoek Internetera eramen dute gizakiaren alderik zitalena, adierazpen xenofobo, homofobo eta matxistetan. Baina zuzentzea posible izan daiteke, sarean dugun presentziari esker. Erabiltzean erantzukizunez jokatuz eta Giza Eskubideen ikuspuntutik, Deklarazioak argi eta garbi ezartzen baitu: norbanako guztiek dute bizitzeko, aske izateko eta segurtasunerako eskubidea8. Horrela, identitate digitala tresna egokia da pertsona eta kolektiboen eskubideak urratzen dituzten jokabideei aurre egiteko eta gaitzesteko eta, delitu bihurtzekotan, bere atzetik ibiltzeko.

8 Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 3. artikulua. Paris. 1948.

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

65

0.4 ekintza. Gizarte sareetatik lagunarteko sareetara. Nola erabiltzen dituzu zuk?

Ekintzaren deskribapena: Hiru gai landu nahi ditugu: pribatutasuna, gizarteratzea eta gizartekoitasuna gizarte sareetan. Aspektu hauek, bere abantailak eta arriskuak aztertzeko hausnarketa lantaldean egitea da asmoa. Azkenik, ekintzak blogean islatuko dira, ondoren eztabaidatzeko. Iraupena: 50 minutuko 3 saio. Dinamika: Taldeka. Irakasleak aztergai bana emango die taldeei. Ekintzaren garapena: Jarraitu esleitu zaizuen aztergaian markaturiko jarraibideak eta erantzun taldeka; blogean sartzeko artikulu motz bat idatzi beharko duzue, aztertzeko kasuan egiten ditugun galderei erantzunez. 4. ekintza kategorian sartu behar duzue. Gogoratu Googleren itzultzailea erabil daitekeela ingelesezko argibideetarako. Gainera, Google Chromerekin nabigatzen baduzue, dokumentutik atera gabe automatikoki itzultzeko aukera izango duzue.Sarrera editatu ondoren, egokitzat jotzen dituzuen gai-etiketak (tag-ak, metadatuak) ezarri ahal dizkiozue. Ondoren, irakurri zuen ikaskideen sarrerak eta egin ezazue euren artikuluari buruzko komentarioa. Beharrezko materiala: Informatika gela, Internetekin, ikerketa-lanetarako. Irakaslearentzako informazioa.

66

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

1. kasua. Nolako informazio pribatua partekatzen dugu gizarte sareetan?


Eman erantzuna, banaka, honako inkesta honi:
Lotura on line inkestarekin: http://bit.ly/encuesta-redes

Inprima ezazue eta pasatu gelakoei. Bildu datuak eta egin konparaketa hurrengo irudietako datuekin. Erantzun hurrengo galderak blogaren sarrera berri batean: Konturatzen al zarete informazio pribatu hori guztia partekatzen duzuela? Bilatu pribatutasun-aukerak erabiltzen duzuen gizarte sarean. Zein zen zuen hautaketa orain arte? Orain, aurkitu dituzuenean, ados al zaudete lehen aukeratu zenituztenekin? Bilatu al duzue inoiz ezarpen hau? Ikertu sarean eta erantzun: zuen ustez, zertarako biltzen dira datu hauek? Eta zer -nolako erabilerak eman ahal zaizkie? Zure ustez, zeintzuk dira datu pribatu horiek partitzearen arriskuak?

Irakaslearentzako informazioa: Nolako informazio pribatua partekatzen dugu gizarte sareetan? Testu honek, gizarte sareetan agertzen diren datu pertsonalen zenbait berezitasun eskaintzen dizkigu: Jaten dugunaren argazkiak Instagramen, gauden tokiaren check-in Foursquaren, ikusi berri dugunaren inguruko iritziak Twitterren, gure senideen argazkiak Facebooken Iritsi gara puntu batetara non, askotan, gure bizitza osoa jarraitu daitekeen sarean argitaratzen dugunaren bitartez. Kasu askotan inertziaz egiten dugu, pentsatu gabe eta arriskurik dagoen ala ez baloratu gabe. Jarri dugun infografiaren bidez arakatu nahi dugu zer-nolako informazioa biltzen den, gu hartzen gaituen gizarte sarean. Adibidez, orain dela gutxi arte, gure urtebetetzea derrigorrez agertzen zen Facebooken, baina Tumblr edo Pinterest bezalako beste sare batzuetan ez zaigu inoiz galdetzen. Eta horixe da erabiltzaileek gehien partitzen duten informazioa (%63); jarraian, joandako eskolarena (%51) edo beste senide batzuen izenak (%51). Ezinbestekoa da jakitea zeintzuk diren gizarte sare bakoitzak bildutako datuak, zein den horretarako erabilitako metodoa, eta zertarako erabiltzen duten informazio hori. Iturria: Mara Gonzlez, Genbeta Social Median. Compartimos demasiado en las redes sociales?, la infografa de la semana.
Hemen eskuragarria: http://bit.ly/genbeta-socialmedia

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

67

Zeintzuk dira informazio hori partitzearen arriskuak? Badakigu Twiteerrek, Facebookek eta Googlek badauzkatela, adibidez, kontua erabiltzen den lekuari buruzko datuak, geolokalizazio zerbitzuak emateko xedez. Gauza bera gertatzen da Pinterestekin. Ezin ditugu gutxietsi sarean gure informazio pribatua partekatzean sor daitezkeen arazoak. Zeintzuk dira ondorio horietako batzuk? Ingeniaritza soziala: Profilaren datuak ingeniaritza sozialaren planak egiteko erabil daitezke. Gehien erabilitako eraso-metodologietako bat da, erabiltzaileari engainatuz lortzen den eraginkortasun handiarengatik. Datuen arabera, ziberkriminalek planak prestatzen dituzte bi aste lehenago, gertaera handiak egin aurretik. Zenbaitetan, euren delituak burutu baino hiru ordu lehenago planifikatu dituzte. Norberaren identitatea lapurtu eta ordezkatzea (phishing): Ziberkriminalek datu pribatuak erabil ditzakete identitate digitala lapurtu eta ordezkatzeko. Pertsonen %30ak ezagutzen du datuak lapurtzearen biktima izan den inor. %13a egoera horren biktima izan da. Ziberjazarpena: Argitaratzen den informazio pribatua zibererasotzaileentzat. Nerabeen %88 eta helduen %69 sarean egon diren jokabide ankerren lekuko izan dira. Kalteak erreputazioan: Alkoholarekin, legez kanpoko drogekin eta biraoekin erlazionaturiko edukiak posteatzen badira, norbaiten erreputazioa kaltetu daiteke. Enplegu-emaileen hiru laurdenek hautagaien profilak kontsultatzen dituzte Interneten. Langile-biltzaileen %78ak gaizki ikusten du gizarte sareetan legez kanpoko drogekin erlazionaturiko mezuak uztea. %47ak alkoholaren kontsumoarekin zerikusia duen edukia blokeatu du. Publizitate pertsonalizatua: Gizarte sareetan aipatzen ditugun zaletasunak baliagarriak izan daitezke publizitate pertsonalizatua egiten dutenentzat. Lau pertsonetatik batek ez du hori gaizki ikusten. Lapurretak offline bizitzan: Hurrengo gertaerak edo planak argitaratzeak offline munduko arriskuak -lapurretak edo jazarpena bezalakoak- ekar ditzake. 4,5 milioi pertsonak bidaia-planak ezagutarazi dituzte noiz behin.

68

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

Iturria: Trend Micro http://www.trendmicro.co.uk/. GenBeta Social Mediaren bitartez. http://bit.ly/genbeta-socialmedia

2. kasua. Gizarte sareetan pribatutasuna galtzea. Zertarako? Arriskuak eta abantailak.


Irakurri artikulu hau:
Facebook escanea tus chats para actividad criminal. http://mashable.

com/2012/07/12/facebook-scanning-chats/.

Gogoratu Googleren itzultzailea erabil daitekeela (http://translate.google.com). Gainera, Google Chromerekin nabigatzen baduzue, dokumentutik atera gabe automatikoki itzultzeko aukera izango duzue. Erantzun galdera hauek eta aurkitu kasu honetarako konponbidea, blogean sarrera bat eginez. Onartzen al duzue zeuen intimitatea honela bortxatzea, ustezko delitu bat argitu nahi bada? Baloratu eta arrazoitu zuen erantzuna, aldeko eta kontrako arrazoibideekin. Imajinatu ustezko egintza kriminala ikertzen ari zaretela. Adierazi nola hasiko zenuketen ikerketa bat gizarte sareen bidez. Horrelako esku hartzeek araututa egon behar al dute? Nola? Noraino? Nortzuk aratu behar dituzte?

Irakaslearentzako informazioa: Irakurtzeko proposatzen dugun artikuluaren idazleak azaltzen du zein den prozesua, gizarte sareen bidez, egon daitezkeen gaizkileak ikertzeko eta honako dilema hau planteatzen digu: pribatutasuna galdu ala erkidegoaren ongizatea?

3. kasua. Gizarteratzetik gizartekoitasunera. Gizarte sareek hain gizartekoiak ez diren izaki bihurtzen gaituzte?
Sartu plataforma honetan, hautatzen duzuen gizarte sarean zuen profila oinarritzat hartuz, infografikoa egin diezazuen.
Intel What about me

http://www.intel.com/content/www/us/en/what-about-me/what-about-me.html

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

69

Save-n klik egitean, sortutako infografikoaren irudia deskargatuko zaizue. Bildu taldekideen irudi guztiak eta sartu blogean, sarrera berri batean. Orain erantzun hurrengo galderak sarrera berean. Ez ahaztu 4. ekintza kategoria esleitzea. Facebooken posteatzen dituzun gaiek, zure benetako gustuak islatzen al dituzte? Zure profilarekin lotura handiago duten lagunei dagokienez, esan dezakezu horiexek direla offline bizitzan zurekin harreman handiena dutenak? Eman ateratzen den estatistika honako gai hauen inguruan: zenbat informazio posteatzen duzun; beste harremanen informazioari dagokionez zenbat partekatzen duzun; eta zenbat jarraitzen duzun (like edo komentarioak). Zure ustez, parte hartzen al duzu zure harremanen solasaldi eta gaietan? Gizarte sareetan parte hartzea baliagarri izan al zaizue lagun horiekin aurrez aurreko harremanak izateko? Haiekiko harremana zabaldu al da? Eta beste lagun batzuekin? Gizarte sareetan harreman bati buruzko informazio garrantzitsua izatea, baliagarri izan al zaizu hobeto ezagutzeko? Hau da, bere arazoak, zaletasunak iritziak, kezkak Zuen arteko harremanean, behar izatekotan, elkarri laguntza emateko moduko erlaziorik izan al duzue?

Irakaslearentzako informazioa: Alejandro Duartek1 azpimarratzen du gizarte sareei esker aspaldiko lagun, senide eta lankideekiko harremana mantendu dezakegula. Gainera, Facebook edo Twitterren bidez adiskide eta harreman profesional berriak lortu ahal izan ditugu. Baina gizarte sareen erabilpenak ez ditu zuzeneko harremanak ordezkatzen. Mundu erreal eta birtualean sozializatzea da kontua, 1.0 munduan elkarri eragitea ahaztu gabe. Erakusten dugun infografiari jarraiki, sareetako erabiltzaileen %39ak denbora gehiago ematen du bide hauetatik sozializatzen, beste pertsonekin aurrez aurre egin beharrean. Egunero, Facebooken erabiltzaileek 10.500 milioi minutu ematen dituzte sare honetan konektaturik. Zifra hauek kezka sorrarazi ahal digute eta berehalakoan galdera egiten diogu gure buruari: gizarte sareen eraginez pertsonak ez gara hain gizartekoiak? Dena den, Dolors Reigen El Caparazn liburuan ikusten dugun moduan, The Pew Research Centers Internet & American Life Project izenekoaren azterketa berri baten arabera, konfiantza, tolerantzia, gizarte laguntza eta gizarte eta erkidego konpromisoa handitu egiten dira egun bizi dugun hiperkonektibitate sozialari esker. Ematen diguten informazioa laburbiltzen dugu:
1 Estn las redes sociales convirtindonos en seres menos sociales? Infografia. http://bit.ly/genbeta-menos-sociales gunean eskura daitekeen artikulua.

70

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

Gizarte sareak eta gure bizitzak Estatu Batuetan, helduen %79ak Internet erabiltzen du; pertsona horietatik %56 emakumezkoak dira. Erdia, gutxi gora behera, gizarte sareetako gune batean jarduten da (SNS, SRRSS). Batez besteko adina 35 urtetakoa da, zahartzeko joerarekin. Konfiantza, harreman sakonagoak eta gizarte laguntza handiagoa Internet erabiltzen duen pertsonak gainerakoek baino konfiantza handiagoa daukate, bikoitza hain zuzen ere, eta handiagoa da Facebook erabiltzen dutenen artean; hor bakarrik harremanen %7a dira ezezagunak, hau da, zuzenean inoiz ezagutu ez direnak. Horietako %3ak behin bakarrik erlazionatu da. Gainerakoak lagunen lagunak dira, hau da, ez dira harreman aktiboak, lo dauden loturak, denborarekin informazio iturri baliotsuak bilakatu daitezkeenak, baizik. Estatu Batuetako batez besteko pertsona batek 2 kontaktu ditu gai garrantzitsuak aztertzeko. Ehunekoa pixka batean igo da 2008az geroztik. Facebook hurbilagoa da egunean zenbait aldiz erabiltzen bada: %90 gehiago, Interneten beste erabilera batzuekin konparatuz. Gizarte-, lanbide- eta emozio-laguntza gizarte sareen ageriko funtzioak dira. Azterketa batzuk azaltzen dutenez, 100eko eskala batean, puntuazioak 75ekoak dira: 75/100 emoziozko euskarriari dagokionez (esaterako, aholkuak hartzean); 76/100 lagunekin egoteari dagokionez (hau da, elkarrekin egotean) eta 75/100 instrumentala (hau da, gaixo eta ohean egonez gero, laguntasunean).

La red social (Gizarte sarea) (Ekintzak)

Ikustaldi ondoko saioak

71

Internet erabiltzen dutenek 3 puntu gehiago lortzen dituzte erabateko sostenguan; 4 puntu gehiago sostengu instrumentalean; eta 6 puntu gehiago laguntasunean. Berriz ere Facebook buruan kokatzen da, egunean zenbait aldiz erabiltzen denean: antzeko ezaugarri demografikoak dituzten beste erabiltzaileek baino 5 puntu gehiago dauzkate sostengu emozionalean, eta 5 laguntasunean. Halaber, ezkonduta egoteagatik edo inorekin bizi izateagatik laguntza osagarria sentitzen den erabateko sostenguaren erdiaren parekoa da Gertuko harreman sozialek gora egiten dute gizarte sareetako guneetan e-lotura errealitate moduan bizi da eta gora egiten du: orain gertuko offline harremanen %40 gizarte sare birtualetara aldatu da. 2008an %29 izan zen.
Iturria: El Caparazn. De utopas a evidencias: confiados, conectados, impli-

cados en unas redes cada vez ms sociables. http://www.dreig.eu/caparazon/2011/06/20/redes-sociables/ gunean eskura daiteke.

The Pew Research Centers Internet & American Life Project erakundearen

azterketa, hemen eskuragarria: http://bit.ly/informe-pew

proiektuaren jabetza

finantzaketa

laguntzailea

You might also like